AURREKONTUAK, KAPITALISMOAREN ALDEKO POLITIKA EKONOMIKOAREN TRESNA, ABERASTASUNAREN KONTZENTRAZIOA ETA POBREZIAREN HEDAPENA AREAGOTUZ
Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Pobrezia eta ezberdintasun sozialen inkestatik, beste hainbat gauzen artean, errealitatea nahiko ondo irudikatzen duten 2 ondorio atera ditzakegu. Alde batetik diru sarreren banaketan desberdintasunak antzematen direla esaten digute, kontraesankorrak diren prozesu bateratuak nabarmenduz: beheranzko norabidean doan herritarron zati bat, eta “ongizate osoa” bezala definitzen den poloaren gorako norabidean bestea (…) bestalde Europa hegoaldeko herrialdeetan krisiaren eragina bereziki gordinagoa izan denetan, Europar testuinguruan alderatzen diren adierazleek Hego Euskal Herriaren kokapenaren narriadura erakusten dute.
Kapitalismoa batez ere polarizazioa baita, alde batetik, aberastasunaren kontzentrazioa, segurtasuna eta kontsumoa munduko aberastasunaren %83 aren jabe den %10eko biztanleria horrentzat eta bestetik langabezia, prekarietatea, miseria pentsioak eta osasuna, hezkuntza zein oinarrizko elikadurarako zailtasuna …pobrezia azken finean. Kontrara, krisi garaian ere gora egin duten kapital errenten igoera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleriaren %1,67ak, aberastasunaren %44,78aren jabe dira. Bitartean 200.000 pertsona daude langabezian, herritarron %8a hilabeteko 500eurotik beherako diru sarrerekin bizi dira, eta %36,33a pobreziaren mugaren azpian kokatzen dira (BPG per capitaren %37,5). Emakumeon kasuan egoera lazgarriagoa da dudarik gabe, 5 emakume bizi baitira pobrezia egoeretan egoera berdinean bizi den gizon bakoitzeko.
Krisia konpontzera zetozen murrizketak, konpontzetik urrun, aberats eta pobreen arteko desberdintasuna handitu izana dute ondorio nagusi. Lan merkatuaren prekarizazio izugarria, gero eta nabariagoa den babes sozial hutsala, ondare eta zerbitzu publikoen pribatizazioek, gero eta indartsuagoa den prekarizazio sozialera garamatzate. Guzti hau, guztiz erregresiboa den fiskalitateari eta iruzur fiskalari diogun tolerantzia altuari lotuta, aurrekaririk gabeko aberastasunaren kontzentrazio mailetara dakarzkigu. Lehen aipatu bezala, Europa hegoaldeko herrialdeak izanik ondoriorik latzenak pairatzen ari garenak.
Panorama orokorra: Langabezi tasa oso altuak; kontratu prekarioak; soldaten prekarizazioa, Europako LGS (SMI) bataz bestekoaren oso azpitik dagoena; behin behinekotasuna; partzialtasuna; gaur egun lana edukitzea ez da pobreziatik ihes egiteko bermea, azken kasu honetan daude Hego Euskal Herriko herritarren %35a…Baina pobrezia etxeetan materializatu egiten bada, horren zergatia, politika publikoek aberastasunaren birbanaketan duten zeregina ez betetzean datza. Eta honi, aurrekontuen egonkortasuna bermatzeko neurriek, langabezi eta sorospen laguntzetan emandako murrizketa larriak, RGIa eskuratzeko neurrien gogortzea eta 2014az geroztik urtez urteko azken honen %7aren jaitsierarekin batera, babes sozialerako neurriak txikitu egin dira egoera asko okertu den garai hauetan. Gaur egun laguntzok, ez dira PIB aren 0,7 famatura irizten (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan %0,65 eta Nafarroan %0,54). Aurrekontua errenta soziala birbanatzeko tresna baliotsuena izan beharko litzateke, merkatuaren, edo beste hitz batez kapitalismoaren ondorioak leuntzeko beharko luke izan.
Elkartzen
[wpdm_package id=74067 template=«5626a56d8b584»]
[wpdm_package id=74070 template=«5626a56d8b584»]