M8 MOBILIZAZIOAK – ITAIA

Aur­ten ere, martxoa­ren 8an mobi­li­za­zioak egin­go ditu­gu Eus­kal Herri­ko hain­bat toki­tan eta haue­ta­ra ber­ta­ra­ze­ko beha­rrez­ko­ta­su­na azpi­ma­rratzen dugu.

Izan ere, kri­si tes­tuin­gu­ruan ema­ku­me lan­gi­leon bizi bal­din­tzek oke­rre­ra egin dute eta pro­le­ta­ri­zaio pro­ze­su honek ema­ku­me lan­gi­leon aur­ka­ko zapal­kun­tza indar­tzen du arlo eko­no­mi­ko eta kulturalean.

Alder­di poli­ti­ko ins­ti­tu­zio­na­lek poli­ti­ka femi­nis­tak sus­ta­tu arren, ez dute ber­din­ta­sun errea­lik ezar­tze­ko inter­esik. Ins­ti­tu­zio hauek oli­gar­kia bur­ge­sa­ren erre­min­ta diren hei­nean, zapal­kun­tza bera beti­kotzen duen logi­ka kapi­ta­lis­ta indar­tu bes­te­rik ez dute egi­ten, alda­rri femi­nis­tak zabal­tzen badi­tuz­te ere.

Egin beha­rre­koa, alder­di ins­ti­tu­zio­nal horie­ta­tik at egon­go den eta inde­pen­den­tzia poli­ti­koz jar­dun­go duen anto­la­kun­tza poli­ti­koa gor­puz­tea da. Hone­la, ema­ku­me lan­gi­leok gure zapal­kun­tza egoe­ra­tik aska­tu­ko gai­tuen Esta­tu Sozia­lis­ta­ren erai­kun­tza­ra bidean borrokatzeko.

Bide horre­tan, martxoa­ren 8an anto­la­tu ditu­gun mobi­li­za­zioe­ta­ra batze­ko deiae­gi­ten dugu!

Ema­ku­me lan­gi­leok batu borrokara!

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *