fondoa0

[gedar​.eus] Zer­ga­tik Lan­gi­le Kazeta?

Tabla de contenidos

Oihua, alda­rria da Gedar. Ez, ordea, demo­kra­zia­ren prin­tzi­pioak zain­tze alde­ra hutsu­ne infor­ma­ti­boa betetze­ra dato­rren alda­rri­ka­pe­na. Ez. Gedar Lan­gi­le Kaze­tak ez du soi­lik baz­te­rrean dau­de­nak erdi­gu­ne­ra ekar­tze­ko xedea, ahaz­tu­ta­koak oroitzea; ezta oro­ko­rrean ger­tatzen ari dena kon­tatze­koa ere. Horiek baino hel­bu­ru han­dia­goak ezar­tzen diz­kio­gu lan­gi­le kla­sea­ren tres­na poli­ti­ko honi: ez modu pasi­bo bate­tan errea­li­ta­tea­ren jakin­tza par­tzia­la eta zati­ka­tua jasotze­ko auke­ra eskain­tzea, bai­zik eta estra­te­gia poli­ti­ko iraul­tzai­lea eli­katzea eta inpli­ka­zioa xaxatzea. Modu horre­tan, baz­te­rrean utzi­ta­koen poten­tzia poli­ti­koa askatze­ko eta alda­rri­katze­ko tres­na da Gedar.

Hau ez da proiek­tu komu­ni­ka­ti­bo bat, beraz; hemen agin­tzen duen unea ez bai­ta infor­matze­ko boron­da­te soi­la, lan­gi­le kla­sea­ren eman­tzi­pa­zioa xede duen poli­ti­ka­ren arti­ku­la­zioan muga­rri iza­tea bai­zik. Tres­na komu­ni­ka­ti­boa­ren for­ma, eta ez nola­nahi­ko tres­na­re­na, ez da, bada, ardatz poli­ti­ko men­de­ratzai­leak une his­to­ri­ko hone­tan eskatzen duen espre­sioa baino. Hor­taz, behar estra­te­gi­ko bati eran­tzu­ten dio Gedar Lan­gi­le Kaze­tak eta soi­lik horre­kin kone­xioan du izaterik.

Aipa­tu­ta­koak ondo­rio des­ber­di­nak izan­go ditu. Aktua­li­ta­tea lan­tzea ez da izan­go azken ordu­ko ger­ta­ka­rien kon­pe­ten­tzian mugitzea, ezta edu­kia­ren esklu­si­bo­ta­su­na­re­nean ere. For­ma hori komu­ni­ka­bi­de bur­ge­sei dago­kio, zei­nak kon­tsu­mitze­ko modu bati, hots, lan­gi­le kla­sea ekoiz­te­ko modu bati, ideo­lo­gia men­de­ratzai­lea­ren erre­pro­duk­zioa­ri eta ete­kin eko­no­mi­koa­ri bide­ra­tu­ta dau­den. Azken finean, guz­tia­ren aurre­tik sor­tu duten enpre­sa­ren bizi­rau­pe­na bai­tu­te ardatz.

Gedar Lan­gi­le Kaze­tak bere ekin­bi­dean iner­tzia horiek gain­ditzea izan­go du hel­bu­ru: albis­teen kon­tzep­zio heda­tua­ren aur­ka, hila­be­teak atze­ra ger­ta­tu­ta­koek ere lan­gi­le kla­sea­ren aktua­li­ta­tea­re­kin duten kone­xioa aza­le­ratzea, horra erron­ka. Izan ere, lan­gi­le kla­sea­ren beha­rren erdi­gu­nean ez dago mun­duan ger­tatzen ari dire­nen ingu­ru­ko datu jasotze masi­bo bat, errea­li­ta­tea argi­tu baino berau gero eta gehia­go lau­sotzen due­na. Kon­tra­ra, kla­se zapal­dua­ren errea­li­ta­tea­ren zen­troan pro­ze­su sozia­lis­ta­ren beha­rra kokatzen da, horrek aktua­li­ta­tea ipar estra­te­gi­ko horre­ki­ko men­pe­ko­ta­su­nean for­mu­latze­ra era­ma­ten duelarik.

Geda­rrek errea­li­ta­tea uler­tze­ko tres­nak eskai­ni­ko ditu, bur­ge­sia­ren komu­ni­ka­bi­deek -modu des­or­de­na­tu eta par­tzia­lean bere­ga­na­tu­ta­ko errea­li­ta­tea­ren espre­sio bereha­la­koe­na dire­nak- sor­tzen duten ana­ba­saz­ko infor­ma­zio mor­doa ger­ta­ki­zu­nen bar­ne kone­xioen aza­le­ratzea­ren bitar­tez orde­na iraul­tzai­le­ra eka­rri ahal iza­te­ko. Guretzat lan­gi­le kla­seak pai­ratzen dituen era­soak –eta haiei eman­da­ko eran­tzu­nak- ez dire­la­ko kasua­li­ta­te hut­sa, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta­ren kon­trae­sa­nen ezin­bes­te­ko ondo­rioak bai­zik. Horri eran­tzun efek­ti­boak, jaki­na, sala­ke­ta­ren for­ma ohi­koaz gain­di, lan­gi­le kla­se iraul­tzai­lea­ren anto­la­kun­tza­ren beha­rra gal­de­gi­ten du.

Beraz, Gedar Lan­gi­le Kaze­ta errea­li­ta­tea aza­lean ager­tzen den beza­la eta ger­ta­ka­rien bat-bate­ko­ta­su­nak inpo­sa­tu­ta­ko errit­mo eta orde­nan kon­tatze­ra baino, errea­li­ta­tea bera anto­latze­ra dator. Horri deitzen dio­gu lan­gi­le kla­sea­ren egia arti­ku­latzea: soi­lik lan­gi­le kla­seak, kla­se borro­kan mur­gil­du­ta, gau­za­tu deza­keen pro­ze­su his­to­ri­koa­ren egikaritzeari.

Horrek denak egi­ten du proiek­tu hau Lan­gi­le Kaze­ta iza­tea, eta ez soi­lik lan­gi­leon kaze­ta. Hau da, ez lan­gi­leen ekin­bi­dez aurre­ra ate­ra­ta­ko kaze­ta iza­tea, ikus­pe­gi estra­te­gi­ko iraul­tzai­lez hor­ni­tu­ta­ko tres­na poli­ti­koa baizik.

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *