Loku­to­rio gre­ba Zaballan

Esta­tu espai­nia­rre­ko espetxee­ta­tik Eus­kal Herri­ra­tu gin­tuz­te­ne­tik Zaba­lla­ko espetxean komu­ni­ka­zioa­ren alo­rrean gabe­zia uga­ri topa­tu ditu­gu. Aurrez aurre­ko gutxia­go eta labu­rra­goak dauz­ka­gu, loku­to­rio­ko bisi­tak bal­din­tza tek­ni­ko kas­ka­rre­tan gau­za­tu behar izan ditu­gu eta tele­fono deiei dago­kie­nean ere, gares­tie­giak iza­teaz gain, gaiz­ki koka­tu­ta­ko gai­lu zahar­ki­tu eta matxu­ra­tuak era­bi­li behar ditu­gu. Hain­bat bider eska­tu dio­gu espetxea­ri egoe­ra mol­da dezan eta eroa­re­na egin du aldiro.

Azken hila­be­tean zehar jada erdi­pur­di zebil­tzan loku­to­rioe­tan bes­te matxu­ra oro­kor bat suer­ta­tu da. 28tik lau loku­to­rio baka­rrik egon dira nola­bait era­bil­ga­rri. Asteo­tan behin eta berriz eska­tu dio­gu espetxea­ri matxu­ra kon­pon­du dezan. Alfe­rrik. Aitza­kia mer­keak soi­lik eskai­ni diz­ki­gu. Kon­pon­bi­de­rik ez, eta ezta alter­na­ti­ba­rik ere.

Pasa den aste­bu­ruan loku­to­rioe­ta­ra joan eta lau­ga­rre­nez egoe­ra ber­be­rean aur­ki­tu gare­la­rik, ber­tan egin dio­gu uko bisi­ta­ri hain­bat eus­kal pre­so poli­ti­kok. Gure seni­de eta lagun batzuek, kan­po­ra bidean, kar­tze­la­ren ardu­ra­dun bate­kin elkar­tzea exiji­tu zuten, eta horre­kin hitz egin ostean, egoe­raz kexa­tu ziren idatzi bidez.

Pre­so orok oina­rriz­ko esku­bi­dea dugu gure hur­koe­kin harre­ma­na iza­tea, eta eus­kal pre­so poli­ti­kook gai­ne­ra herri­ta­rre­kin lotu­ra estua dugu­nez, fun­tsez­koa dugu. Harre­man hori bal­din­tza dui­ne­tan egin behar dugu eta ezin dugu onar­tu bisi­tak Zaba­llan dauz­ka­gun bal­din­tze­tan gauzatzea.

Naz­ka­tu gara espetxea­ren utzi­ke­ria ta lai­ne­za­re­kin, horre­ga­tik idatzi hau sinatzen dugun eus­kal pre­so poli­ti­kook jaki­na­ra­zi nahi dugu dato­rren irai­la­ren 13tik aurre­ra loku­to­rio gre­ba­ri eki­nen dio­gu­la Zaba­lla­ko espetxea­ri matxu­ra­tu­ta­ko loku­to­rio guz­tiak behin­goz kon­pon­du ditza­la eska­tuz, bisi­tak bal­din­tza dui­ne­tan egin ahal izan ditzagun.

Gari­koitz Etxe­be­rria Goi­koetxea
Orkatz Gallas­te­gi Sodu­pe
Jexus Mari Etxe­be­rria Garai­koetxea Goie­rri
Fer­nan­do Gar­cia Jor­dá
Xabier Gar­cia Gaz­te­lu
Aitor Cotano Sin­de
Jon Kepa Pre­cia­do Iza­rra
Mikel San Sebas­tian Gaz­te­lu­men­di
Dani Pas­tor Alon­so
Ando­ni Goi­koetxea Gabi­ron­do
Lexu­ri Gallas­te­gi Sodu­pe
Iran­tzu Gallas­te­gi Sodu­pe
Julen Atxu­rra Segurola

2024ko irai­la­ren 12an

Fuen­te: https://​gedar​.eus/​k​o​l​a​b​o​r​a​z​i​o​a​k​/​l​o​k​u​t​o​r​i​o​-​g​r​e​b​a​-​z​a​b​a​l​lan

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *