Amnistiaren Aldeko Mugimendua antifaxisten alde /El Movimiento Pro Amnistía a favor de lxs antifascistas

[EUS] Atzo Bilbon jazotako gertakari larrien harira faxismoaren komunikabideek Herri Norte Taldearen aurka gauzatzen ari diren kriminalizazioaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du: Ehunka nazi errusiar etorri dira aste honetan Euskal Herrira, Gasteizera eta Bilbora hain zuzen ere, Athletic eta Moskuko Spartak taldeen arteko futbol partida aitzakia hartuta. Gure herrira […]
Julen Ibarrolaren espetxeratzearen aurrean

Julen Ibarrola Amurrioko gaztea espetxeratua izan da gaur Espainiako Audientzia Nazionalak ezarritako urtebeteko espetxe zigorra bete dezan, errortulki batekin pintada bat egitea egotzita. Garrantzitsuena, ordea, ez da pintada bat egiteko ze bitarteko erabili duen. Berdin dio errotulki batekin edo spray batekin pintatu duen; berdin dio mezu bat ahoz edota interneten zabaldu duen. Benetako arazoa Espainiako […]
Olaztiri babesa Audientzia Nazionalari desobeditu eta gero /Apoyo a Olazti tras su desobediencia a la Audiencia Nacional

[column size=1/2] Edukien taula /Tabla de contenidos [EUS] [ES] [/column][column size=1/2] Jeitsierak /Descargas PDF (A4) PDF (A5) PDF (Letter) ePUB mobi (Kindle) [/column][clear h=50] [EUS] Pasa den ostiralean, urtarrilak 19, Ruben Ollo «Olazti» Iruñeko gazteak hitzordua jarrita zeukan Espainiako Audientzia Nazionalean, honek deklarazioa hartzeko asmoz deitu baitzion. Audientzia Nazionalak «terrorismoaren biktimak umiliatzea» leporatzen dio sare […]
Frantziako kartzelarien grebak presoen eskubideak zapaltzen ditu /La huelga de carceleros en Francia no respeta los derechos de los presos

[column size=1/2] Edukien taula /Tabla de contenidos Frantziako kartzelarien grebak presoen eskubideak zapaltzen ditu La huelga de carceleros en Francia no respeta los derechos de los presos [/column][column size=1/2] Jeitsierak /Descargas PDF (A4) PDF (A5) PDF (Letter) ePUB mobi (Kindle) [/column][clear h=50] Frantziako kartzelarien grebak presoen eskubideak zapaltzen ditu [EUS] Urtarrilaren 15ean Frantziako kartzelarien sindikatuek grebara deitu […]
Pasa den larunbatean Amnistiaren aldeko mugimenduak manifestazioa burutu zuen Bilbon /El pasado sábado el movimiento proamnistía se movilizo en Bilbao

[EUS] Hasteko, jakin berri dugun albistea helarazi nahi dizuegu: Javier Perez de Nanclares euskal errefuxiatu politikoa Mexikon hil da gaur. Euskal Herrira itzuli ahal izan gabe hil da militante politiko hau. Gure doluminak familiari. Agur eta ohore Javier! Klandestinitatean, deportazioan, kartzelan eta azkenik etxean preso. Horrela pasatu du Belenek bere bizitzaren zatirik handiena, askatasunaren aldeko […]
Belen Gonzalezen heriotzaren aurrean /Ante el fallecimiento de Belén Gonzalez

[EUS] Bart Belen Gonzalez Peñalva euskal preso politikoa hil da Donostiako Ospitalean. Belenek 8 urte zeramatzan «espetxealdi arinduan», A Lamako (Pontevedra-Galiza) kartzelan minbizi bategatik ebakuntza egin eta gero bere gaixotasuna konponezina zela ebatzi zutenetik. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak doluminak helarazi nahi dizkio Belenen familiari eta tristura adierazi albiste honegatik. Bestalde, gure mugimenduak Belenen ibilbide militantea […]
Azken asteko errepresioaren inguruko irakurketa/Lectura sobre la represión de la última semana

[EUS] Ustezko etakideen atxiloketa Alemanian Urriaren 27an Alemaniako Poliziak Iñigo Gulina eta Mikel Barrios nafarrak atxilotu zituen. Iñigo Gulina lehenago ere preso egondakoa da eta Mikel Barriosek 2008an sarekada polizial bati ihes egin zion. Atxiloketa hauek argiki erakusten dute zein den «Nazioarteko Komunitatea» deritzan horrek mantentzen duen jarrera Euskal Herriak Frantzia eta Espainiako Estatuekin bizi duen […]
EPPK-Ren erabakiaren inguruan /Sobre la decisión del EPPK

[EUS] Sarrera Presoen inguruko urratsei dagokienez presoek eurek eman behar dituzten erabakien jabe izan behar dutela onartuta, EPPK-ren Zuzendaritzak uztailean argitaratutako txostenaren inguruan Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak egiten duen irakurketa politikoa da honakoa. Irakurketa hau egitea beharrezkoa ikusten dugu, batetik, EPPK hausnarketa publikoak egiten dituen eragile politikoa den heinean eta gurea errepresaliatu politikoen […]
Alde Hemendik /¡Que se vayan!

[EUS] Urriaren 12an Hispanitatearen Eguna ospatzen dute batzuek, eta berarekin batera, Espainiar Koroaren izenean Ameriketan 1492an hasitako sarraskia. 1987ko urrian lege bidez ezarri zuten Espainiako «jaiegun nazionala» izango zela eta, lege horren artikulu bakarrean, zera zioten: «Aukeratutako datak, urriak 12, gure pluraltasun kultural eta politikotik hasitako Estatu baten eraikitze prozesua bukatzear zegoelarik, eta Espainiako erreinuak […]
Catalunya

[EUS] Askatasuna eskuratzeko jorratzen ari den bidean sufritzen ari den errepresioaren aurrean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere elkartasuna helarazi nahi dio Catalunyako herriari. Catalunya autodeterminazio eskubidearen urrats taktikoa gauzatzeko erabakigarritasun osoa erakusten ari den honetan, Espainiako Estatuaren benetako aurpegia ari da agerian gelditzen, faxismoaren aurpegia hain zuzen ere. Gerra eta odolaren isurketaren bidez sortu […]