ENInymwWoAIHAWp

Patxi Rui­zek eba­ki­du­rak egin ditu besoan pro­tes­ta gisa ‑Mur­tzia II-ko kar­tze­la­ri baten jarre­ra era­so­ko­rra eta mehatxuak salatze­ko egin du- /​Patxi Ruiz se hace cor­tes en el bra­zo como pro­tes­ta ‑Denun­cia la acti­tud ofen­si­va y las ame­na­zas de un car­ce­le­ro de Mur­cia II-

Agi­ri honen bitar­tez Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak Patxi Ruiz Txan­trea­ko pre­so poli­ti­koak gaur buru­tu­ta­ko pro­tes­tal­di gogor baten berri eman nahi du. Gaur­koan Patxik bere burua lesio­na­tu du besoa objek­tu zorrotz batez eba­kiz Mur­tzia II-ko kar­tze­lan. Era­gin­da­ko zau­ria­ren ondo­rioz eri­zan­de­gi­ra era­man behar izan dute, ber­tan hama­bi gra­pa jarri dizkiotela.

Pro­tes­ta honek bere jato­rria dau­ka kar­tze­la­ri batek eus­kal pre­so poli­ti­koe­ki­ko eta pre­so ara­bia­rre­ki­ko man­ten­tzen duen por­ta­era era­so­ko­rrean. Kar­tze­la­ri honek eten­ga­be­ko jazar­pe­na gau­zatzen du aipa­tu­ta­ko pre­soen aur­ka, eten­ga­be mehatxu­ka eta haien bizitzak bal­din­tzatzen. Kar­tze­la-arau­dia bera­ren gai­ne­tik ere jar­du­ten da, hain­ba­te­tan bere ordu­te­gi eta ohi­tu­ra pro­pioak eza­rriz, betetzen ez ditue­na­ri mehatxa­tuz. Hain­bat pre­so ara­biar kol­pa­tu egin ditu azke­nal­dian eta egoe­ra jasan­gaitz bihur­tu du. Kar­tze­la­riak jarre­ra arra­zis­tak eta faxis­tak man­ten­tzen ditu.

Patxik argi utzi nahi du ekin­tza hau pro­tes­ta poli­ti­ko bat dela, kar­tze­la­ri honen jarre­ra onar­te­zi­na­ri eman­da­ko eran­tzun gisa uler­tu beha­rre­koa. Azpi­ma­rra­tu du ez ditue­la zai­nak moz­tu, ez dela bere buruaz bes­te egi­ten saia­tu eta bere ekin­tza ez dagoe­la depre­sio batek ezta deses­pe­ra­zioak bul­tza­tu­ta, bai­zik eta lehe­na­go esan beza­la, borro­ka egi­te­ko bes­te modu bat dela.

Gure mugi­men­duak gogo­ra­ra­zi nahi du ez dela lehe­nen­go aldia eus­kal pre­so poli­ti­koek besoak moz­tea beza­la­ko pro­tes­ta gogo­rrak egi­ten dituz­te­la, eta egoe­ra gor­din honen aurrean babes osoa hela­ra­zi nahi dio Patxi Rui­zi. Era berean sala­tu nahi dugu Mur­tzia II-ko zuzen­da­ritzak eta, oro har Espai­nia­ko Espetxe Era­kun­dee­ta­ko ardu­ra­du­nek horre­la­ko kar­tze­la­ri mili­tan­te faxis­ten aurrean man­ten­tzen duten jarre­ra babes­lea eta, kasu asko­tan, bultzatzailea.

Eus­kal Herria, 2019ko aben­dua­ren 31.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *