Gaur gure lehendabiziko ekimena aurkeztu asmoz gatoz zuengana, bame rnailako lanak egiten ibili ondoren jardunerako gogotsu balkaude, jarduna baita, hain zuzen ere, gure helburu eta beharrizanei erantzuteko era erreal bakarra. Hona hemen, ildo polltlko sozialistaren plazaratzea, eta ildo honen eramalle den borroka komunitatea ellkatzea helburu duen jardunaldia: Araba eta Bizkaiko Gazte To-paketa Sozialistak. Topaketa hauek Laudion izango dira apirilaren 5etik 7ra eta Idatzi honen bitartez etortzera gonbidatu nahi zaltuztegu.
Gizarteak sortzen duen despolitizazioaren aurrean guri bizitza politikoa sustatzea dagokigulako antolatu dltugu topaketa hauek. Gure bizimodua bizimodu polltikoa da eta gure bizitzaren momentu guztiak norabide horretan lerrokatu behar ditugu: menderakuntza eta zapalkuntza burgesei aurre egiteko hautuan, hain zuzen ere. Izan ere, gure aisialdi momentuak, festa garaiak, ingurukoekin harremantzen garen uneak, hausnarketa uneak, ikasketa garaiak eta ikasketa ereduak, kultura, etab., despolitizatuta ageri zaizkigu egun. Ageri diogu, bizitzaren itxurazko neutraltasun horren atzean erreala den indar politiko bat ezkutatzen delako, menderatzaileen interesetara gure bizitza azpiratzen duena, hain zuzen ere. Horren aurrean, bizimodu kolektibo eta politikoa elikatzea dagokigu. Kolektiboa diogu, izan ere, gure arazoei eraginkortasunez erantzuteko modu bakarra, bere egoeraren jabe den eta helburu argien baitan ongi antolatuta dagoen kolektiboaren indarra da. Bestela, nola egin aurre langile klaseko kideon aurkako etxe kaleratzeei? Nola egin aurre militantziari jartzen dizkioten isunei? Politikoa diogu, izan ere, botere sozialista ekoizteko gure gaitasun guztiak politikoki antolatzea beharrezkoa zaigu. Gure bizitzeei zentzu politikoa ematea zera da: gure gaitasunak antolatzea botere burgesari aurre egiteko eta proletargoaren derentsa egiteko.
Bizitza polltikoa sustatzea, beraz, gure bizitzaren momentu guztiak politizatzen joatea da: teoria, harreman ereduak, aisialdia, kultura, etab. Zertarako politizatu harremanak? Printzipio etikoetan oinarritutako harreman ereduak garatzeko, hau da, pertsona eredu konprometitua sortzeko, kolektiboaren interesak detendatuko dituena eta ondorioen erantzule egingo dena, ingurukoez arduratu eta kapitalismoak gehien kolpatzen dituenen detentsa egingo duena. Zertarako polltizatu teoria? Gure jardunbidea argituko duen bitartekoa izan dadin eta ez dadin akademian dirua irabazteko balio duen tresna izan; domlnazio burgesa eta bere azalpen moduak ikertzeko balioko digun bitartekoa izan dadin, eta ez dadin izan berau ezkutatzen duen horma zeharkaezin eta arrotza. Zertarako polltizatu ospakizunak? Gure boterea handitzen ari garela ospatuko nahi dugulako eta ez dugulako zoriontasun abstraktua ospatu nahi; gure jendea babestu dugula ospatu nahi dugulako eta ez dugulako indibidualismo kapitallsta elikatzen jarraltu nahi; gure kontrolpeko guneak egokitu ditugula eta gure helburuak lortu ditugula ospatu nahi dugulako eta ez dugulako nahi gure miseria eta inpotentzien azalpen uneak izatea. Hori guztia eta askoz gehiago da bizitza politikoa sustatzea, eta horretarako egin nahi dugu topo Laudion.
Gure klase etsalaren oldarraldi etengabeari aurre egiteko lehen pausu esentziala babesa antolatzea dela deritzogu. Horretxegatik hasiko ditugu topaketak babes-sare espezifiko ezberdinen mahai-inguru batekin. Halaber, babes-sare espezifiko horiek mahai beraren bueltan topo egiteko arrazoi, batzen dituena, galtzaren erroa komuna delako tesia da: guztlen oinarrien klase menderakuntza dagoen ziurtasuna. Bigarren egunean gazte problematika klase Ikuspegitik aztertzeko saio bat izango dugu lehenik eta ondoren elkartasuna antolatzearen edota saretzearen beharraz hausnartuko dugu. Hirugarren egunean, berriz, harreman eredu komunistaz eta kulturaren klase izaeraz jardungo gara. Tartean jakintza tekniko ezberdinak lantzeko taller praktikoak eta borroka komunitatea sendotzeko jolasak, bertso afari bat eta Ziakhus raperoaren diska berriaren aurkezpen kontzertua ere izango ditugu.
Laudion bertan gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera egongo da, baita lotarako lekua ere, nahi duenarentzat. Topaketak eragingo dituen gastu ekonomikoei aurre egiteko bonoak salduko ditugu 15€tan. Salmenta puntuak zeintzuk diren hurrengo egunetan jakinaraziko dizuegu. Besterlk gabe, sar itzazue motadlan zaku, esterila eta grin iraultzailea eta parte hartzera anima zaitezte. Laudion Ikusiko dugu elkar!
Gora Euskal Herria Askatuta!
Gora Iraultza Sozialista!
Un comentario