Lectura de la asociación Etxerat :
«Urriko Azken Ostirala, beste behin ere, berriki atxilotuak eta torturatuak izan diren gazteak eta euren senide eta lagunak gogoratuz hasi behar dugu. Gure besarkadarik sentikorrena beraientzat. Madrilen, senideak jazarriak izan dira. Donostian, Igor Portu eta Mattin Sarasola gazte lesakarrek pairatutako torturak ikertzen dituen epaiketaren baitan, senide eta lagunak kolpatuak izan ziren.
Errealitate gordina. Errealitate mingotza. Sufrimenduaren kate amaigabea. Asteburu honetan bertan, Curtisen dagoen Zigor Blanco euskal preso politikoa ikustera zihoan lagun batek istripua izan zuen Bizkaian. Urteko hamargarren istripua euskal preso politikoen senide eta lagunentzat. Bitartean, barroteen arteko egoerak bere horretan jarraitzen du. Gose greba Murtzian, galdutako aurrez aurrekoak, isolamendua, bakartzea… Gaixo larrien ez askatzea, Bizi Osorako Zigorraren aplikazioa…
Iheslarien kontrako kanpainak ere aurrera jarraitzen du. Urrian Joxe Mari Zalduari omenaldi eta agur hunkigarria eskaini zaio Ezkio Itxason. Italiak hiru gazte independentista espainiaratu ditu Erromako Fiskalaren iritziaren aurka eta Venezuelan dauden errefuxiatu politikoen kontrako presio mediatiko eta politikoa handitzen ari da.
Sin embargo, es hora de dejar atrás todas estas conculcaciones de los Derechos Humanos. Debemos de intentar mirar hacia adelante. Es el momento de dar pasos al frente. Por ello, anunciamos que en las próximas fechas vamos a hacer públicos diferentes iniciativas que implicarán a toda la sociedad vasca en la defensa de los derechos de las y los presos políticos vascos.
Krudelkerian oinarri duen espetxe politika honekin amaitu behar dugu. Hiltzen duen espetxe politika honekin guztion artean amaitu behar dugu. Euskal preso politikoen eskubideak behingoz errespetatuak izan behar dira. Sufrimenduarekin bukatu behar dugu. Bide berriak zabaltzen ari dira gure herrian, itxaropenaren atea zabalik dago eta norabide horretan ezinbestekoa da gure senide eta lagun preso politikoen eskubideen errespetua.
Los familiares, amigos y amigas de las y los presos políticos vascos no pueden estar solos. Toda la sociedad vasca debe de arropar la demanda de respeto para los derechos de las y los presos políticos vascos. Profesionales de diferentes ámbitos y otros miles y miles de ciudadanos y ciudadanas debemos empujar para acabar con una política penitenciaria cruel y que no conlleva más que sufrimiento.
Euskal presoak etxera!