Euskal Herriko espetxeetan zapalkuntzak darrai!

Tinko antolakundetik ondoko informazioa eman eta salaketak egin nahi ditugu. Lehenik, Oskar Barreras euskal preso politikoa bere ziega partekatzeari uko egiteagatik isolamenduan sartu dutela salatu nahi dugu. Ziega partekatzerik ez badu onartzen Zaballara eramango dutela egin diote mehatxu. Azkenaldian Basauriko espetxeko baldintzak negargarriak dira, preso gehiegi dago eta jipoiak ere areagotu egin dira. Bestalde, Iñaki Bilbao […]