DdONv94WsAEkUeh

Ekai­nak 9: Aska­ta­su­na­ren alde, herri duin bat!

Otsai­la­ren hasie­ran argi­ta­ra­tu genuen agi­rian gure herriak pai­ratzen duen uka­pen mar­koa­ren nola­ko­ta­su­na gogo­ratzea­re­kin bate­ra, uka­pen horre­tan oina­rri­tu­ri­ko ope­ra­zio neo-esta­tu­tis­ten aur­ka herri opo­si­zioa ager­tzea­ren garran­tzia azpi­ma­rra­tu genuen.

Zen­tzu horre­tan, hau­tu bas­kon­ga­dis­ta zahar eta berriak sala­tuz, nazio aska­pe­na­ren alde­ko alda­rria kale­ra ate­ratze­ko boron­da­tea genue­la jaki­na­ra­zi genuen. Eta otsai­la­ren bukae­ran lehen mobi­li­za­zio bat buru­tu genuen Baio­nan, fran­tses inpe­ria­lis­moa­ren kon­tra eta kor­si­kar herria­re­ki­ko elkartasunez.

Alda­rri hori indar­tze bidean, ohar honen bidez, jaki­na­raz­ten dugu ekai­na­ren 9an, Eus­kal Herria ekial­de­tik men­de­bal­de­ra zehar­ka­tuz, eki­tal­di eta elka­rre­ta­ratzeak buru­tu­ko ditu­gu­la Mau­le, Amaiur, Tolo­sa, Elge­ta eta Gernikan.

Mobi­li­za­zio hone­kin, espai­niar eta fran­tziar esta­tu oku­patzai­leek inpo­sa­tu­ri­ko muga eta zati­ke­ta admnis­tra­ti­boen gai­ne­tik, herri bakar bat gare­la nabar­men­du nahi dugu bate­tik eta bes­te­tik, zapal­kun­tza egoe­ra­ren aurrean duin­ta­sun beha­rra aza­le­ra­tu. Hori dela eta ASKATASUNAREN ALDE, HERRI DUIN BAT! izan­go da era­bi­li­ko dugun goiburua.

Hitzor­du zehatzak las­ter eza­gu­ta­ra­zi­ko ditu­gu­la jaki­na­ra­ziz, akti­ba­zio­ra eta par­te har­tze­ra deia luzatzen dugu.

Eus­kal Herrian, 2018ko api­ri­la­ren 12an

Eus­kal Herriak askatasuna

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *