21 preso politikok egin dute bat Bilbon Palestinarekin elkartasunez izango den mobilizazioarekin
Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazio deialdi indartsu bat egin du larunbat honetarako, urriaren 5erako. Urriaren 7aren lehenengo urteurrenaren atarian, manifestazio bat antolatu du Bilbon (Bizkaia), Palestinarekin elkartasunez. Palestinar erresistentziari babesa emateaz gain, Israelgo Estatu terrorista eta Mendebaldeko bere konplizeak seinalatuko ditu berriz.
Mobilizazio-deialdi horrekin bat egin dute Euskal Herriko 21 preso politikok, adierazpen baten bidez jakinarazi dutenez. […]