Sei hila­be­te­ko espetxe zigo­rra eza­rri dio­te Tuba­cex enpre­sa­ko gre­ba­la­ri bati

Aza­roa­ren 10ean izan­da­ko epai­ke­ta­ren emaitza hel­du zaio jada­nik Tuba­ce­xe­ko gre­ba­la­ri bati eta ez da bere alde­koa izan. Hain zuzen, Bea­triz Ledo Lan­gui­lla epai­leak sei hila­be­te­ko kar­tze­la zigo­rra eza­rri dio behar­gi­na­ri, fro­ga­tutzat jo due­la­ko Ertzain­tza­ren 22166 agen­tea era­so­tu zue­la 2021eko otsai­la­ren 23an, Tuba­ce­xe­ko gre­ba muga­ga­bea­ren tes­tuin­gu­ruan egi­ni­ko pros­tes­te­ta­ko batean. Ez da espetxe­ra joan behar­ko, ez bai­tau­ka aurre­ka­ri­rik, bai­na 180 euro­ko isu­na eta 165 euro­ko kal­te ordai­nei egin behar­ko die aurre grebalariak.

Lan­gi­lea era­bat desa­dos ager­tu da epaia­re­kin eta hele­gi­tea aur­kez­tu­ko due­la jaki­na­ra­zi dio Aia­ral­dea Komu­ni­ka­bi­dea­ri. Abo­ka­tuak berretsi du lanean ari dela dagoe­ne­ko errekurtsoan.

Aku­sa­tuak ger­ta­ka­rien bi leku­ko eta egun horre­ta­ko lis­ka­rrak eta olda­rral­diak jasotzen zituen bideoa era­man zuen epai­ke­ta­ra, bai­na epai­leak era­ba­ki du 22166 agen­tea­ren dekla­ra­zioa nahi­koa dela behar­gi­na zigor­tze­ko (bes­te ertzai­nek ziur­ta­tu zuten ez zute­la era­soa ikusi).

Are gehia­go, Bea­triz Ledo Lan­gui­lla epai­leak poli­ziak epai­ke­tan esan ez zituen adie­raz­pe­nak txer­ta­tu ditu bere ondo­rioe­tan. Esa­te­ra­ko, jaso du «osti­ko batek belau­nean eta kol­pe batek ukon­doa­ren barru­ko par­tean» sor­tu zituz­te­la lesioak, nahiz eta ertzai­nak ez zuen horre­la­ko­rik esan bere dekla­ra­zioan. Zehaz­ki, 22166 agen­teak aipa­tu zuen ez zue­la oroitzen nola egin zion min lan­gi­leak, soi­lik argi zue­la berak egin zio­la eraso.

Hala­ber, epai­leak ziur­ta­tu du era­soa ger­ta­tu zela Ertzain­tza­ren olda­rral­dia baino lehen, poli­ziak horre­la­ko­rik adie­ra­zi ez bazuen ere. Hain zuzen, 22166 poli­ziak aipa­tu zuen olda­rral­di baten erdian (goi­ze­ko lehe­nen­goan, hain zuzen) ger­ta­tu zela erasoa.

Aku­sa­tua­ren fro­gak eta adie­raz­pe­nak bihu­rri­tu bera zigortzeko

22166 agen­tea­ren dekla­ra­zioe­kin izan­da­ko tra­tae­ra­re­kin alde­ra­tu­ta, Ledo Lan­gui­lla epai­leak oso bes­te­la­ko jarre­ra izan du defen­tsa­ren dekla­ra­zioe­kin eta frogekin.

Has­te­ko, aku­sa­tua­ren zein leku­koen adie­raz­pe­nak soi­lik balia­tu ditu sala­tua ger­ta­ka­rien erdian kokatze­ko eta erru­dun­tzat jotze­ko. Leku­koek adie­ra­zi zuten aku­sa­tuak janz­ke­ra dei­ga­rria zue­la ‑zapa­ta zuriak- eta horri esker ezber­din­du zute­la eta ziur­ta­tu ahal zute­la ez zue­la era­so­rik egin. Hala ere, adie­raz­pen horiek balia­tu ditu epai­leak ertzai­na­ren dekla­ra­zioa indar­tze­ko eta aku­sa­tua iden­ti­fi­katze­ko era­soa­ren egi­le gisa.

Horrez gain, epai­leak onar­tzen du Ertzain­tza­ren olda­rral­dian aku­sa­tua ikus­ten dela alde bate­ra egi­ten eta isti­lue­ta­tik alden­tzen, bai­na hori ez da nahi­koa izan eta Bea­triz Ledo Lan­gui­llak uste du era­soa bes­te une batean ger­ta­tu zela, gra­ba­tu­ta ez dagoen momen­tu batean.

Ustez­ko era­soa ez dago grabatua

22166 agen­teak horre­la­ko­rik esan ez zuen arren eta fro­ga­rik ez dagoen arren hori ondo­rioz­tatze­ko, epai­lea­ren abu­ruz, Tuba­ce­xe­ko lan­gi­lea­ren era­soa goi­ze­ko lehen olda­rral­dia baino lehen jazo zen, eta aku­sa­tua­ren adie­raz­pe­nak balia­tu ditu hori argudiatzeko.

Izan ere, sala­tuak aitor­tu zuen tal­ka izan zue­la poli­zia­re­kin. Bea­triz Ledo Lan­gui­lla­ren iritziz, gra­ba­tu­ta ez dagoen une horre­tan ger­ta­tu ziren era­soa eta lesioak. Kon­tua da ger­ta­ka­ri hori aku­sa­tuak berak era­kutsi zue­la epai­ke­tan aur­kez­tu­ta­ko bideoan. Zehaz­ki, 00:09 – 00:14 segun­do­tan ikus­ten da nola ertzain batek (ziu­rre­nik 22166 agen­teak) lan­gi­lea ken­tzen duen erre­pi­de­tik bul­tza­ka, aldiz, epai­leak argu­diatzen du une hori ez dagoe­la gra­ba­tu­ta eta goi­zean zehar lis­kar gehia­go egon zirela.

Horre­la, defen­tsa­ren ekar­pe­nei buel­ta eman­da, Bea­triz Ledo Lan­gui­llak hona­koa ondo­rioz­tatzen du: «Ez dago inola­ko fro­ga­rik hutsal­tze­ko, ezta zalan­tzan jar­tze­ko aku­sa­tuak egun horre­tan 22166 agen­tea­ri era­so zio­la, ukon­doan eta belau­nean lesioak eraginda».

Epai­lea­ren «kon­trae­san nagusia»

Tuba­ce­xe­ko lan­gi­lea­ren abo­ka­tuak aurrei­ku­si zue­nez, «kon­trae­sa­na» dago bere bere­zoa­ren zigo­rrean. Izan ere, urria­ren 11n epai­ke­ta ber­tan behe­ra gera­tu zenean, bes­te gre­ba­la­ri batek, aku­sa­zio larria­goak zitue­nak bere gain (zehaz­ki, bi ertzain era­sotzea eta lesio larria­goak era­gi­tea) akor­dioa lor­tu zuen eta lau hila­be­te­ko zigo­rra onar­tu zuen. Hor­taz, Leo Bara­ñano defen­tsa­ko abo­ka­tuak esan beza­la: «nola lite­ke aku­sa­zio ari­na­goak dituen gre­ba­la­ri batek espetxe zigor luzea­goa izatea?».

Itu­rria /​Fuen­te

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *