Donostiarra 1975. urtean jaioa zen, eta oraindik 48 urte baino ez zituen. Bere bizitzaren zehar zenbait aldiz atxilotu eta kartzelaratu zuten Kandido Sagarzazu. Lehena 1996an, kale borrokako akusaziopean. Hiru urte geroago, ETAko Donostia komandoarekin lotu zuen Poliziak eta berriz kartzelaratu zuen Auzitegi Nazionalak. Eta hirugarren aldia 2003. urtean izan zen, Cahorsen. Azken honek espetxealdi luzea suposatu zion, 2015eko maiatza arte.
Egun hauetan jakinarazi dutenez bapateko osasun arazo baten ondorioz zendu da Donostiarra. Buruan isuri bat izan zuen Sagarzazuk eta erietxean artatu zuten baina ezin izan zuten ezer egin. Azken egunetan bizitza galdu duen bigarrren preso ohia da, izan ere, Jose Ramon Furia Markina-Xemeingoa pasaden larunbatean hil zen baita ere (Jose Ramon Foruria Zubialdea «Foru» euskal preso ohia hil egin da (lahaine.org)), oraindik baldintzapeko askatasunean zela.