5d066f93-3506-4693-97f9-f1e74f811221_16-9-discover-aspect-ratio_default_0

Andres Ariz­ko­rre­ta CAF-eko pre­si­den­teak jaso­ko du Gipuz­koa­ko Urrez­ko Domina

Andres Ariz­ko­rre­ta 1980-tik da CAF enpre­sa­ren par­te eta hain­bat ardu­ra bete ditu enpre­sa hone­tan, izan ere, kon­pai­nia­ko zuzen­da­ri nagu­sia izan zen eta beran­dua­go 2006an CAF tal­de­ko kon­tsei­la­ri dele­ga­tua iza­te­ra pasa zen. Gaur egun, kon­pai­nia­ko pre­si­den­te ez-era­gi­lea­ren ardu­ra du bere gain, 2021an har­tu zue­na. Bes­tal­de patro­na­la­ren ordez­ka­ri nagu­sie­ta­ko bat izan da azken urteo­tan zehar, modu akti­boan par­te har­tu bai du lurral­de­ko elkar­te eko­no­mi­ko nagu­sie­ta­ko zuzen­da­ritza orga­noe­tan, kide gisa, bes­teak bes­te, Ade­gi eta Con­fe­bask patronaletan.

Urrez­ko Domi­na ema­te­ko eki­tal­dia 2024ko urta­rri­la­ren 12an egin­go da, bai­na Gipuz­koa­ko Foru Aldun­dia jada jaki­na­ra­zi du bera­ri heman­go dio­la sari hau ohar baten bitar­teez. Ohar hone­tan lurral­dea­ren «gara­pen eko­no­mi­ko, tek­no­lo­gi­ko eta sozia­la­ri egin­da­ko ekar­pen per­tso­na­la­ga­tik» eta «gure indus­tria­ren izen ona nazioar­tean zabal­tzea­ga­tik» hau­ta­tu dute­la urrez­ko domi­na jasotze­ko jaki­na­ra­zi dute. Era berean, «Gipuz­koa­ren balio­rik one­nak eta enpre­sa sareak ongi­za­tea­ri eta gizar­te kohe­sioa­ri» egi­ten dion «ezin­bes­te­ko ekar­pe­na» ordez­katzen due­la adie­ra­zi dute.

https://​eh​.lahai​ne​.org/​a​n​d​r​e​s​-​a​r​i​z​k​o​r​r​e​t​a​-​c​a​f​-​e​k​o​-​p​r​e​s​i​d​e​n​t​eak

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *