Garai sobie­ta­rre­ko mili­oi­ka libu­ru ken­du ditu libu­ru­te­gie­ta­tik Ukrai­na­ko Gober­nuak – Eus­kal Herria ★ Don­bass Elkar­ta­sun Komitea

Erru­sia­rrez dau­den edo “garai sobie­ta­rre­koak” diren 19 mili­oi libu­ru erre­ti­ra­tu dituz­te libu­ru­te­gie­ta­tik azken hila­be­tee­tan, eta ez dute argi­tu zer egin duten horiekin.

*GEDAR Lan­gi­le kaze­ta (gedar​.eus)

Joan diren hila­be­tee­tan, mili­oi­ka libu­ru ken­du dituz­te Ukrai­na­ko auto­ri­ta­teek euren esku­me­ne­ko libu­ru­te­gie­ta­tik, eta ez dute zehaz­tu zer egin duten horie­kin. Reuters ata­ria­ren ara­be­ra, 19 mili­oi libu­ru erre­ti­ra­tu dituz­te; zehaz­ki, “garai sobie­ta­rre­koak” dire­nak edo­ta erru­sia­rrez dau­de­nak. Horre­ta­ra­ko, hiz­kun­tza­ri lotu­ta­ko argu­dioak era­bi­li dituz­te nagu­si­ki. Ukrai­na­ko Par­la­men­tu­ko Poli­ti­ka Huma­ni­ta­rio­ko eta Infor­ma­zio­ko Batzor­de­ko zuzen­da­rior­deak, Yevhe­ni­ya Krav­chuk-ek, azpi­ma­rra­tu du “tamal­ga­rria” dela Ukrai­na­ko libu­ru­te­gie­tan “erru­sie­raz eta ukrai­ne­raz dau­den libu­ruen pro­por­tzioa”, %44 dire­la­ko erru­sie­raz idatzitakoak.

2019an Kie­ve­ko Nazioar­te­ko Sozio­lo­gia Ins­ti­tu­tuak egin­da­ko inkes­ta baten ara­be­ra, biz­tan­leen erdiak hitz egi­ten du soi­lik edo nagu­si­ki ukrai­ne­raz, eta %30ek erru­sie­raz. Dena den, gaur-gaur­koz ukrai­ne­ra da hiz­kun­tza ofi­zial baka­rra Ukrainan.

Mili­oi­ka libu­ru­ren zen­tsu­ra­ri dago­kio­nez, zen­bait datu eman ditu Krav­chuk-ek: baz­ter­tu­ta­ko 19 mili­oi libu­rue­ta­tik, 11 mili­oi ziren erru­sia­rrez idatzi­ta­koak. Badi­ru­di, beraz, arra­zoiak ez dire­la soi­lik hiz­kun­tza­ri lotu­ta­koak. Ukrai­ne­raz­ko mili­oi­ka libu­ru ere erre­ti­ra­tu dituz­te libu­ru­te­gie­ta­tik; esan beza­la, “garai sobie­ta­rre­koak” dire­nak, Krav­chuk-en esa­ne­tan. Antza, “Ukrai­na­ren kon­tra­ko era­so arma­tua babes­tu” duten auto­reen libu­ruak deu­sez­tatze­ko pro­po­sa­me­nak ere mahai gai­nean daude.

Reuters-ek gogo­ra­ra­zi due­nez, Ukrai­na­ko Gober­nuak 2014an ekin zien erru­sie­raz­ko libu­ruak murriz­te­ko poli­ti­kei, Ukrai­na­ren eta Erru­sia­ren arte­ko “lotu­ra kul­tu­ra­lak are gehia­go haus­te­ko”. Due­la urte­be­te, bai­na, gerra leher­tzea­re­kin bate­ra, area­go­tu egin zuen pro­ze­su hori.

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *