Harre­si kapi­ta­lis­ta­ren aurrean herri(tar) heziak

Azken egu­no­tan Ale­ma­nia ‑eta gehia­go- bitan zati­tu zuen Ber­lin­go Harre­sia ero­ri zene­ko 20. urte­mu­ga dela-eta, kla­se domi­natzai­leen dis­kur­tsoa behin eta berri­ro entzu­na­ra­zi digu­te heda­bi­de han­diek. Hori hipo­kri­sia! Poten­tzia domi­natzai­leek harre­siak erai­ki dituz­te eta erai­kitzen segitzen dute. Batzuk herriak sun­tsitze­ko harre­siak dira, Saha­ra­koa eta Pales­ti­na­koa kasu, eta bes­te batzuk herri zapal­duei lapur­tu­ta­koaz gozatze­ko muga harre­siak dira, Euro­par Bata­su­ne­ko mugak edo­ta AEBe­ta­ko hegoal­de­koa, esaterako.

Hala ere, harre­si fisi­ko horiez gain, badau­de bes­te­la­ko «harre­siak». Orain 20 urte Ber­lin­go Harre­sia ero­ri eta bereha­la poten­tzia kapi­ta­lis­tek euren harre­si ideo­lo­gi­koa inpo­sa­tu zuten. Ideo­lo­gia kapi­ta­lis­ta sozia­lis­ta­ri gai­len­du zitzaion, His­to­ria amai­tu omen zen. Egia da artean exis­titzen zen sozia­lis­mo mota­ren porro­ta eto­rri zela, bar­ne zein kan­po fak­to­reen­ga­tik, bai­na aurre­koa batai­la bat baino ez zen izan. Harre­si bat ero­ri zen eta kapi­ta­lis­tak harre­si berri bat erai­kitzen aha­le­gin­du ziren, His­to­ria­ri harre­si bat jarri nahi izan zio­ten haren amaie­ra agintzeko.

Herri zapal­duen eta lan­gi­le kla­sea­ren borro­kak 90eko hamar­ka­dan txi­kia­go­tu bai, bai­na ez ziren gel­di­tu. Nahiz eta ezke­rra den­bo­ra batean kol­pa­tu­ta egon. His­to­riak ‑ezin­bes­tean- aurre­ra jarrai­tu zuen eta hain­bat pro­ze­su iraul­tzai­lek proiek­tu alter­na­ti­bo berri bat erai­kitzea­ri ekin zio­ten kapi­ta­lis­moa­ren harre­sian pitza­du­rak sor­tuz. Kubak eta Pales­ti­nak inpe­ria­lis­moa­ri aurre egi­ten jarrai­tu zuten bitar­tean, haien erre­sis­ten­tzia ere­du­ga­rria­ri, bes­teak bes­te, neka­za­ri, lan­ga­be eta jato­rriz­ko herrien matxi­na­dak gehi­tu zitzaiz­kien, batez ere, Abya-Yalan ‑Lati­noa­me­ri­kan-. Aipa­tu­ta­ko borro­kek eral­da­ke­ta­ra­ko bal­din­tza objek­ti­bo eta sub­jek­ti­boak sor­tu zituz­ten. Hala, azken urteo­tan Vene­zue­la, Boli­via eta Ekua­do­rren alder­di aurre­ra­koiek, lan­gi­le­ria­ren eta herri sek­to­reen babe­sa­re­kin, bote­rea bere­ga­na­tu dute. Era berean, XX. men­de­ko sozia­lis­moa­ri ira­kur­ke­ta kri­ti­koa egin eta proiek­tu alter­na­ti­boa garatzen hasi dira, XXI. men­de­ko sozia­lis­moa delakoa.

Beraz, pro­ze­su horiek His­to­ria ez dela amai­tu era­kus­teaz gain, proiek­tu alter­na­ti­boa egi­tu­ratze­ko lan-ildo posi­bleak ere era­kus­ten diz­ki­gu­te. Hori bai, gure eran­tzu­ki­zun inter­na­zio­na­lis­ta eta sozia­lis­ta da iraul­tzai­le lati­noa­me­ri­ka­rrak sor­tzen hasi diren pitza­du­rak Euro­pa­tik han­ditzea. Bide horre­tan Eus­kal Herria aspal­di hasi zen urratsak ema­ten eta dagoe­ne­ko espai­niar eta fran­tziar «harre­si» asi­mi­la­zio­nis­tak apur­tzea lor­tu du 50 urte­ko nazio aska­pen borro­ka­ren ondo­rioz. Behin hori lor­tu­ta, aurre­ra egi­te­ko unea da. Erai­kitzen ari diren alter­na­ti­ba­ri ekar­pe­nak egin eta Eus­kal Herrian geu­re pro­pioa garatze­ko momen­tua da.

Horre­ta­ra­ko, ezin­bes­te­ko dugu, pro­ze­su demo­kra­ti­koa­ren fase berri hone­tan bere­zi­ki, hezi­ke­ta eta for­ma­kun­tza poli­ti­koa indar­tzea eta borro­ka ideo­lo­gi­koan sakon­tzea gure proiek­tu estra­te­gi­koa den eus­kal esta­tu sozia­lis­ta­ren bidean. Izan ere, herri eta herri­tar ideo­lo­gi­ko­ki heziek baino ez dute bota­ko kapi­ta­lis­moa­ren eta inpe­ria­lis­moa­ren harre­sia eta bene­ta­ko alter­na­ti­ba, XXI. men­de­ko sozia­lis­moa, erai­kitzea ahalbidetuko.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *