D2l46woWwAAB7zp

Eskla­be­ta­ko «erai­kin sozia­la­ren» proiek­tua aur­kez­tu dute Azpeitian

Tabla de contenidos

Bideo baten bidez aur­kez­tu du Azpei­ti­ko Kri­sia­ren seme-ala­bak tal­deak Eskla­bak erai­ki­na­ren ezker hega­lean kokatzen den lan­gi­le kon­trol espa­zioan gara­tu asmo duen proiek­tu «eti­ko eta poli­ti­ko» autogestionatua.

Espa­zio hone­tan, herrian zein eska­la han­dia­goan kri­si kapi­ta­lis­tak era­gin­da­ko «emer­gen­tziaz­ko egoe­rei aurre egi­te­ko» proiek­tuak anto­latzea bilatzen dute, «zapal­duen elkar­ta­sun eta bata­sun» prin­tzi­pioei jarrai­ki. Azken hel­bu­rua, oso­ta­sun sozial berri bat ekoiztea.

Lan­gi­le kon­trol espa­zio berri bat du Eus­kal Herri­ko lan­gi­le mugi­men­duak. Kri­sia­ren Seme Ala­bak tal­deak bideo bitar­tez aur­kez­tu du Azpei­ti­ko gune berri hone­ta­ra­ko duten egi­tas­mo estra­te­gi­koa. Lehe­nik eta behin, euren proiek­tua kri­sia­ren tes­tuin­gu­ru­tik ezin alden dai­te­kee­la nabar­men­du nahi izan dute: «kri­siak aku­mu­la­zio dina­mi­ka ahal­bi­detze­ko berran­to­la­ke­ta sozia­la dakar; harre­man­tze­ko moduak aldatzea­re­kin bate­ra horiek eral­datze­ko jar­du­na ere alda­tu beha­rra dago». Horre­ga­tik, kri­siak ongi­za­te esta­tua­ren amaie­ra eta «oina­rriz­ko beha­rrak asetze­ko ezin­ta­su­na» dakar­tza­la­ren jaki­tun, emer­gen­tziaz­ko egoe­ra horiei aurre egi­te­ko proiek­tu eti­ko-poli­ti­ko inte­gral baten beha­rra iku­si dute herrian.

Gaur gaur­koz, etxe­bi­zitza pro­ble­ma­ti­ka­ri eran­tzu­ten dion proiek­tua dute martxan. Mer­ka­tu logi­ka­tik kan­po eta zapal­duen elkar­ta­sun eta bata­sun prin­tzi­pioen bai­tan herrian anto­la­tu­rik dagoen komu­ni­ta­te poli­ti­koa sen­dotze­ko asmoa dau­ka. Zehaz­ki, oku­pa­zioa­ren bitar­tez «beha­rrak eta oina­rri poli­ti­koak» elkar­ba­natzen dituz­ten 13 kide­ko gaz­te tal­de baten etxe­bi­zitza beha­rra­ri eran­tzu­ten dion proiek­tua da gaur gaur­koz. Dena den, proiek­tua ez dela soi­lik bizitzen dau­den gaz­teen bereha­la­ko beha­rrei eran­tzu­te­ko jaio nabar­men­du dute. «Proiek­tu eti­ko eta poli­ti­koa» dute esku artean, eta «ins­ti­tu­zioek dituz­ten muge­taz hara­ta­go» bizitza­ri «oso­ta­su­nean» eran­tzun­go dion anto­la­kun­tza ere­dua gara­tu nahi dute. Lan­gi­le arte­ko babe­sa sus­tatzea aipa­tu dute zen­tzu honetan.

Logi­ka horri jarrai­ki, jan­to­ki sozia­la garatze­ko asmoa dute epe labu­rrean, eta horre­ta­ra­ko «herri­ta­rren inpli­ka­zioa» eska­tu dute. Era berean, jakin­tza kolek­ti­bi­zatze­ko espa­zio bat ere gara­tu nahi dute­la adie­ra­zi dute.

Haus­nar­ke­ta eta espe­rien­tzia kolek­ti­boen ira­kas­pe­ne­ta­tik jaio­ta­ko proiektua

Kri­sia­ren seme ala­bak tal­de­ko kideek aipa­tu dute urteak dara­matza­te­la proiek­tu honen itur­bu­ru izan den haus­nar­ke­tak garatzen eta kri­si kapi­ta­lis­ta­ren azter­ke­ta kon­par­ti­tu bat elkar­ba­natzen. Era berean, argi­tu dute Gaz­tetxea izan dela haus­nar­ke­ta horiek aurre­ra era­man ditue­na. Horre­taz gain, bitar­te­ko pro­duk­ti­boen jabetza prak­ti­ka­ra era­man eta «mer­ka­tu logi­ka­tik kan­po» jar­du­te­ko hain­bat ekoiz­pen gai­ta­sun jarri dituz­te martxan azken urtee­tan: bes­teak bes­te, ogia ekoiz­te­ko, gara­gar­doa egi­te­ko, oke­la ekoiz­te­ko edo eta baratzea iza­te­ko gai­ta­su­na. Orain, Eskla­ben proiek­tua­re­kin ekoiz­pen gai­ta­sun horiek han­di­tu eta komu­ni­ta­te poli­ti­koa hedatze­ko auke­rak zabal­tzea nahi dute. Izan ere, espa­zioak ema­ten dituen auke­rak iku­si­ta, guz­ti horre­ta­ra­ko poten­tzia­li­ta­tea egon dai­te­kee­la iku­si dute.

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *