Beste urte batez azaroaren 25a gerturatzen ari zaigun honetan, ikasleoi irmoki salatzea dagokigu gaur egun emakume langileen aurka ematen den biolentzia matxista guztia. Horregatik egun horretan heziguneetan mobilizatuko gara.
Azaroak 25aren bueltan sortzen den testuinguruan, beharrezko ikusten dugu Ikasle Abertzaleak-etik heziguneetan paroak eskatzea. Ordu horietan, kontzentrazioak eta biolentziaren inguruko hausnarketak plazaratuko dituen tailerrak burutuko ditugu. Beraz, dei egiten diogu ikasle orori gure deialdietan parte hartzera.