
Palestinan guztion etorkizuna dago jokoan /En Palestina se juega el futuro de todos
[EUS] Israelek Palestinaren aurka abiatutako genozidioa eta garbiketa etnikoa ikusten ari gara, zuzenean eta telebista bidez. Milaka pertsonaren erailketa, ospitale eta eskolen bonbardaketa eta derrigorrezko hamaika desplazamenduren lekuko izaten ari gara, «Nazioarteko Komunitatearen» justifikazio eta konplizitatearekin, «terrorismoaren aurka Israelek duen defentsarako eskubidearen» izenean. Duela urte batzuk herri palestinarra terrorista lez izendatzea pentsaezina izango zen gurean. Duela urte batzuk inork ez zuen zalantzan jarriko herri palestinarrak kolonialismo sionistaren aurka duen matxinadarako eskubidea, zuzenbide-burgesak ere onartzen duen eskubidea,




