PROPOSAMEN POLITIKOA – ITAIA

Ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza­ren ana­li­si ego­kia egi­te­ko, beha­rrez­koa da ema­ku­me lan­gi­leok zapal­du­ta man­ten­tzen gai­tuz­ten egin­behar eta inpo­si­zio sozia­lak txer­ta­tu­ta age­ri diren oso­ta­sun edo errea­li­ta­te sozia­la uler­tzea; hau da, gizar­te kapi­ta­lis­tan zapal­kun­tzak berak betetzen duen lekua azter­tzea. Modu horre­tan, kapi­ta­lis­moa ezau­ga­rritzen duen kla­se domi­na­zioa­ren bai­tan koka­tu deza­ke­gu zapal­kun­tza eta uler­tu, bote­re bur­ge­sa­ren beti­kotze pro­ze­suan era­gin­ko­rra bihur­tu dela ema­ku­me lan­gi­leok zapal­du­ta­ko kolek­ti­bo gisa mantentzea.

Esku gutxi batzue­tan abe­ras­ta­su­na eten­ga­be ber­matzeak eta area­gotzeak, lan­gi­le­ria­ren esplo­ta­zioa du oina­rri. Aldiz, lan­gi­le­ria­ren bar­nean exis­titzen diren kate-begi ahu­le­nak dira abe­ras­ta­su­na haz­te­ko ber­me one­na, sek­to­re horien bal­din­tza pre­ka­rioek ete­kin gehia­go lor­tze­ko auke­ra ema­ten bai­tie kla­se jabe­du­nei: gutxia­go ordain­tzen zaie­la­ko, lan bal­din­tza oke­rra­goak onar­tze­ra behar­tuak dau­de­la­ko, euren esku­bi­deen alde borro­katze­ko auke­ra gutxia­go dituz­te­la­ko… Hori da ema­ku­me lan­gi­leon kasua: gizar­te­ko lan bana­ke­ta sexua­lak eta ondo­rioz ema­ten den zapal­kun­tzak, azpi­ra­tu­ta­ko kolek­ti­bo bila­ka­tu gai­tu eta zer esa­nik ez ema­ku­me etor­ki­nek jasan beha­rre­ko mutu­rre­ko egoe­rez. Horrek onu­ra eko­no­mi­ko eta poli­ti­koak ekar­tzen diz­kio burgesiari.

Bizi dugun kri­si garaian, are pena­ga­rria­goa bila­katzen da gure egoe­ra: azken hamar­ka­de­tan abia­ra­zi­ta­ko gara­pen tek­no­lo­gi­koak eta robo­ti­za­zioak, esku lana albo­ratze­ko joe­ra indar­tu du. Beraz, gero eta lan gutxia­go behar du sis­te­mak ‑lan­ga­be­zia estruk­tu­ra­la gizar­tea­ren ezau­ga­rri bilakatuz‑, eta behar duen lan hori aha­lik eta mer­kee­na iza­tea nahi du, bere onu­ra eko­no­mi­koak man­ten­du ahal iza­te­ko. Hori oro­ko­rrean lan­gi­le­ria­ren eta kon­kre­tu­ki zapal­du­ta­ko kolek­ti­boen mutu­rre­ko esplo­ta­zioa­ren bidez soi­lik lor dai­te­ke. Ema­ku­me lan­gi­leon bizi bal­din­tzek beraz, ez dute itxu­ra onik, jada ikus­ten ari garen beza­la: gero eta zain­tza zer­bitzu asko gure biz­kar gai­nean era­man­go ditu­gu. Hori sozial­ki nor­ma­li­za­tu eta onar­tze­ko gai­ne­ra, gure aur­ka­ko ofen­tsi­ba kul­tu­ra­la age­ri­koa da: ema­ku­meok kon­tsu­mo objek­tu bila­katzen gai­tuz­te gure gor­putzen gai­ne­ko sexua­li­za­zioa­ren bitar­tez. Horrek ete­kin eko­no­mi­koak lor­tze­ko ekoiz­pen adar garran­tzitsuak ire­kitzen ditu eta era berean, ema­ku­me lan­gi­leon aur­ka­ko indar­ke­ria matxis­ta nor­ma­li­zatzen du.

Egoe­ra horren aurrean beha­rrez­koa da ema­ku­me lan­gi­leon aska­pe­ne­ra bidean ekar­pe­na egin­go duen pro­po­sa­men poli­ti­ko osa­tu eta era­gin­kor bat garatzea. ITAIA Ema­ku­meon Anto­la­kun­de Sozia­lis­ta beraz, ema­ku­me lan­gi­leon intere­sak defen­da­tu eta borro­katze­ko tres­na izan behar da. Horre­la, ema­ku­me lan­gi­leon bizi eta lan bal­din­tzak hobetze­ko apus­tua egi­ten dugu, bide horre­tan aha­lik eta ema­ku­me lan­gi­le sek­to­re gehien batuz eta ema­ku­meok akti­bo poli­ti­ko bila­katze­ko intentzioarekin.

Jakin bada­ki­gu ema­ku­me lan­gi­leon eman­tzi­pa­zio­ra­ko oina­rriak ez dire­la egun bate­tik bes­te­ra lor­tu­ko, argi bai­tau­ka­gu eli­te eko­no­mi­ko eta poli­ti­koen eskue­tan pri­ba­ti­za­tua dagoen abe­ras­ta­su­na erau­zi gabe eta beraz, kapi­ta­lak defi­ni­tu­ri­ko gizar­te anto­la­ke­ta gain­di­tu gabe ezi­nez­koa izan­go dela zapal­kun­tza­rik gabe­ko gizar­te bat erai­kitzea. Horre­ga­tik dio­gu Esta­tu Sozia­lis­ta­ren erai­kun­tza domi­na­zio­rik gabe­ko gizar­te bate­ra­ko pre­mi­sa dela. Bai­na bide horre­tan, egun ditu­gun posi­zioak man­ten­tze­ko defen­t­sa bitar­te­koak garatzea eta gure bizien gai­ne­ko kon­trol gra­duak han­ditze­ko balia­ga­rriak izan­go diren borro­kak martxan jar­tzea behar-beha­rrez­koa dela uste dugu.

Zen­tzu horre­tan, guz­tiok bizi bal­din­tza ber­di­nak izan­go ditu­gun gizar­te ere­du baten nola­ko­ta­su­na eta nora­bi­de horre­tan ITAIA­ren izae­ra eta jar­du­na defi­nitzen ditu bideo­rri honek:

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *