Ondoren, Abian eztabaidari buruzko fasearen amaierari zuzendutako lau artikuluen lehen emanaldiari hasiera emango diogu, orain dela egun batzuk, txosten ofiziala eta behin betikoa den txostena sarean eskuragarri dago. Zehatz-mehatz aztertzea nahitaezkoa dela uste dugu, gure arrazoiak hobeto uler daitezen eta bereziki gure azkenengo tesia uler dadin.
Hain zuzen ere, multzoak duen lauretatik lehenengo hiru azalpenak, Abian txostena zatitzen duen hiru atalen azterketa zehatzari zuzenduak daude,eta laugarrena eta azkena, gaur egun bizirik ez dagoen, Ezker Abertzalea garenok, erakunde iraultzaile bat izatearen premiazko beharra daukagula arrazoituko duen laburpen teoriko-politikoa izango da.
Erakunde hau eraikitzeko beharra frogatzen duen arrazoietatik bat, Ezker Abertzalearen sektorearen testuetan dagoen gabezia eta hutsune bikoitza gainditzearen beharra da, independentismoaren sustraiekin apurtu izana, preseski: edukian zehatza, zuzena eta erradikala izan beharrean eta ulergarria itxuran, betidanik abertzaletasun sozialistaren ikurra izan dena eta dena; identitate historiko horrekin apurtu duen Ezker Abertzalearen taldeak, berriketa hutsa, nahasia eta anbibalentea erabiltzen du. Eta ahalik eta epe laburrean testuinguruaren bilakaera ebaluatzeko esfortzua egin beharrean, arduragabekeria kezkagarria agerian dago.
Abian txostena ofizialean, bi ezaugarri hauek berriro ere azalduko dira eta gai batzuetan bere jatorri ofizialetik lotsagabekeriaz eta mespretxuzko modu handiago batez jokatu dute. Laugarren atalean ikusi ahal izango dugunez, bi ezaugarri horiek beharrezkoak suertatuko zaizkie, ezkerrekoak direla antzematera eman nahi izango dutelako, praktika erreformista honi eutsiz, militanteak gal ez ditzaten.
Txostena ofizial honek, oraintxe esku artean darabilguna, esfortzu manipulatzaile hau areagotuko du.
Hitzaurreari buruz
Ezker Abertzalea garenok, oro har, egin behar dugun autokritikarik funtsezkoena, mende erdi baino gehiagoko bere izatearen historikoa den bidetik, baina bereziki talde eragilea deitu dena eta gaur eguneko zuzendaritzan dauden abertzaleak, hasieratik dagoen eztabaidarako etsigarria eta esanguratsua den gogogabeturiko militantzia dagoela da. Ez da ona, edo zuzenago esanda, Abian txostenak bere lehenengo paragrafoan eztabaidarako hilabete luzeen zehar asistentzia eta partaidetza-tasari buruzko, faltsua den, itxura bigundua eta leundu bat eman nahi izana, seinale txarra da, alegia. Hainbeste kosta egiten du onartzeak hasierako itxaropenak hoztu egin direla?
Egia da, eztabaidaren ondorengo faseetan prentsa oharretan partaidetzaren eta emaitzen zenbatekoak eman zirela, ilusio jaitsiera hori onartzen zituzten datuak,hain zuzen ere. Militante abertzale askok bere betiko tokietan halako urtzea ematearen ondorioei buruz eztabaidatu dute. Baina joera objektibo honi buruzko isiltasun ofizialak, hurrengo hauteskundeetan larriagotu daitekeena, dagoen nahasketari ulertezintasuna soilik gehitzen dio. Oso kaltegarria da, zuzendaritzak dinamika sozialen inguruan duen iritzia militantziari ezkutatzea: edo zuzendaritzak militanteen animorik ezaren igoerari buruzko ideiarik ez du?eta izatekotan, militantziak ez luke ezagutu behar?edo zuzendaritzari beldurra ematen dio militantziak beraien eztabaida demokratikorako eskubidetik
harago ibiltzea?
Hitzaurrean
zenbait alditan eta testuaren zehar azpimarratuko da, Abian txostena ez dela itxia edo amaituriko testu bat, igarotze bidea
dela, katalizatzailea
baizik, eta erakundeetan geroago egingo diren eztabaidak Ezker Abertzalea eduki zehatzez beteko dituztenak izango direla. Oinarrizko beste helburu bat aldekoa ez den militantzia, erreta
dagoena, eta beste herri-sektoreak erakartzea dela nabarmendu egingo dute. Hala eta guztiz ere, itxaropen hau atoan desagertuko da, Hitzaurrean
eta testuan baita ere Euskal Bidean eta Zutik Euskal Herrian, ofizialki, hasiera eman zien ardatz nagusiak adieraziak daudela baieztatu egiten delako.
Hau da, militantziak ezarrita dauden mugetan bakarrik eztabaida dezake, kaletik tentsio soziala atera nahian eta Legebiltzarrera eramateko
, normalkuntza soziala
lortzeko etabakea
, biolentzia guztiei uko eginez, kapitalaren legea onartuz eta bere demokrazia
, batez ere Partiduen Legea, eragindako kaltea onartuz eta dena ETA
denaren hastapenaren egiazkotasuna onartuz.
Hasieratik, gure taldeak bere kritika jakitera eman du, gure izena sarean klikatuz eskuragarri daude, bai dokumentu hauek eta bere emaitzak baldintzatzeko erabili ziren tresnak ere. Orain ez dugu onartuko inork leporatzea, barneko haserrealdi eta aztoramenaren handitzen doan itsasaldira gehitu garela. Orain dela gutxi,- Iñaki Egaña –Iraintzaile Nagusiak- disidenteak
gaitzesteari ekin zion berriro (¿?) Gararen prediku-aulkitik bere erdeinuzko gaitzespenak eginez.
Orain dela gutxi ere, herrialde bateko Ezker Abertzalearen oraingo buruzagi nabarmen batek, militante bat ostrazismoz kondenatu zuen publikoki; beste herrialde baten beste batek, preso baten senideak beraien auzoko herrikotik bere argazkia kentzera behartu zituen eta leku askotan kritikatzeko eskubidea erabiltzen duten pertsonen aurka eguneroko presioa darrai: sektore erreformistak ez du onartzen egia beti ere iraultzailea dela.
Hitzaurreak
eztabaidaren errealitateari buruz gezurra esaten duen heinean, txosten ofizialetik baztertuak direnak, aurreko paragrafoan adierazi dugunez, Ezker Abertzalearen barne errealitatearen irudi idiliko bat eskaintzen du. Barruan tentsioa indartzen den bitartean eta korronteen arteko distantziari bultza egiten dioten heinean, txostenak ametsezko imajina bat aditzera eman nahi du. Iraintzaile nagusiaren Trentoko amorrua
-ren aurrean harritu egin diren pertsona gehiago izan dira, Abian txostena irakurtzea lortuko dutenek baino,gertatzen dena da, beraien intentzio onak Gararen prediku aulkitik egindako gardunezko kondenez erreskaldaturik geratuko direla. Eztabaida argigarririk gerta ez dadin, batzuk barne tentsioak larriagotu nahi dituztela ematen du, hedabideen handikeri osoz egina, Abian-en agertzen den talde eragilearen helburu gupidatsu eta laudagarria deuseztatuz.
Gure taldeak suposizioetatik alde egiten du, horregatik ez dugu nahi hauek eta beste aukera batzuei buruzko zurrumurruak azaldu nahi. Egiazta daitezkeen gertakizunetan oinarritzea nahiago dugu: Hitzaurrea
-n baieztatzen da Zutik Euskal Herria‑k egoera erabatean astindu zuela garai politiko berri bat zabalduz. Ez da egia. Ez da erabateko astinketarik eman, ezta ziklo berririk zabaldu ere. Ondo ulertaraztea nahi dugu: Abian txostenak ez du gezurrik esaten, hau da, ez du pentsatzen duen kontrakoa esaten tronpatu nahian, hau baino txarragoa da nahiz eta oharkabekoa izan. Talde eragileak esaten duena egia dela uste du, bere ustez aldaketa politiko erradikala egon da eta hau da Ezker Abertzaleko atal baten errakuntzarik handiena. Politika eta kapitalismoaren ikuspuntu erreformista batetik jaiotzen den akats bat da, eta dialektikaren erabateko ezjakintasun hutsa.
Gu geuk bidegabe jokatuko genuke, erreformismoaren hutsegitea frogatzean luzatuko bagina, Hitzaurrean
bere tesia modu lakonikoan adierazia izan da, elkarrekikotasunezko hastapena errespetatuko dugu eta bere okerreko edukia azaltzeko hurrengo emanaldietara itxarongo dugu. Aitzaki hori guztiz kritikatzeko eta sozialismoaren kontrako adierazpen hori, bertan, Ezker Abertzaleak agenda soziala bigarren maila baterako utzi duela
(sic): Ezker Abertzaleko atal batek klase-borrokari uko egin dio eta hori dela eta erabateko aldaketa
lortu duela uste du. Erabateko aldaketa hau zein aldetara eman da? galderari erantzuna emango diogu.
Azkenez, zeharo kaltegarriak diren ondorioak ere aztertuko ditugu egindako eztabaidaren emaitzetan oinarritutako egoerari buruzko azterketa hori militantziari ez bidaltzeagatik. Egoerari buruz partaideek zer uste dute? Edo desberdintasun horiek hainbesterakoak izan dira talde eragileak laburbildu ezin izan dituela? Edo egotekotan, ez du nahi jakin militantziak duen besterenezinezko eskubide horren barne-diferentziak ezagutu nahi? Oinarrizkoa den honen bezalako eskubide batek ukapenaren gainean, ezin du erakunderik sortu ezta bizirik iraun ere, eta batez ere egoerari buruzko gehiengoaren jarrera kontuan izan gabe.
Proiektu politikoari buruz
Dokumentuak ondo egiten du eta arrazoia du esaten duenean, atal honen hasieratik, euskal nazio kontzientziaren funtsezkoa den oinarri moduan euskalduntze baten borrokaren alde egiten duela eta bere bizitza politika eta estatu-mailakoan ere. Ados egonda ere, hemen Ezker Abertzalearen talde baten erreformismoaren muga estrukturaletik batekin topo egiten dugu: euskara estatu-hizkuntza izan behar dela egia izanda, erabilera politiko eta kulturala izan behar duena izanda, premiazko lorpen hau, nahikoa ez litzateke izango gure hizkuntza nazionala, euskal bizitza sozioekonomikoaren produkzio-prozesu eta ugalketa-prozesuan barneratuko ez balitz. Estatu-politikoa den boterea erabakigarria da edozein hizkuntzaren biziraupenerako, batez ere bere historian zehar beti ere zapaldua izan bada. Baina epe ertain eta luzean sostengu politikoa nahikoa ez da egitura sozioekonomikoaren bilakaerak, beste hizkuntza desberdin baterantz jotzen badu. Joera hau egungo mundualizaturik dagoen kapitalismoaren fasean arindu eta indartuko da.
Edozein tokitik begiratuta ere, euskara hizkuntza estatu-politika izateak eguneroko izatea eskatuko luke, eta honek eguneroko produkzio eta ugalketa-prozesuen erlazio soziolinguistikoen arazoa eta jabetza eskubidearen erlazio linguistiko-ekonomikoak planteatuko lituzke. Hau da, euskalduntzeari zuzendu behar diogun soldatapeko lanetan denboraren murrizketarako ezarri behar liratekeen neurri soziolaboralak, hezkuntza eta administrazio-neurrien oztopoa azalduko luke: hau da, kapitalaren zuzenak eta ez zuzenak diren irabaziak murriztu, gastu sozialen eta publikoen igoeraren bitartez, gastu hauek kapitalaren mozkinetik aterako lirateke. Klase-borrokaz ari gara, Abian dokumentutik bazterturiko oinarrizko kontzeptua izanik.
Utzitako oinarrizko kontzeptu honetara jo beharko dugu, baita ere emakume langilearen burujabetze eta kapitalaren arteko harreman antagonikoa aditzera emateko. Adibide bakar bat jarriko dugu, emakumearen soldata gizonezkoarekin berdintzea kapitalaren irabazia murriztea, behintzat bere zati proportzionalean, suposatuko luke: %20 eta %30‑a mozkin gutxiago eta ondorengoa galdetuko genuke: oligarkiak
erresistentziarik gabe artazi-ebaki hau onartu ote al du, beste murrizketa batzuetara gehituko dena izanik? Abian dokumentuan erabiltzen den hitza darabilgula ohar zaitezte, eta tronpatzen ez bagara, dokumentuan ez dena agertzen euskal burgesiarena
, alegia.
Kapitalak, bere etekinetan onartu behar dituen kostuei buruz, gastu publikoaren igoera izugarria modu zuzen edo ez zuzenean ordaindu behar izango du, emakumearen eskubide guztiak berreskuratzeko bidezko ordainsaria ziurtatzeko. Kapitalismoaren erreprodukzio-indarretik trantsizio iraultzailedun- azken hau alde batera utzitako kontzeptu iraunkorra, okertzen ez bagara- gizarte baten erreprodukzio-bizitzaren sozialismora salto kualitatiboa eman nahi bada, emakumearen burujabetze honetan hainbesterako salto bat emateak, hau da, gizakien liberazioan, erabateko aldaketa behar du, orain bai, estrategia ekonomikoa, politika,hezkuntzarena,sexualarena, etab. Aldaketa honek lehenago edo beranduago Euskal Herria inperialismo franko-espainiarraren propietatea denaren ideiarekin zuzenean talka egingo du.
Herriaren etekinerako ezarri nahi den edozein politika sozioekonomikoak baliabideen lorpenetarako arazoa gaur ez bada, bihar, planteatuko du. Orain arte bi bakarrik ikusi ditugu: euskara eta emakumearen burujabetzea. Aurrerago paragrafo luze batean dokumentuak arazo sozioekologikoaz hitz egingo du, baina politika horretarako beharrezkoak diren baliabideen hastapenetan berriro ere geldituko da. Adibidez, lan baldintzen hobekuntza zorrotza eta erabilitako gaiena, produktuen iraungipen programatuaren amaiera aintzat hartzeko bere iraupenaren luzapenarekin, garraiobide pribatuaren jaitsiera handia, berotegi-efektuaren gasen zero isurtzearen estrategia urgentea, isolamendu termiko eta akustikoaren politika, kanpo-merkataritzaren kontrol zorrotza, hiper-kontsumoaren arrazionalizazio bizia osasunekoa barne, eko arau-urratzei isun gogorrak…
Oso modu kontzientean, Sozioekologiaren aurpegi ezkutuan oinarritu gara, ingurugiroaren kontserbadurismotik harago doana; produkzioaren, zirkulazioaren, salmenta eta merkantzien salmentako infernuetan sartzeko, irabazi kapitalistan amaituko duen prozesu orokorra. Eko-kapitalismoak, kapitalismo berdeak kontserbatsionismoaren zati handia bere gain har dezake, birziklapena, garbiketa, etab, beste negozio baten bihurtzen dituelako. Ekosozialismoarekin erlazio dituen erreformen gastuek ia ezin dituzte beregain hartu, irabaziak murrizten dituztelako.
Helburu honetan aurrera egiteko antolaturiko herri-indar bat beharrezkoa da, agenda soziala
barne-antolamendu kontziente batekin ulertzeko,txostenaren hizketa biguna erabiliz, agenda nazionalaren
funtsezko osagaia dena, barne-zentzua ematen diona eta ez bakarrik txanponaren beste aldea
dena. Agenda soziala espainiar erreformismoaren eskuetan utzi nahi ote dugu, kataluniar independentismoak egin duen bezala, bere agenda nazionala
indartzeko?: bi kasutan bere burua ezkerrekotzat hartzen duen estatu-erreformismoak onura atera du.
Dokumentuak esaten digu herritarrei bizitza duina, jasangarri eta demokratikoa bermatzeko industriaren soldatapekoak, zerbitzu publikoen langileak, enpresari txikiak, prekariatu, etxe langileak, kooperatibistak, nekazariak, autonomoak, intelektualak, pentsiodunak; zabala, plurala, sendoa, eta eraginkorra den mugimendu independentista baten sorketaren alde egin behar dutela. Estatu eredu
bat sortzean datza, edukia eta forma ematen joango dena, urratsez-urrats joan heinean.
Azken hau mailaz-mailako bilakaera bat da, etorkizuneko konponbide zehatzak lortzeko pentsatzen ibiltzeak ez duelako zentzu handirik.
Baina ikusi izan dugunez, bizitza duina, jasangarria eta demokratiko batek bere beharrei eta handitzen ari diren gastuei aurre egiteko baliabide ekonomikoak behar ditu. Gizarte kapitalistaren barne nola lortu? Burgesia, euskal burgesia ere, gero eta haserreago dago, putreen antzera hilotz gehiago nahi dituztelako. Esplotatua dagoen herriak, irabaziak, baloreak, gainbalioak, lan indarrak bakarrik sortzen ditu: burgesiari gu geu esplotatzea utzi behar diogu,amorru osoz guztiz behar dugun gastu sozial eta publikoen saihestezinezko igoeraren aurka ez egiteko? zelan prestatu behar dugu gure burua Euskal Estatua aurrera doan bitartean herria eta burgesiaren arteko klase-borrokaren areagotzeari aurre egiteko? oraintxe bertan, egungo errealitateei buruzko eztabaida zabaltzea beharrezkoa al da, eta ez bakarrik etorkizunean, edo etorkizun horri itxaron behar diogu pasiboki?
Enpresa ertainerako nola jasoko ditugun baliabide ekonomikoari buruzko arazoa oraintxe bertan konpontzen hasi behar dugu? Eta hori egin, beste gizarte beharrak planteatu ezean?: osasuna, garraioa, hezkuntza, azpiegiturak, justizia, defentsa,… Ez, ezin dugu, oraindik ezin gara hortaz arduratu, gure egonezintasuna ezin dugu aurreratu, Abian txostenak esaten digunez, eztabaida bakoitza bere momentuan egin behar delako. Txostenan Euskal Estatuaren atalean, zeregin hauen eta beste batzuen arduraduna, eztabaida bakoitza bere momentuan eman behar dela gogoarazten digu, alferrikako eztabaidetan korapila ez gaitezen
.
Baieztapen hau politikoki zeharo burokratikoa da, militantziaren adimen sortzaile eta era berean botere kritikoaren garapenerako oso kaltegarria. Nork erabakiko ote du eztabaidatu behar dela, zeri buruz pentsatu behar den modu irekian, zer proposatu behar da alternatiba moduan etorkizun desberdinak dituenari erreparatuz: militantziak, urteak eta urteak eztabaidatzen daramatzana bere eguneroko bizitan, edo zuzendaritzak? Zergatik militanteek edo honen sektoreek, ezin dituzte zalantzak, hausnarketak, edo etorkizunari buruzko dudak planteatu, eta goiko
baimenari itxaron behar diote hori guztia egiteko? Puntu honetara ailegatuz, Euskal Bideari buruzko, Zutik Euskal Herria eta Abian eztabaidari buruz egin izan ditugun azterketak kontuan izango ditugu…
Bere herria lagundu nahi duen edozein erakundek konpondu behar duen beharretako bat, bere sektore kontziente eta ertaineko sektoreen zalantza eta ezinegontasunaren aurretik joan behar dela da; sistematikoa den borroka teorikoa, kulturala eta ideologikoa eginez, zapaltzailearen mugimenduak susmatzeko, arrazoiak emanez, konponbideak eta denbora laburrean aukera desberdinak izanez. Egiteari uko egiten badio eta eguzkiari topa egiten jarraitzen badu, bere hauteskundetako emaitzetan sineskor lo egiten badu, urrutiko sektoreen sostengua galduko du, sektore aldakor eta zalantzatienak direnen sostengua, alegia; baina bere pasibotasunez jarraitzen badu, kontzientziatuagoak dauden sektoreak ere urrunduko dira.
Sorturen zuzendaritzak bere sorreratik behar hau mesprezatzen ibili da, eta orain Abian txostenaren talde eragilea akats berdinean berriro erori da: ez da ardatzezko arazorik eztabaidatzeko unea, zuzendaritzak utziko dionari itxaron behar diogu, ez da eztabaida hutsekin denbora galdu behar…
Guk talde eragileari ez diogu kasurik egingo eta berriak ez diren beste alternatiba posibleak planteatuko ditugu, gainera honetako askok, Ezker Abertzalearen erakunde batzuengandik aurkeztuak izan dira, iraganean, borrokaren beharrei proposamenak egiten zirenean.
Baliabideen zati bat gehikorra den erreforma fiskala baten bidez jasoko da, iruzurra eta ezkutuko ekonomiari aurre egiteko, kostuak, kapitalak ordain ditzan eta herriaren aldekoak izateko; beste alde bat izango litzateke, estatu aurrerakoiekin jasotako nazioarteko zorra eta egiazko nazioarteko politika demokratiko batekin, Euskal Banku Nazionalaren laguntza izanez eta atzerritar kapitalaren zerga bereziekin batera; beste batzuk, Marx-ek esaten zuen bezala, gobernu merke
baten bidez; beste batzuk, lan soziala eta kooperatiboaren aztarnategi berriak sortuz, bertako eta gizarteratuko merkatuak, ekonomia garbia, soldatapeko lanaren denbora zorrozki murriztuz guztiok lan egin dezagun gutxiago lan egin
, etab.
Apropos neurri desberdinak fase desberdinetan nahastu ditugu, baina egin dugu txostenaren zera horren amildegi hori erakutsi nahian, oraintxe bertan hasiz, neurri zehatzak aurkezten ez dituena, eta aurrera doan heinean herriak burgesiari inposatuko dizkioten etengabeko neurriak izanik. Mobilizazioaren indarrez, klase-borrokaren bitartez inposatzea. Egin dugu, egin daitekeela frogatzeko asmoz. Baina ohartarazi nahi dizuegu, herri langileriaren beharrei konponbide zehatzak ematen hasten denean, ia berehala, indar produktiboen jabego burgesarekin topo egingo dugula, estatu-jabegoa baino gehiago dena.
Kiribilaren zurrunbilora ailegatuz, Abian dokumentuak jabegoei buruz zer esaten duen aztertu behar dugu, bakarrik irakurri dugunerarte aipamen hau aurkitu dugu. Euskal Sozialismoa goi-mailako helburu bat da, bidea sustatzeko, zapalkuntza nazional guztia errotik kentzeko, klasezkoa zein generozkoa izanda, tresna honek sustraitik produkzio-bideen eta esku lanaren esplotazioa/zapalkuntzaren jabetza pribatuaren nagusitasunarekin ezabatuko duena. Honen ondorioz, Euskal Errepublikaren sorkuntza eta eraikuntza, prozesu emanzipatzailea da, eraldaketa sozialeko proiektua, Euskal Sozialismora trantsizio prozesu bat
(7.orr).
Kapitalismoaren jatorritik, estatu burgesek enpresetan eskua sartu, erosi, publikoak edo estatalak bihurtu, nazionalizatzean, etab… ez dute zalantzarik izan, bere jabego pribatuaren zati bat sakrifikatzean beste guztia salbatzeko, zati hori burgeski nazionalizatuz,beste guztiaren onerako, kapitalaren eskuetan jarraituz. Keynesianismo eta sozialdemokraziaren urte arrakastatsuetan, Bigarren Gerrate Mundiala amaitzerakoan eta 70 hamarkada baino lehen, estatu kapitalista batzuk, burgesiaren jabego pribatuaren goi- mailako nazionalizazio eta estatalizazio kotetara heldu izan ziren, errentagarriak ez zirenak edo ordena demokratiko burgesa mantentzeko, nazionalizatzea komeni zen. 2008 eta 2010ean gobernu yankiak enpresa kapitalista handiak nazionalizatu egin zituen krisitik ateratzera laguntzeko. Dena kapitalaren beharren menpe dago orokorrean, krisialdi sozioekonomiko baten testuinguru bat edo beste kontuan hartuz.
Hau dela eta, Abian dokumentuan dauden hau bezalako esaldi zalantzagarriak egingo ditu: produkzio bideen jabego pribatuaren nagusitasuna sustraitik ezabatzea
zein klasetako edukia izan behar duen jabego forma horrek argitu gabe ‑burgesa edo sozialista- orain daukaguna ordezkatzen duena, bakarrik, eguzkira topa egitea da, edo haizearen aldera txistua botatzea. Zer ulertu behar dugu nagusitasun
kontzeptuarekin? Beste jabego ereduekin zer egon behar ote da, baina ze eredu dira hauek? Erantzungo zaigu gure kritika, katuari bost hanka bilatzea bezalakoa dela, baina orain arte gertatzen dena da, bederatzi orrialdetan, jabego pribatuari buruzko aipamen bakarra dela hau, eta txostena osoan azkena izango da, oker ez bagaude, ez delako berriro ere aipatua izaten, orduan?
Abian dokumentuak proposatzen duen erantzuna da pilota pilotalekutik kanpo botaz, XXI.mendeko sozialismoa
-ri buruzko eztabaidan babestuko direla: Gure helburua Euskal Sozialismoa da, idiosinkrasiari eta gure herriari dagokien gizarte, politika eta kultural ezaugarrietara egokiturik dagoena. Hau da, komunitate-ehunean oinarrituriko sozialismoaren eredu bati buruz dihardugu, autoantolakuntza joera eta mendean zehar Euskal Herria bereiztu duen elkartze-eragina. XXI. mendeko sozialismoaren parametroetan kokatzen dugu gure burua, eta hori dela eta, sozialismoa demokraziaren erabateko erradikalizazioaz aztertuko dugu
(8.orr).
V. Asanbladaren aurrera pausorik handiena, orokorrean eta 1966 – 1967. urtetara murriztu ezean, Euskal Herria, klase-borrokaren eremu autonomoa zela frogatzea izan zen, sozialismo abertzaleak, euskal langileriak pairatzen duen klasezko zapalkuntza nazionalaren historiaz zehazturiko itxura eta adierazpen propioak ditu; Melbourne, Kioto, Guadalajara edo Buenos Aires-en daudenetatik desberdinak direnak, esaterako. Hala ere, eremu autonomoak bere barne-muinean produkzio kapitalistaren modura datxekien oinarrizko kontraesan berdinak dira, herrialde hauetako kanpo-adierazpenen menpe daudenak. Objektiboak diren barne ‑kontraesan hauek azaltzen diren moduak, munduko kapitalismo konkretu guztietan arruntak eta behartuak direnak, nahi izanez edo ez, finlandiarra, kongokoa, euskalduna, yankia edo indonesiarra, esaterako, eredu zehatz horiek barne klase borroken historietatik eta kanpo presio eta erasoengandik jaio egingo dira.
Klase-borroken eremu autonomoak azalduko du, euskal sozialismoak herri guztien borroka erradikalengandik ikas dezakela eta hori egitea behar duela, planeta osoan zapalkuntzaren muinera doazenak amankomuneko zapalkuntza inperialistei aurre egiten dietenak direlako: Bolibian eta Kalaharin partekatutako ondareen defentsa eta berreskuratzea, Atenasen eta Baltimoren lokal eta enpresen berreskuratzea, Puerto Ricon eta El Aaiúnen borroka kulturala, emakumeen langileria Manilan eta Belfasten, grebak Londresen eta Mexikon… Zapalkuntzaren muinaren kontrako borrokak direnez herri guztietarako baliogarriak dira. Baina gure langileen nazioan zalantzagarria ez den bere egokigarritasuna baiezkorra izango litzateke gure beharrei baliogarria eta unibertsala dena moldatzen ikasten badugu.
Abian txostenak, Ezker Abertzaleak zentzu honetan izan duen gaitasuna (6.orr) onartuko du, baina V. asanbladaren bidea jarraituko balu, urrats erraldoia eman izango luke, borroka guztiak ezagutu eta definituz, barne lotura izanik, jabego burgesari aurre egiten diotela izanik: independentzia erreala egotea ezinezkoa da jabego burgesa badago. Era honetan, Abian txostenak funtsezko eztabaidaren pilotalekutik ihes egingo du XXI. mendeko sozialismoa
denari buruzko bertsioen nahasketara joz.
Gu geuk esaten duguna da, XXI. mendeko sozialismoa
definitzen duena, XIX.mendeko sozialismoak landu egin zuela eta geroago XX. mendeko sozialismoak aberastu zuen, eta eztabaidaren sorterri geografikoan arreta jartzeko, Latinoamerikan, Kubako Iraultzaren lorpen nagusia izan zen 1959 eta 1961. urteren bitartean sozialismoa aldarrikatu zenean eta indar produktiboen jabekuntza sozialista agindu zenean. Hau izan da Kubako Iraultzak, garaitua ez izatea lortu duen arrazoia, XXI. mendeko sozialismoaren
kubatar beste bertsioak zapalduak izan diren bitartean, ez dira Kuban lortu denera ailegatu, eta bere norabidea ez badute zuzentzen porrot egitearen bidean daude.
Esperientzia historikoa esaldi honetara laburbilduko da: XXI. mendeko sozialismoaren parametroetan kokatzen dugu gure burua eta, horregatik, sozialismoa demokraziaren erradikalizazio osoz ikusten dugu
, esaldi laburbildu hau baliogarria litzateke demokrazia erradikalez indar produktiboen sozializazioa ulertuko balitz, komunismorako bidean gertaera kualitatibo gisa; baina nahasketa ideologiko hutsa da, demokrazia erradikala demokrazia sozialistarekin lotzen duen loturak zeintzuk diren zehazten ez bada, eta produkzio bideen burujabetza sozialean baita ere.
Txostenan aztertzeko geratzen denaren artean, beste aipamen bat, irudimen askorekin jabego sozialistaren deabruaren bezalako modu lotsagarri eta eliptikoa bezala ulertua izan daitekeena topatzen da: Euskal Sozialismoa eredu kapitalista patriarkalari alternatiba integrala dugu: gutxiengoaren ondasunen pilaketaren ordez, aberastasunaren bidezko banaketa; kapitalaren diktadura ekonomikoaren ordez, komunitatearen zerbitzutan ehun ekonomikoa; ingurugiroaren esplotazio basatiaren ordez, naturan inbrikaturiko ekonomia; trasnazionalen gailentasunaren ordez, herrien subirotasuna; etengabeko gerrateak sortzen dituen inperialismoaren ordez, nazioarteko solidaritatea eta bakea, elkarren arteko herrien errespetuan oinarriturikoa
(8.orr).
Lehenengoari nahi dugun izena emango diogu: burujabetza kolektiboa, komunala, asanblearioa, horizontala, demokratikoa, ondare komunak, etab…, zehaztapen handirik gabe orain; eta bigarrenari nahi dugun izena emango diogu baita ere; burgesari, baina laster bezain pronto, nahi izanez gero ala ez, etsai amorratuak diren jabego bi eredu hauek hiltzeraino talka egingo dute. Berez, funtsezkoa dena gertatzen ari da, era honetan ulertuz edo ez, greba bakoitzean, soldata eta gizartearen aldarrikapen bakoitzean, borroka politika bakoitzean guztien sintesia bait dela hau- zergatik Ertzaintzaren ezabatzerik ez eskatu, kapitalismo euskal-espaniarraren indar errepresiboa izanik?-, gaztetxe bakoitzaren berreskuratzean, errepresio globalaren salaketa bakoitzean, etab… onartzeari beldurra diogu? Militantzia kontzientziatua behar dela onartzeko beldurrik, jabego eredu desberdinen eredu antagonikoak daudela onartzen baldin bada? Aliatu politiko posibleak haserretzeko beldurrik ote…?
Hori holan izanda, azalpen arin hauek emanda, Sorturen eguneko zuzendaritzak jarraitzen duen ildo estrategikoa indartzen duen paragrafo bat aurkitu dugu orain dela bost urte, eta janzkera erreformista murriztuekin aurkezten ditu, eurokomunistagoak ematen dute sozialdemokratikoak baino. Gogoratzeko asmoz, aipatuko dugun paragrafoak Portugaleko Alderdi Komunistarekin parekotasun harrigarria du iraultza demokratikoa eta nazionala
tesiarekin 1970.urteko hamarkadaren erdian, eta Italiako Alderdi Komunistaren eurokomunismo bertsio erradikalekin
, Arnaldo Otegik goraipatua, eta Espainiako Alderdi Komunistarenak desagertzeko dagoenean:
Euskal Sozialismoa eraikitzen joango gara modu dialektikoan, prozesu sozialetan dimentsio berriak miatuz eta garatuagoak dauden proposamen teorikoagoak eta praktikoagoak kontuan hartuz. Ezker Abertzalea indartsu sentitu behar da, hurrengo hamarkadetako erronken aurrean, gure herrian kultura eta eredu sozialei erantsitako Euskal Sozialismoa egituratzeko, bizitza eremu guztien demokratizazio erradikala eta aldaketa estrukturalaren prozesu bat aurrera eramateko (…) independentismoa emantzipazio sozialeko proiektu bat da, ahalduntze prozesu sendo bat eta herri- segmentu zabalen mobilizazioa, gizartearen politizazio prozesu orokorra, hau da, jokaera burujabean oinarritutako iraultza demokratikoa (8.orr).
Paragrafo hau irakurtzen badugu, testuingurutik kanpo eta isolaturik, Sorturen zuzendaritzaren oraingo norabide teoriko-politikotik, bere itxura erradikalaren erosotasunean jausi gintezke, baina historiaren argi kritikoaren menpe aztertuz, ez duela ezer ere esaten aditzera emango dugu. Hitz honen azalpenei hementxe amaiera emango diegu hurrengo emanaldietan bere edukia aztertzera bueltatu behar garelako.
Petri Rekabarren
2016ko ekainaren 6a