reformismo

… Y se deja­ron de tonterías…

Tabla de contenidos

Vamos a dejar­nos de ton­te­rías erran zuten sei pre­so ohik (Josu­ne Onain­dia, Fer­nan­do Diaz, Jose­ba Arto­la, Maritxu Uzku­dun, Agus­tin Figal eta Jose Ramon Mar­ti­nez de la Fuen­te) hau­tes­kun­de kan­pai­na­ren azken egu­nean, EHBil­du boz­katze­ko deia eginez.

Hasie­ra­tik argi utzi zuten zein ziren ton­te­rías horiek guz­tiak, nork erra­nak zituen, eta egu­rra eder­ki bana­tu zuten. Hel­bu­rua eta jomu­ga, jaki­na, Aska­ta­su­na­ren Bidean batza­rra zen, eta bere posi­zio poli­ti­koak. Seku­lan aipa­tu gabe, jaki­na, bai­na zehar­ka eder­ki jipoi­tuz: Cuan­do el dis­cur­so se vis­te de izquier­da revo­lu­cio­na­ria. Don­de la dia­léc­ti­ca de trans­for­ma­ción con­sis­te en rei­vin­di­car la pure­za revo­lu­cio­na­ria como si fue­se un ejer­ci­cio de testosterona.

Per­la gehia­go ere eskai­ni ziz­ki­gu­ten pre­so ohi horiek: Don­de la dia­léc­ti­ca se con­vier­te en mero léxi­co o ver­bo­rrea más allá de la inci­den­cia trans­for­ma­do­ra. Los cam­bios cuan­ti­ta­ti­vos se con­vier­ten en mero refor­mis­mo, des­pre­cián­do­los. Es el todo o nadatodos o nin­guno. Se des­pre­cia a las masas y su fal­ta de con­cien­cia revo­lu­cio­na­ria. Eta egu­rra banatzen segitzen zuten, jen­deak horre­la EHBil­du­ri boz­ka ema­te­ko ani­ma­tu­ko zela­koan-edo : teo­ri­cis­tas, noso­tros solos pode­mos, en nom­bre del pue­blo y la cla­se tra­ba­ja­do­ra pero sin el pue­blo y sin la cla­se tra­ba­ja­do­ra, por­que son reformistas.

Eta bukatze­ko, hona hemen Ezker Aber­tza­le iraul­tzai­lea­ren estra­te­gia­ri buruz egi­ten zuten ana­li­sia: Hay quie­nes pien­san que un debi­li­ta­mien­to elec­to­ral de EH Bil­du, supon­dría una derro­ta o debi­li­ta­mien­to de un plan­tea­mien­to refor­mis­ta y por tan­to daría mayor opor­tu­ni­dad a un replan­tea­mien­to den­tro de la izquier­da aber­tza­le, a plan­tea­mien­tos más revo­lu­cio­na­rios

Hipo­te­si horri begi­ra, beren eran­tzu­na hau­xe izan zen: Nada más lejos de la reali­dad, un debi­li­ta­mien­to de EH Bil­du supon­dría un debi­li­ta­mien­to de los plan­tea­mien­tos inde­pen­den­tis­tas y de la posi­bi­li­dad de acu­mu­la­ción de fuer­zas en torno a ellos. Supon­dría men­guar las posi­bi­li­da­des y la efi­ca­cia de un acuer­do polí­ti­co entre fuer­zas inde­pen­den­tis­tas en el Esta­do fren­te al cen­tra­lis­mo espa­ñol. Supon­dría fra­ca­sar en la rup­tu­ra demo­crá­ti­ca con el fran­quis­mo, toda­vía pen­dien­te 80 años des­pués. Supon­dría igual­men­te debi­li­tar las posi­bi­li­da­des de trans­for­ma­ción y, por tan­to, debi­li­ta­ría a los sec­to­res obre­ros y popu­la­res. Supon­dría lle­var la reso­lu­ción de las con­se­cuen­cias del con­flic­to a peo­res posi­cio­nes y retra­sar la vuel­ta a casa de pre­sos, refu­gia­dos y depor­ta­dos. Y, glo­bal­men­te, supon­dría debi­li­tar el pro­ce­so de eman­ci­pa­ción polí­ti­ca, social, cul­tu­ral y femi­nis­ta de Eus­kal Herria.

Hau­tes­kun­deak izan dira Espai­nia­ko Erre­su­man eta emaitzak hor dau­de, denon begi-bis­tan. EHBil­du­re­nak, bere­zi­ki. Hau­tes­kun­de kan­pai­nan hain arin­ki eta alai­ki erran­da­ko asta­ke­riak orain apli­ka­tu behar dira. Boza batzuk bil­du nahian bota­ta­ko aho­be­ro­ke­riak ez ditu­gu ahaz­te­ko, eta iritzi arti­ku­lu bikain eta dis­ti­ratsu horren egi­leei gal­de­tu behar­ko genie­ke, ea EHBil­duk har­tu duen porro­ta (aben­du­koa baino are larria­goa) zeren sei­na­lea ote den. Eran­tzu­nen digu­te? Geroak erranen …

Ezker Aber­tza­le iraul­tzai­le­ko mili­tan­te asko­ren ustez, EHBil­du­ren ahul­tzea Zutik Eus­kal Herria! txos­te­na­ren bidez nagu­si­tu ziren erre­for­mis­mo eta opor­tu­nis­moa­ren makal­tzea da, eta ez inolaz ere, Ezker Aber­tza­lea­ren eta ENAMen porro­ta. Bi gau­za des­ber­din bai­ti­ra, ENAM eta Ezker Aber­tza­le osoa, eta SOR­TUk ordez­katzen duen estra­te­gia zehatz eta kon­kre­tua, zei­na­re­kin gero eta jen­de gehia­go ados ez dagoen. Gau­za bera ger­ta­tu da Espai­nian: Uni­dos Pode­mos-ek mili­oi bat boz­ka gal­du ditu. Hori ez da berez sei­na­le txa­rra, alde­ran­tziz izan dai­te­ke, Esta­tu Espai­no­lean ezker iraul­tzai­le baten oina­rria age­rian gel­di­tu bai­ta. Jen­de askok ez du iren­tsi Pode­mos eta IUren opor­tu­nis­mo muga­ga­bea, eta etxean gel­di­tu da. Eus­kal Herrian beza­la. Begi­ra­tu Alme­rian zer ger­ta­tu den … OTA­Ne­ko jene­ra­la eser­le­ku­rik gabe gel­di­tu da. Gaizoa!

Tes­tu gogoan­ga­rri horren egi­leen uste­tan, EHBil­du­ren porrot elek­to­ra­lak ondo­rio bel­dur­ga­rriak uka­nen lituz­ke: inde­pen­den­tis­moa­ren ahul­tzea, fran­kis­moa­re­ki­ko haus­tu­ra demo­kra­ti­koa­ren porro­ta, sek­to­re herri­tar eta lan­gi­leen posi­zioak ahul­tzea, pre­so, ihes­la­ri eta depor­ta­tuen etxe­ratzea atze­ratzea, Eus­kal Herria­ren eman­tzi­pa­zio pro­ze­sua­ren ahul­tzea … Honi gehitzen badio­gu PPren hobe­kun­tza eta 14 dipu­tatu gehia­go, pen­t­sa lite­ke Ezker Aber­tza­le erre­for­mis­ta depre­sio poli­ti­koa­ren muge­tan egon dai­te­kee­la, arti­ku­lua­ren egi­leen hitzak serio­tan har­tuz gero …

Ba zuek hain modu apo­ka­lip­ti­koan des­kri­ba­tu­ri­ko porrot elek­to­ral hori ger­ta­tu da, jaun-ande­reok, eta ez dut uste katas­tro­fe horiek guz­tiak ger­ta­tu­ko dire­nik. Alde­ran­tziz, uste dut aur­ka­ko ger­ta­tu­ko dela. Ezker Aber­tza­le erre­for­mis­tak seku­la­ko kol­pea jasan du, eta age­rian gel­di­tu da estra­te­gia inde­pen­den­tis­ta era­gin­ko­rra ika­ra­ga­rriz­ko iru­zu­rra izan dela, engai­nu maius­ku­loa, eta hori, ez guk erra­ten genue­la­kotz, eta hasie­ra-hasie­ra­tik, gai­ne­ra, prak­ti­kan eta errea­li­ta­tean hala­xe ger­ta­tu dela­kotz bai­zik. Borro­ka arma­tua puri-purian ari zen garaie­ta­ko HBk baino boz­ka gut­tia­go lor­tu ditu EHBil­duk. Zergatik?

Pano­ra­ma argitzen hasia da. Monar­kia neo­fran­kis­ta­ren kri­sia luza­tu­ko da, eta gar­bi dago bere porro­ta Cata­lun­ya eta Eus­kal Herri­ko pro­ze­su inde­pen­den­tis­ta eta iraul­tzai­lee­ta­tik eto­rri­ko dela. Udaz­ke­nean Euro­pa­ko Bata­su­nak inpo­sa­tu­ta­ko murriz­ke­ta erral­doiak apli­ka­tu behar­ko dituz­te gober­nu guz­tiek, Hegoal­de­ko bi gober­nutxo auto­no­mi­ko espai­no­lek ere bai. Bre­xi­ta­ren ondo­rio eko­no­mi­ko eta poli­ti­koek Euro­pa­ren kri­sia area­go­tu­ko dute, eta Herri Lan­gi­leen erre­sis­ten­tziak gogor­tu­ko dira. Borro­ka gogor eta gor­di­nak aurre­ra era­ma­te­ko pres­ta­tu behar gara.

Orain guri dago­ki­gu Herri­tar Bata­sun aber­tza­le eta sozia­lis­ta iraul­tzai­le berria anto­latzen has­tea, poli­ki-poli­ki, oina­rri-oina­rri­tik eta pre­sa­rik gabe. ENAM fron­te guz­tie­tan indar­tu behar ditu­gu, eta bere­zi­ki Amnis­tia­ren alde­ko borro­ka. Udaz­ke­nean, EHBil­duk zer egi­nen ote duen begi­ra egon gabe, guk geu­re­ra jo behar dugu: herri mugi­men­duak sen­do­tu eta dina­mi­za­tu arlo guz­tie­tan. Joan dadi­la Ezker Aber­tza­le erre­for­mis­ta bere logi­ka elek­to­ra­lis­ta eta ins­ti­tu­zio­na­lis­ta­ren buru­raino, Men­de­bal­de­ko herrial­dee­ta­ko hau­tes­kun­de auto­no­mi­ko espai­no­le­tan egin deza­la bere azken aha­le­gi­na, eta bitar­tean, haiei begi­ra egon gabe, eta pole­mi­ka antzue­tan mur­gil­du barik, sor deza­gun herriz herri eta auzoz auzo Ezker Aber­tza­le iraul­tzai­lea­ren mugi­men­du poli­ti­koa. Garaia iris­ten dela­rik denon artean era­ba­ki­ko dugu zein hau­tes­kun­de­ta­ra aur­kez­tu, aur­kez­tu behar bal­din badu­gu, nola, nore­kin eta noiz. Beti ere Eus­kal Herri Bote­rea­ren mese­de­tan, eta ez alde­ran­tziz, jaki­na. Herri Mugi­men­du eta lan­gi­leen borro­ken mese­de­tan. Ez da lan erra­za iza­nen, ez da inoiz erra­za izan, bai­na mere­zi du, mere­zi due­nez. Eta utzi behin­goz ton­ta­ke­riak, laguntxo horiek hain ongi ahol­ka­tu zigu­ten bezala …

Mikel Erro

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *