Ane Mugu­ru­za: ″Amaiur izan­go da Madri­len eus­kal gaz­te­ria­ren hitza defen­da­tu eta jasa­ten dituen esku­bi­de urra­ke­ten aur­ka lan egin­go duen bakarra″

Amaiur koa­li­zio­ko Biz­kai­ko zerren­dan bos­ga­rre­na da Ane Mugu­ru­za dato­rren aza­roa­ren 20ko hau­tes­kun­dee­ta­ra­ko. Hain zuzen ere, igan­de hone­tan 22 urte egin­go dira Esta­tu Terro­ris­moak bere aita, Josu Mugu­ru­za, Madri­len Herri Bata­su­ne­ko bes­te kide batzue­kin Par­la­men­tu­ra­ko lana pres­tatzen zihar­due­la erail zute­ne­tik. Orain­goan ala­bak har­tu dio lekukoa.

Aza­roak 20an Esta­tu espai­nia­rrean buru­tu­ko diren hau­tes­kun­de oro­ko­rre­ta­ra­ko hau­ta­gaia zara Amaiu­rren zerren­de­tan. Zen­tzu bikoitzean egun bere­zia izan­go da zuretzat.

Bai, argi dago. Batez ere oroitza­pe­ne­ra­ko egu­na izan­go da, oroitza­pen asko etor­tzen zaiz­ki­zu buru­ra eta egun sin­bo­lo­koa da, ez baka­rrik niretzat, Eus­kal Herri osoa­ren­tzat bai­zik, San­ti eta Josu­ren heriotzen urte­mu­gak dire­la­ko. Hau­tes­kun­deei begi­ra ere egun garran­tzitsua da, egoe­ra poli­ti­koak bizi duen aro berri hone­tan Amaiu­rrek apus­tu bere­zia eta indar­tsua egin­go duela­ko.

Zein uste duzu dela Amaiu­rren erron­ka nagu­sia hau­tes­kun­de hauetan?

Batez ere herri honen hitza Madri­le­ra era­ma­tea, eta behin­goz, Madri­len era­ba­kitze esku­bi­dea eta Eus­kal Herria­ren esku­bi­deak erres­pe­ta­tu dai­te­zen eskatzea. Nik esan­go nuke hori dela batez ere Amaiu­rren erron­ka nagu­sia, Herri honen hitzak Madri­le­ra arte eramatea.

Gaz­tea zara eta ger­tu­tik eza­gutzen duzu gaz­te­ria­ren egoe­ra. Egun bizi dugun kri­si eko­no­mi­koa­ren aurrean gaz­te­riak pai­ratzen duen pre­ka­rie­ta­tea eta kla­se poli­ti­koa­re­ki­ko duen eszep­ti­zis­mo eta mes­fi­dan­tza kon­tuan izan­da, zer eskain­tzen dio Amaiu­rrek gazteriari?

Une oro gaz­te­ria des­ak­ti­batzen saia­tu dira eta horre­kin mes­fi­dan­tza hori sor­tzea lor­tu dute, bai poli­ti­ka­gin­tzan eta bai­ta herri­gin­tzan ere. Nik uste dut Amaiu­rrek Madri­le­ra gaz­te mes­fi­da­tu guz­ti horien hitza era­man­go duela, bene­tan zer nahi duten edo­ta zein kez­ka dituz­ten. Bai­na eus­kal gaz­te­riak badau­ka horre­la­ko bere­zi­ta­sun bat, berrin­dar­tze­ko gai­ta­sun han­dia due­la, eta iku­si­ta azken hamar­ka­de­tan, bere­zi­ki azken 10 – 15 urtee­tan, gaz­te­ria gogor kol­pa­tu dute­la, esan dai­te­ke herri honen gaz­te­riak badue­la bere­zia bihur­tzen duen zer­bait. Ondo­rioz, nik uste dut ondo eran­tzu­ten jakin­go dugu­la eta Amaiur izan­go dela eus­kal gaz­te­ria­ren hitza, kez­kak eta jasa­ten dituz­ten esku­bi­de urra­ke­ta horiek erres­pe­ta dai­te­zen eska­tu­ko duen koalizioa.

Zer esan­go zenio­ke hau­tes­kun­de haue­tan, boz­ka ema­te­ko orduan, zalan­tzak dituen gazteriari?

Amaiu­rrek islatzen du herri honen hitza. Eta gaz­te mes­fi­da­ti guz­ti horiei esan­go nie­ke aro berri batean gau­de­la eta bade­la garaia gure herria erai­kitzen has­te­ko eta indar meta­ke­tak sor­tze­ko. Erron­ka honi ilu­sioz eta kon­pro­mi­soz eutsi behar dio­gu­la esan­go nie­ke, eta bene­tan guk gaz­te beza­la ditu­gun kez­kak, pre­ka­rie­ta­tea, patriar­ka­tua, hez­kun­tza sis­te­ma­ren pri­ba­ti­za­zioa,… Madri­le­ra era­man­go ditu­gu­la. Guz­ti honen ingu­ruan 15M mugi­men­dua entzun izan dugu azken aldian, bai­na nik uste Amaiur izan­go dela eus­kal gaz­te­ria­ren ahot­sa defen­da­tu­ko duena.

Gai­non­tze­ko alder­di poli­ti­koen alde­tik urdu­ri­ta­su­na sumatzen da Amaiu­rrek ate­ra ditza­keen emaitzen aurrean.

Argi dago, ezta? Bai PNVk bai­ta PSEk ere ikus­ten dute beraiek erai­ki duten guz­ti hori piku­ta­ra doa­la eta, hein han­di batean, Amaiu­rrek lehe­nen­go momen­tu­tik egia esan due­la­ko ger­ta­tu da hori, bene­tan herrian oina­rri­tu dela­ko, herria­ren hitza erres­pe­ta­tuz. Nik uste dut hori garran­tzitsua dela, Amaiu­rren atzean herri bat dagoe­la­ko. Beraz, nor­ma­la iru­ditzen zait gai­non­tze­koak urdu­ri ego­tea eta argi dago emaitze­tan iku­si­ko dela.

Ez zenuen aita eza­gu­tu, bai­na ziur berak utzi­ta­ko arras­toak eta eza­gu­tu zute­nek kon­ta­tu­ta­koak haren­gan­dik ger­tua­go sen­tia­raz­ten zai­tuz­te­la. Espe­rien­tzia berri honek bere­zi­ki lotu zai­tu berari?

Bai eta aurre­tik ere komen­ta­tu izan dut jen­dea­re­kin, berak utzi­ta­ko bide horri jarrai­pe­na ema­te­ko era bat ere bade­la. Berak borro­ka bat hasi zuen eta erail zute­nean ezin izan zuen horre­kin jarrai­tu bes­te askok beza­la. Beraz, modu hone­tan ilu­sioz har­tu diot lekukoa.

Amaiu­rren ize­na kasua­li­ta­tea al da zuretzat?

Kasua­li­ta­tea edo ez, niretzat Amaiu­rren ize­na oso bere­zia da, aita­ren errautsak ber­tan bota zire­la­ko; garai batean aitak bes­te asko­re­kin bate­ra Herri Bata­su­ne­ko mahai nazio­na­la ber­tan aur­kez­tu zute­la­ko eta Amaiu­rrek duen esa­nahia­ga­tik ere. Inde­pen­den­tzia­ren sin­bo­loa da Amaiur eta inde­pen­den­tzia herri­tar oro­ri buru­ra etor­tzen zai­gun hitza da Amaiur entzu­te­ra­koan, Eus­kal Herri osoan Amaiu­rrek independe

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *