“Komu­nis­ta eta mar­xis­ta guz­tiei Ame­ri­ka­ko Esta­tu Batue­ta­ra (AEB) sarre­ra debe­katzea” pro­po­sa­tu du Donald Trumpek

*GEDAR Lan­gi­le Kazeta

Donald Trump Ame­ri­ka­ko Esta­tu Batue­ta­ko (AEB) pre­si­den­te ohiak immi­gra­zioa­ri buruz­ko kan­pai­na-pro­po­sa­men berri bat ira­ga­rri du: “Komu­nis­tei eta mar­xis­tei herrial­dean sar­tzea debe­katzea”. Alder­di Erre­pu­bli­ka­no­ko buru­za­giak bes­te hau­ta­gaitza bat aur­kez­tu­ko du 2024ko hau­tes­kun­dee­ta­ra, eta ira­gan astean ziur­ta­tu zue­nez, “Immi­gra­zioa­ren eta Nazio­na­li­ta­tea­ren Legea­ren 212 (f) Ata­la” era­bi­li­ko luke “komu­nis­ta eta mar­xis­ta guz­tiei sarre­ra ukatzea agintzeko”.

Izan ere, esku­bi­deen murriz­ke­ta anti­ko­mu­nis­tak ez dira Trum­pen buru­ta­zio hut­sa, eta badu­te oina­rri­rik gaur egun inda­rrean den lege fede­ra­lean. Argi eta gar­bi esa­te­ko, AEBe­ta­ko immi­gra­zioa­ren legeak debe­ka­tu egi­ten du Alder­di Komu­nis­ta bate­ko kideak ber­ta­ko­tu­ta­ko herri­tar edo bizi­le­ku-txar­tel baten titu­lar bihur­tzea: “Onar­te­zi­na da Alder­di Komu­nis­ta edo bes­te edo­zein alder­di tota­li­ta­rio­ta­ko kide zein afi­lia­tu oro”. Araua 1918koa da, Washing­ton­go gober­nua “anar­kis­moa­ren eta komu­nis­moa­ren mehatxua­ri” garran­tzia han­dia­goa ema­ten hasi zenekoa.

Gaur-gaur­koz, legeak sal­bues­pe­nak ezar­tzen ditu Alder­di Komu­nis­te­ta­ra ogi­bi­dea lor­tze­ko edo 16 urte baino gutxia­go­re­kin batu zire­nen­tzat, eta ikas­leei eta turis­tei ere ez zaie murriz­ke­ta ezar­tzen. Trum­pek, bai­na, legea­ren inter­pre­ta­zio zorrotza­goa apli­katzea aurrei­kus­ten du Etxe Zuri­ra itzul­tzen bada: Immi­gra­zioa­ren Legea­ren 212 (f) Ata­la “komu­nis­ta eta mar­xis­ta guz­tiei” sarre­ra debe­katze­ko era­bil­tzea. Atal horrek auto­ri­ta­te zaba­la ema­ten du AEBe­ta­ko herri­ta­rrak ez diren per­tso­nei herrial­dean sar­tzea debe­katze­ko, sarre­ra “kal­te­ga­rria izan badai­te­ke Esta­tu Batuen interesentzat”.

Sor­gin ehiza


Hori ez da dena, Trum­pek gal­de­ra erre­to­ri­ko arris­kutsu bat jaur­ti baitzuen bere hitzal­dian: “Nire gal­de­ra da zer egin­go dugun dagoe­ne­ko hemen hazi dire­ne­kin [komu­nis­te­kin]”. Arras­to bat eman zuen, zen­tzu horre­tan: “Uste dut lege berri bat onar­tu behar dugu­la horientzat”.

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *