Gre­ba oro­ko­rre­ra­ko deial­dia­ren hari­ra Ikas­le Aber­tza­leon Oharra

Ohar honen bitar­tez, Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­dea urta­rri­la­ren 30erako dei­tua dagoen gre­ba oro­ko­rre­ra batzen dela adie­ra­zi nahi dugu. Horre­ga­tik, DBH eta batxi­ler­go­ko, lan­bi­de hezi­ke­ta­ko eta uni­ber­tsi­ta­te­ko Eus­kal Herri­ko ikas­le­ria lan­gi­lea gre­ba egi­te­ra eta ondo­ren­go lerroe­tan zehaz­tu­ko ditu­gun mobi­li­za­zioe­tan par­te har­tze­ra deitzen dugu.

Azken urtee­tan kri­si eko­no­mi­koa­ren era­gi­nak hez­kun­tza­ren ere­muan modu naba­rian bizitzen ari gara, bai­ta ikas­le lan­gi­leon kasuan ere, sek­to­re kol­pa­tue­ne­ta­koa bai­ka­ra. Izan ere, bizitze­ko gutxie­ne­ko bal­din­tza eko­no­mi­ko eta sozia­lak lor­tze­ko eskatzen zai­gun ikas­ke­ta mai­la geroz eta altua­goa da, hots, belau­nal­diz belau­nal­di ikas­ke­ta pro­ze­sua geroz eta luzea­goa da. Bes­tal­de, mai­la altu­ko ikas­ke­te­kin etor­ki­zun egon­kor bat ber­ma­tua ez iza­teaz gain, ikas­ke­ta pro­ze­sua­ren kos­tuak gero eta han­dia­goak dira. Esa­te­ra­ko, uni­ber­tsi­ta­te­ko tasen, ikas­le pisuen, garraio kos­tuen eta ikas­ke­ta mate­ria­la­ren pre­zioek gares­titzen jarraitzen dute, lan­gi­le fami­lien eros­te­ko ahal­me­na modu berean haz­ten ez den bitartean.

Kri­si eko­no­mi­koa­ren ondo­rioak asko­ta­ri­koak dira, eta, nabar­me­ne­nak agian, edu­kia­ren kali­ta­tea­ren kas­kar­tzea eta lan­gi­le­ria­ren sek­to­re geroz eta zaba­la­go bat ikas­ke­ta pro­ze­su­tik kan­po­ratze­ko joe­ra izan dira. Lehe­nen­goa­ri dago­kio­nean, begi-bis­ta­koa da kri­si garai­ko murriz­ke­tek era­gin zuze­na izan dute­la hez­kun­tza­ko edu­kia­ren kali­ta­tea­ren oker­tzean, idatzi hone­tan sakon­du ezin dugun hain­bat aspek­tu­tan ikus dai­te­keen moduan. Ira­kas­leen egoe­ra eze­gon­ko­rrak kali­ta­tean izan duen era­gin nega­ti­boa, adi­bi­dez, nabar­me­na da. Lan­gi­le­ria­ren zati geroz eta han­dia­go bat ikas­ke­ta pro­ze­su­tik kan­po geratzea­ri dago­kio­nean, aipa­ga­rria da lan­gi­le fami­lien eze­gon­kor­ta­sun eko­no­mi­koak ikas­leok ikas­ke­ta pro­ze­sua behar beza­la gara­tu ahal iza­tea ozto­pa­tu due­la, sek­to­re pro­le­ta­ri­za­tue­nei goi mai­la­ko ikas­ke­te­ta­ra­ko sar­bi­dea ukatze­ra helduz.

Egoe­ra horren adie­raz­pen gor­di­ne­ne­ta­koa Eus­kal Herri­ko hain­bat hezi­gu­ne­tan ger­tatzen den hez­kun­tza segre­ga­zioa­ren feno­me­noa da. Nagu­si­ki biga­rren hez­kun­tza­ko ikas­tetxe publi­ko eta pri­ba­tuen arte­ko bana­ke­tan nabar­men­tzen da, eta ikas­leen artean kla­se posi­zioa­ren ara­be­ra­ko bana­ke­tak sor­tzean datza. Horrek ikas­ke­ta pro­ze­sua garatze­ko orduan fami­lia pro­le­ta­ri­za­tue­ne­ta­ko ikas­leek dituz­ten ozto­po­etan gehia­ga­rri bat supo­satzen du, kasu gehie­ne­tan ikas­le horien ikas­ke­ta pro­ze­sua garatzea ezi­nez­ko bihur­tuz. Kri­si eko­no­mi­koa­ren ondo­rioz, ikas­leok belau­nal­diz belau­nal­di egoe­ra horren mutu­rre­ko adie­raz­pe­nak eza­gutzen ari gara.

Zen­tzu horre­tan, aipatze­koa da kri­si eko­no­mi­koak izan duen era­gi­na hez­kun­tza espa­rru­ko pro­le­tar­goa­ren lan bal­din­tze­tan. Egoe­ra horren adie­raz­le argie­nak, agian, uni­ber­tsi­ta­te­ko gar­bitzai­leen urte­ta­ko borro­ka dui­na eta iker­la­rien egoe­ra­ri loto­tu­ta­ko alda­rri­ka­pe­nak izan dai­tez­ke, mobi­li­za­zioa­ren bitar­tez beraien egoe­ra kas­ka­rra­ren berri eman baitigute.

Egoe­ra horren aurrean, borro­ka­ren hau­tua egi­tea ezin­bes­te­koa dela uler­tzen dugu, bai­ta lan­gi­le bata­su­na gor­puz­te­ko pau­suak ema­tea ere. Hel­bu­ru horre­kin eta kri­si kapi­ta­lis­ta­ren ondo­rioei eran­tzu­nez, Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­dea, bes­te zen­bait era­gi­le­re­kin bate­ra, ikas­tetxe eta uni­ber­tsi­ta­tee­ta­ko hain­bat borro­ka pro­ze­su­ren par­te da. Ildo bere­tik, Gre­ba Oro­ko­rra ikas­le lan­gi­leon alda­rri­ka­pe­ne­tan aurre­ra pau­su bat ema­te­ko auke­ra dela uste dugu: bes­teak bes­te, lan­gi­le sek­to­re ezber­di­nen arte­ko lan­ki­detza­ra­ko bal­din­tzak sor­tzen ditue­la­ko, ikas­le lan­gi­leon alda­rri­ka­pen eta pro­ble­ma­ti­kak sozia­li­zatze­ko auke­ra ema­ten due­la­ko eta horren anto­la­kun­tza­ra­ko auke­rak ire­kitzen dituelako.

Gre­ba babes­ten dugu­non artean ikus­pe­gi eta pro­po­sa­men poli­ti­ko ezber­di­nak dau­de­la begi-bis­ta­koa da. Bete­tik, gre­ba eta lan­gi­le borro­ka pak­tu sozia­la berre­rai­kitze­ko indar beza­la era­bi­li nahi duen ikus­pe­gi poli­ti­koa pre­sen­te dago. Bes­te­tik, lan­gi­le borro­ka Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta eta Eus­kal Esko­la Nazio­na­la­ren erai­kun­tza­ra­ko indar beza­la egi­ka­ri­tu nahi duen ikus­pe­gia ere pre­sen­te dago. Ikas­le Aber­tza­leak azken horre­tan kokatzen da: gure ustez, kri­siak era­gin­da­ko haus­tu­ra sozioe­ko­no­mi­koa­ren tes­tuin­gu­ruan sor­tzen ari garen ikas bal­din­tzen eta lan bal­din­tzen alde­ko lan­gi­le dina­mi­kek, lan­gi­le bata­su­na eta Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta eli­ka­tu behar dute hala­beha­rrez, azken hau bai­ta lan­gi­le­ria­ren ongi­za­te­ra­ko ber­me bakarra.

Beraz, nora­bi­de horre­tan uler­tzen ditu­gu guk ikas­le eta lan­gi­le borro­ka oro­ko­rrean, eta gre­ba deial­di hau kon­kre­tuan. Ondo­rioz, aipa­tu­ta­ko bide-orria­ri eta ikus­pun­tu poli­ti­koa­ri eran­tzu­ten dio­ten dina­mi­kak eli­katze­ko deial­dia luzatzen dio­gu ikas­le­ria­ri, egu­ne­ro­ko­ta­su­nean Uni­ber­tsi­ta­te­ko Indar Bata­su­na eta Ikas­le Auto­de­fen­t­sa Sareak beza­la­ko era­gi­leen borro­ke­tan par­te har­tuz, eta Gre­ba Oro­ko­rra­ren egu­nean mobi­li­za­zio haue­tan par­te hartuz:

1- Ikas­le Aber­tza­leok dei­tu­ta, goi­ze­ko lehe­nen­go orduan Gas­teiz­ko, Leioa­ko, Bil­bo­ko eta Donos­tia­ko uni­ber­tsi­ta­tee­tan zein Eus­kal Herri­ko ikas­tetxe ezber­di­ne­tan egin­go diren piketeak.

2– Eguer­dian, Donos­tian, Bil­bon, Gas­tei­zen eta Iru­ñean egin­go diren mani­fes­ta­zioe­tan, “Ofen­tsi­ba kapi­ta­lis­ta­ren aurrean lan­gi­le batsu­na”, “Lan­gi­leon intere­sen alde kla­se bata­su­na”, “Ofen­tsi­ba kapi­ta­lis­ta­ren aurrean lan­gi­leok haus­tu­ra poli­ti­koa” eta “pro­le­tal­goa gre­ba­ra” lema­pean anto­la­tu diren blokeak.

IKASLE BALDINTZEN HOBEKUNTZAN LANGILE BATASUNA!

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *