LAB con­vo­ca una mani­fes­ta­ción para denun­ciar “los recor­tes en la sani­dad públi­ca y el des­vío de dine­ro públi­co al Opus Dei”

Gober­natzen gai­tuz­ten eli­te eko­no­mi­ko eta poli­ti­koek osa­sun sis­te­ma publi­koa eraus­ten hasi dira. Urteak dara­matza­te zer­bitzuak pri­ba­ti­zatzen eta gai­xoak Opus Dei­ren Cli­ni­ca Uni­ver­si­ta­ria beza­la­ko lekue­ta­ra des­bi­de­ratzen. Orain gas­tu murriz­ke­ta bor­titza inpo­sa­tu dute, ondo­rio larrie­kin: per­tso­nal fal­ta, osa­sun zen­troen itxie­ra larun­ba­te­tan, ospi­ta­le­ko oheak ezabatzea…

Osa­sun sis­te­ma publi­koa sos­ten­gatze­ko diru­rik ez dagoe­la esa­ten digu­te. Bai­na hau gezur boro­bi­la da. Los Arcos-eko zir­kui­tuan sar­tu duten dirua, edo­ta AHTra­ko aurrei­ku­si­ta­koa, nahi­koa eta sobe­ra da kali­ta­te­ko arre­ta ber­matze­ko osa­sun­gin­tzan, bai­ta zer­bitzu sozia­le­ta­ra­ko bene­ta­ko sis­te­ma publi­koa bermatzeko.

Osa­sun­bi­dean ger­tatzen dena ice­berg-aren ton­to­rra bes­te­rik ez da. Jen­dar­tea ez bada mobi­li­zatzen, UPN-PSNk eta Opus Deik geratzen zaiz­ki­gun zer­bitzu publi­koe­kin amai­tu­ko dute. Hain zuzen ere, zer­bitzu publi­koak eraus­tea, kri­sia­ren aitza­kia­re­kin bul­tzatzen ari diren “kapi­ta­lis­moa­ren bir­fun­da­zioa­ren” hiru han­ke­ta­ko bat da. Bes­te biak hona­ko hauek dira:

  • Pen­tsioen erre­for­ma, pen­tsio bat esku­ratze­ko ozto­po­ak jarri eta pen­tsio funts pri­ba­tuak bultzatzeko.
  • Lan erre­for­ma, lan mer­ka­tua mal­gu­tu eta kale­ratzea orain­dik gehia­go merkatzeko.

Pasa den urte­ko maiatza­ren 21ean Gre­ba Oro­ko­rra egin genuen, gero neu­rrien DEKALOGO baten alde­ko 130.000 sina­du­ra bil­du geni­tuen eta martxoa­ren 27an ELA, ESK, EHNE, HIRU eta EILA­Se­kin mobi­li­za­tu ginen berri­ro ere. Des­in­dus­tria­li­za­zioa­ren kon­tra­ko eki­me­nak bul­tzatzen ari gara, Bor­tzi­rin api­ri­la­ren 22an egin­da­ko bi ordu­ko lanuz­tea edo­ta Saka­nan maiatza­ren 21erako kon­bo­ka­tu dena kasu. Osa­sun­gin­tza­ko murriz­ke­tei ere aurre egi­ten ari gara, bes­te sin­di­ka­tue­kin, ospi­ta­le­tan aste­ro-aste­ro mobi­li­za­zioak eginez.

Fun­tsean, fron­te ezber­di­ne­tan Eus­kal Herri­ko lan­gi­le­riak behar duen alda­ke­ta­ren alde lanean ari gara. Eta aldi berean, gure nazio­ra­ko nahi dugun poli­ti­ka eko­no­mi­ko eta sozia­la era­ba­ki ahal iza­te­ko, alda­ke­ta poli­ti­koa alda­rri­katzen ari gara.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *