Azke­nean, Egun­ka­ria libre – Bai Eus­kal Herriari

Tabla de contenidos

Lehe­nik, gure besar­ka­da beroe­na eskai­ni nahi die­gu Joan Mari
Torreal­dai, Iña­ki Uria, Txe­ma Auz­men­di, Martxe­lo Ota­men­di eta Xabier
Olea­ga­ri. Azke­nean EGUNKARIA LIBRE!

Orain­dik arlo eko­no­mi­koa­ri buruz­ko epaia ate­ratze­ke bada­go ere,
kon­tuak ate­ratze­ko garaia hel­du dela­koan gaude.

Jus­ti­zia eza­gutzen ez duen sis­te­ma judi­zia­lak bete du bere fun­tzioa.
Egun­ka­ria itxi zuen, hain­bat eta hain­bat eus­kal herri­tar atxi­lo­tu,
tor­tu­ra­tu, kri­mi­na­li­za­tu eta gar­tze­le­ra­tu zituen; eta orain sis­te­ma­ren
aur­pe­gia gar­bitze­ko hel­bu­rua bete nahi du. PSEk, lot­sa gutxi­re­kin,
Espai­nian jus­ti­ziak fun­tzio­natzen due­la sines­ta­ra­zi nahi­ko digu.

Gaur­ko sen­ten­tziak ez dio itxa­ro­pe­na­ri zirri­ki­tu­rik ire­kitzen. Hor
dugu Egun­ka­ria­ren arlo eko­no­mi­koa­ri lotu­ri­koa eta Udal­bil­tza beza­la­ko
auziak hor dirau­te eta bide bere­tik eten izan dituz­ten proiek­tuen
zerren­dak ez du amaierarik.

Jus­ti­zia oina­rri ez duen sis­te­ma judi­zial baten­ga­tik ezin lite­ke
jus­ti­zia­rik espe­ro. Hale­re hain­bat alder­di poli­ti­kok, auzi­pe­ra­tuek
izan dituz­ten ondo­rio per­tso­nal, sozial eta eko­no­mi­koen­ga­tik kal­te
ordai­nak eskatzea­ri ekin diote.

Ez du zen­tzu­rik, kon­pon ezi­nak diren ondo­rion­ga­tik aur­pe­gia zuritzea
eskatzeak. Ez dugu minu­tu bat gal­du­ko, Espai­niar Gober­nuak egi­ni­ko
kal­teak eko­no­mi­ko­ki zen­ba­tu nahian, ezi­nez­koa bait da! Ez dago diru
aski mun­duan egi­ni­ko kal­tea konpontzeko.

Alder­di poli­ti­koek, horre­la­ko­rik gehia­go ger­ta ez dadin kon­pro­mi­so­ak
har­tu behar­ko lituz­ke­te. Alder­di intere­sen gai­ne­tik, interes
elek­to­ra­len gai­ne­tik, herri gisa ema­ten diren era­soen aurrean ardu­ra
poli­ti­koaz jokatzea dago­kie politikariei.

Gaur egun poz­ga­rria bada ere, inoiz baino pre­sen­tea­go dugu Eus­kal
Herria­ren aur­ka­ko gurutza­dak ez due­la ete­nik, eus­kal nor­ta­su­na
desitxu­ra­tu eta zatitze­ko estra­te­gian sakon­tzen ari dire­la eta 2600
egun baino gehia­go iga­ro ditu­gu­la EGUNKARIA erail zutenetik.

Eus­kal Herrian, 2010eko api­ri­la­ren 1ean

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Irakurtzen jarraitu / Seguir leyendo

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Responsable: Auñamendi Kultur Elkartea. Usamos tu nombre, correo e IP para publicar y moderar el comentario y evitar el spam (Akismet). Puedes ejercer tus derechos escribiendo a boltxe@boltxe.eus. Más información en la Política de privacidad.