Bada­tor Gedar Lan­gi­le Kaze­ta, lan­gi­le kla­sea­ren aldarria

Hila­be­te­ta­ko lana­ren emaitza da Gedar Lan­gi­le Kaze­ta; bai­na ez Gedar osatzen dugun kideon lana­re­na soi­lik. Proiek­tu hau ezi­nez­koa izan­go litza­te­ke Eus­kal Herri­ko lan­gi­le kla­seak, bere aska­pe­na­ren bidean, auto­an­to­la­ke­ta­ri ekin izan ez balio, borro­ka­ri eutsi ordez amo­re eman izan balu. Gedar goranz­ko joe­ra duen borro­ka horren emaitza da, ezbai­rik gabe.

Borro­ka­tik jaioa eta borro­ka­ra­ko jaioa. Lan­gi­le kla­sea­ren­tzat tres­na poli­ti­koa iza­te­ko hel­bu­rua­re­kin ekin dio­gu Lan­gi­le Kaze­ta­ren erai­kun­tza­ri. Heda­pen poli­ti­ko­ra­ko kaze­ta da Gedar, bada; lan­gi­le kla­se iraul­tzai­lea­ren ikus­pun­tua zabal­du­ko due­na. Zen­tzu horre­tan, ez dio­gu errea­li­ta­tea­ri itxu­raz­ko inpar­tzial­ta­sun eta neu­tral­ta­sun bate­tik hel­du­ko. Ez dugu objek­ti­bo­ta­su­na­ren ize­nean egia abs­trak­tu­rik alda­rri­ka­tu­ko. Kon­tra­ra, kla­se zapal­dua­ren egia alda­rri­ka­tu­ko dugu; kon­tzien­te­ki poli­ti­koa den tres­na da Gedar Lan­gi­le Kazeta.

Posi­zio horre­kin kohe­ren­tziaz, kapi­ta­lis­moa­ren kon­trae­sa­nek egu­ne­ro­koan sor­tzen dituz­ten ondo­rioak ausaz­koak uler­tu ordez, oso­ta­su­na­re­kin duten erla­zioa­ren ara­be­ra azter­tu­ko ditu­gu, haien ezin­bes­te­ko­ta­su­nean. Izan ere, albis­teen for­man aur­kez­tu­ta­ko infor­ma­zioa­ren atzean ere kla­se baten ikus­pun­tua age­ri bai­ta: infor­ma­zioa­ren hau­ta­ke­tan, berau egi­tu­ratze­ko modue­tan, era­bi­li­ta­ko kon­tzep­tue­tan… guz­tie­tan errea­li­ta­tea inter­pre­tatzen duen sub­jek­tuak aurre­tik erai­ki­ta­ko eta jaso­ta­ko gai­ta­sun eta tres­nen ara­be­ra burutzen bai­tu bere jarduna.

Bide horre­tan, zen­tzu per­for­ma­ti­boan lan egin­go dugu. Hau da, errea­li­ta­tea uler­tze­ko balia­ga­rriak izan­go zaiz­ki­gun kate­go­riak arti­ku­la­tu­ko ditu­gu, errea­li­ta­tean ber­tan era­gin asmoz. Kate­go­ria horien erai­kun­tza kon­trae­san­ko­rra izan­go da; hala, lan­gi­le kla­sea­ren gara­pen dina­mi­koa kon­tatze­ko eta bere poten­tzia poli­ti­koa proiek­tatze­ko gai­ta­su­na izan­go dute, tes­tuin­gu­rua­ren mugak eta muga horiek sor­tzen dituz­ten auke­rak azaleratuz.

Adie­ra­zi­ta­ko hel­bu­ruei eran­tzu­te­ko atal des­ber­di­ne­tan egi­tu­ra­tu­ko da Gedar.

  • Aktua­li­ta­tean lan­gi­le kla­sea­ren anto­la­kun­tza espre­sio ezber­di­nen ingu­ru­ko eta hauen aur­ka­ko era­soen ingu­ru­ko albis­teak ira­kur­tze­ko auke­ra egon­go da;
  • Ikus­pun­tuan lan­gi­le kla­se­ko kide des­ber­di­nek egin­go dituz­ten ana­li­si poli­ti­ko zorrotzak aur­ki­tu ahal­ko dira, eta
  • Lan­gi­le Zien­tzian iker­ke­ta teo­ri­koa eskatzen duten auzi poli­ti­koen ingu­ru­ko lanak.

Gure jar­du­na bitar­te­ko hauek eskai­niz hasi­ko dugun arren, dato­zen hila­be­tee­ta­ko bide orria mar­ka­tu­ta dau­ka­gu jada. Auke­ra guz­tiak garatze­ko, bai­na, proiek­tua­ren zuta­rri den indar mili­tan­te­az gain ezin­bes­te­koa izan­go dugu jaso deza­ke­gun ekar­pen oro.

Beraz, Lan­gi­le Kaze­ta eli­katzen lagun­du nahi bagai­tu­zu, auke­ra des­ber­di­nak izan­go ditu­zu: www​.gedar​.eus bisi­tatzea eta bere edu­kia hedatzea, bono lagun­tza esku­ratzea, balia­ga­rriak izan ahal zaiz­ki­gun bitar­te­koak eskain­tzea edo­ta aurre­ra­go gure jar­du­nean lagun­tze­ko jarri­ko ditu­gun auke­ra des­ber­di­nak baliatzea.

Bidean iku­si­ko gara. Las­ter arte!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *