2003ko irailean Venezuelak Estatu espainolaren eskuetan utzi zuen eta 2005eko urtarrilean, Espainako Auzitegi Nazionalak 40 urteko espetxe-zigorra ezarri zion, ETAri informazioa emateagatik.
Espetxean sartu eta berehala maskurian minbizia garatu zuen eta kaleratzea eskatu zuen, baina Auzitegi Nazional espainolak ukatu zion eskubide hori haibat aldiz, lehena 2006an. 2011. urtean etxera eraman zuten zigorra han betetzeko, pairatzen zuen gaixotasun larriarengatik, eta duela gutxi baldintzapeko askatasuna lortu zuen.
Bere ingurukoek jakinarazi dutenez 40 urtez errepresio zuzena pairatu du, erbesteraketa eta kartzela kontuan hartuta.
—