Miles-personas-piden-Bilbao-desahucio_TINIMA20121117_0256_5

Erai­kun­tza basa­tia­re­kin buka­tu beha­rra dugu, egun­go erai­kun­tza eta kon­tsu­mo ere­dua zalan­tzan jarri­ko duen jen­dar­te buru­ja­be bat eraikiz

Erai­kun­tza basa­tia ez da soi­lik hon­da­men sozia­la, bai­ta ingu­ru­gi­ro eta eko­no­mi hon­da­me­na ere. Hor­taz gain, egun­go kri­si eta baz­ter­ke­ria egoe­ra hone­ta­ra eka­rri gai­tuen fak­to­re garran­tzitsue­na da. 

Ezin dai­te­ke nego­zioa egin esku­bi­de sozia­len kontura

Sen­tsu hone­tan, ez Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko Lurral­dea­ren anto­la­men­du­ra­ko gida­le­rroek edo­ta Etxe­bi­zitza Legeak ezta Nafa­rroa­ko lege pro­po­sa­men berriak ere, ez dute etxe­bi­zitza hut­sa mobi­li­zatze­ko inun­go asmo­rik, hone­la etxe­bi­zitza gehia­go­ren erai­kun­tza injus­ti­fi­ka­tua­re­kin jarrai­tuz. Zer­gai­tia argi dago, nego­zio egi­ten jarrai­tu nahi dute gure esku­bi­deen kontura.

Herri­ta­rron par­tehar­tzea­re­kin idatziak izan behar­ko lira­tez­keen Lurral­dea­ren Anto­la­men­du­ra­ko Gida­le­rroei dago­kie­nez, Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koa­ko gober­nuak era­ba­ki du alde­ba­ka­rrez herrie­tan erai­ki beha­rre­ko etxe­bi­zitza kopu­rua, inore­kin kon­tras­ta­tu gabe. Horrek argi adie­raz­ten digu ez dute­la lurral­de anto­la­men­dua jen­dar­tea­ren behar iza­nen eta ingu­ru­gi­roa­re­ki­ko erres­pe­tuan osa­tu nahi, iriz­pi­de espe­ku­la­ti­boen ara­be­ra baizik. 

Zer esa­nik ez, pasa­dan ekai­nean onar­tu­ta­ko Etxe­bi­zitza Legea­ren ingu­ruan. Bere garaian ada­ba­ki hut­sa zela sala­tu genuen, inon­go asmo­rik ez baitzuen etxe­bi­zitza hut­sa mobi­li­zatze­ko. Mer­ka­tua­ren logi­ka­tik ate­ra ezean, inoiz ez da etxe­bi­zitza esku­bi­dea ber­matze­rik izan­go. Guk argi dugu, etxe­bi­zitza esku­bi­dea ber­matze­ko, Eus­kal herrian dagoen etxe­bi­zitza huts kopu­ru izu­ga­rri haun­dia opti­mi­zatzea beha­rrez­koa da. 

Etxe­bi­zitza­ren ara­zoa ez da nor­ba­na­koa­ren ara­zoa, kolek­ti­boa bai­zik, impo­sa­tu digu­ten sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren ondo­rio zuze­na. Elkar­tze­nen, etxe­bi­zitza esku­ratze­ko dagoen baz­ter­ke­ria sozia­la salatzen jarrai­tu­ko dugu, bere­zi­ki pre­ka­rie­ta­te sozia­lak gehien zigor­tzen dituen sek­to­ree­na: lan­ga­be­tuak eta lan pre­ka­rioa dute­nak, ema­ku­meak, gaz­teak eta per­tso­na migra­tuak. Etxe­bi­zitza, Eus­kal herrian bizi eta lan egi­ten dugu­non pobretzea­ren fak­to­re­rik garran­tzitsue­na bila­ka­tu da. 

Etxe­bi­zitza legea onar­tu zenean jada sala­tu genuen bes­te gau­za batzuen artean Legea­ren hel­bu­rua ez zela etxe­bi­zitza esku­bi­dea ber­matzea, hain zuzen esku­bi­de sub­je­ti­boa gra­dual­ki jaso­ko bait zen eta hor­taz, etxe­bi­zitza beha­rrean dau­de­nek ezin izan­go dute jus­ti­zia­ren aurrean esku­bi­de sub­je­ti­boa erre­kla­ma­tu, diru­sa­rre­ra­rik ez dute­nak ere. 

Par­tehar­tze sozia­lik gabe, eta herri­ta­rroi lepo ema­nez onar­tu­ta­ko lege honek, bere atal gehie­ne­tan duen inde­fi­ni­zioa­ren ondo­rioz etxe­bi­zitza esku­ratzea erraz­tu ezean, beha­rri­zan gehien duten per­tso­nei zail­ta­sun gehia­go jarri­ko diz­kien eta gure esku­bi­deak murriz­ten dituen dekre­tu bat ate­ra behar iza­na bal­din­tza­tu du. Momen­tuz, hala ere, hain­bat era­gi­le sozia­lek egin­da­ko lana­ren ondo­rioz dekre­tua gel­di­rik dago; pre­sio sozia­la­ren beha­rra­ren adi­bi­de gar­bi. Hala ere, ezin gehie­gi lasai­tu, gober­na­riek hobe­to dator­kie­nean onar­tu deza­ke­te­la­ko dekre­tua gure esku­bi­deak murriztuz.

Gure esku­bi­deak murriz­teaz gain, ez dute ezer gehia­go egi­ten. Honen adi­bi­de etxe­biztza esku­bi­dean jasotzen den etxe­bi­zitza hutsen gai­ne­ko kanon bat jasotzen da, legea­ren alde posi­ti­bo baka­rre­ne­ta­koa, bai­na ez dute ezer egin neu­rria gau­zatze­ko. Adi­bi­dez oga­sun loka­len legea­ren ara­be­ra, due­la urte asko­ta­ta­tik posi­ble da IBIa gra­batzea etxe­bi­zitza hutse­tan, bai­na uda­le­rri gutxi batzuek baino ez dute erabiltzen.

Egoe­ra honen aurrean, etxe­bi­zitza hutsa­ren gai­ne­ko pre­sio sozia­la akti­batzea beha­rrez­koa da, etxe­bi­zitza esku­bi­dea­ren ara­zoa kon­pon­bi­dean jar­tze­ko modu baka­rra bai­ta. Auzoz auzo eta herriz herri etxe­bi­zitza esku­ratze­ko bene­ta­ko ara­zoa zein den eta esku­bi­de honen kon­tu­ra nego­zio egi­ten dute­nak zein­tzuk diren sozia­li­za­tu beha­rra dau­ka­gu. Ez dugu ezer gal­tze­rik eta asko ira­baz­te­ko ordea; gure esku­bi­de sozia­lak eta ingu­ru­gi­roa­ri errespetua.

Elkar­tzen

2016ko uztai­llak 4

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *