Ikasle Abertzaleaken oharra Bilboko Erronda kaleko egoitzaren inguruan : Ikasle

Ikas­le Aber­tza­lea­ken oha­rra Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza­ren ingu­ruan : Ikas­le Abertzaleak

Ohar honen bitar­tez, Ikas­le Aber­tza­leok 2019ko aza­roa­ren 17 goi­zean, Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza berres­ku­ra­tu dugu­la jaki­na­raz­ten dugu. Egoitza era­bil ez gene­zan udan Sor­tuk alda­tu zuen sarrai­la ken­du dugu eta berri­ro ere Ikas­le Aber­tza­leon eta ikas­le mugi­men­dua­ren eskue­tan utzi dugu egoitza.

Egoe­ra horre­tan iritsi gara aza­roa­ren erdi­ra. His­to­ri­ko­ki era­bi­li eta kua­dea­tu dugun azpie­gi­tu­ra garran­tzitsu horren fal­tak, asko ozto­pa­tu du, azken hila­be­tee­tan, Ikas­le Mugi­men­dua­ren ohi­ko jar­dun poli­ti­ko eta sin­di­ka­la. Sor­tu­ren­tzat ez beza­la, Ikas­le Aber­tza­lea­ken­tzat eta ikas­le mugi­men­du­ko hain­bat era­gi­le­ren­tzat behar beha­rrez­koa da egoitza hau. Anto­la­kun­tza pre­miek eta Sor­tu­ren boron­da­te ezak ez digu bide hau har­tzea bes­te auke­ra­rik utzi.

Nabar­me­na da Sor­tu alder­diak modu kon­tzien­tean era­gin duen gataz­ka honi ate­ra­bi­dea ema­te­ko dau­kan boron­da­te fal­ta. Gataz­ka­ren hasie­ran, 2018an, dei­tu geni­tuen lehen aldiz, kon­pon­bi­dea lor­tze­ko asmoz; ez zigu­ten eran­tzun. Ikas­tur­te honen hasie­ran (2019−20), publi­ko­ki dei­tu geni­tuen bil­tze­ra, irail erdi­ko deial­di horre­ta­ra ere ez ziren ber­ta­ra­tu. Gure­kin harre­ma­ne­tan jar­tze­ko auke­ra eta bide asko izan dituz­ten arren, ez dute gataz­ka zehatz honi ate­ra­bi­dea ema­te­ko boron­da­te­rik adie­ra­zi. Bes­tal­de, Ernai anto­la­kun­dea­re­kin hain­bat komu­ni­ka­zio izan badi­tu­gu ere, horiek ere ez digu­te egoitza­ren ingu­ruan hitz egi­te­ko pres­tu­ta­su­nik adie­ra­zi. Edo­zein auzi­ren gai­nean hitz egin eta ezta­bai­datze­ko boron­da­te guz­tia dau­ka­gu; elka­rriz­ke­ta­ra­ko pres­tu­ta­su­na zin­tzoa izan dadin bai­na, elka­rre­ki­ko erres­pe­tua ber­matzea lehen­ta­su­nez­koa deritzo­gu. Egoitza­ren ara­zoa lehen mai­la­koa da gure jar­dun poli­ti­ko­ra­ko. Hori ondo daki­ten arren, ez dira kon­pon­bi­de erreal bat eskain­tze­ko gai izan. Erres­pe­tuz eki­te­ko boron­da­tea prak­ti­ka­ren bidez era­kus­ten da, eta ez dute balio hitz tote­lek eta aitza­kiek, kon­pon­bi­deek baizik.

Honen­bes­tez, gataz­ka­ri behin beti­ko ate­ra­bi­dea ema­te­ko hel­bu­rua­re­kin, Sor­tu­ri dei egi­ten dio­gu gure­kin harre­ma­ne­tan jar dadin. Izan ere, orain arte era­kutsi dugun moduan, Ikas­le Aber­tza­leok ara­zoa ebaz­te­ko boron­da­tea adie­raz­ten dugu. Dia­lo­goak zin­tzoa eta kon­pro­me­ti­tua izan behar du, ezin­bes­tean; Ikas­le Aber­tza­leok dugun azpie­gi­tu­ra pre­mia­ri eran­tzu­na eman behar zaio. Ez dugu itxa­ron­go egoitza­ren era­bi­le­ra ber­matzen ez digun pro­po­sa­men bat hel­du arte: gurea den azpie­gi­tu­ra era­bil­tzen jarrai­tu­ko dugu.

Azken ger­ta­ka­rien ingu­ruan azal­pen bat eskai­ni­ta, Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza­ren gataz­ka­ren labur­pen bat egi­tea beha­rrez­koa dela uste dugu:

Egoitza­ren gataz­ka 2018 urte­ko urrian hasi zen, Sor­tu alder­diak bere era­bil­tzai­leon biz­ka­rre­ta­ra, egoitza­ren titu­la­ri­ta­tea Sor­tu­ko hiru mili­tan­te­ren esku jarri zue­nean. Berri­ro dio­gu: egoitza­ren titu­la­ri­ta­te alda­ke­ta, hamar­ka­de­tan egoitza era­bi­li eta kudea­tu duen Ikas­le Aber­tza­lea­ken biz­ka­rre­ra eta horre­ta­ra­ko zile­gi­ta­su­nik edu­ki gabe egin zuen, pro­ze­du­ra irre­gu­la­rrak era­bi­liz. Izan ere, egoitza­ren titu­la­rra den Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko (egoitza kudeatze­ko hel­bu­rua­re­kin sor­tu zen elkar­tea) zuzen­da­ritza batzor­dea 2006 urte­tik egu­ne­ra­tu gabe zegoen. Egoe­ra hori balia­tu zuen Sor­tuk Ikas­le Aber­tzal eake­ko mili­tan­te ohiak diren eta juri­di­ko­ki Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko zuzen­da­ritza batzor­dea osatzen zute­ne­kin elkar­tu, eta Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko zuzen­da­ritza batzor­dea bere mili­tan­teen titu­la­ri­ta­te­pean jar­tze­ko. Ezku­tu­ko mugi­men­du irre­gu­lar horre­kin, Eus­kal Ikas­leen Era­kun­dea­ren kon­trol juri­di­koa lor­tu zuen Sor­tuk; ondo­rioz, bai­ta Eus­kal Ikas­leen Era­kun­dea­ren (EIE) titu­la­ri­ta­tean dagoen Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza­ren ber­me juri­di­koa ere. Berri­ro azpi­ma­rra­tu­ko dugu, zuzen­da­ritza alda­ke­ta batek beti eskatzen du baz­ki­deen oni­ritzia: ez genuen bai­na horren berri­rik izan. Are eta gehia­go, zuzen­da­ritza zaha­rre­ko kideek ez zituz­ten baz­ki­de iza­te­ko bal­din­tzak betetzen. Beraz, ez zuten egin zute­na egi­te­ko esku­me­nik. Hala, behin egoitza­ren titu­la­ri­ta­te juri­di­koa esku­ra­tu­ta, bile­ra bate­ra dei­tu gin­tuz­ten. Ber­tan jaki­na­ra­zi zigu­ten egoitza 2018ko irai­la bukae­ra baino lehen utzi behar genue­la; hala ez egi­te­ko­tan, erre­pa­ro­rik gabe ber­ta­tik bota­ko gin­tuz­te­la mehatxu egin ziguten.

Horren aurrean, zile­gia den mar­koan, ara­zoa kon­pon­tze­ko lehen deial­dia egin genien: EIE­ren batzar oro­kor bat dei­tu genuen. Batzar horren berri eman genien Sor­tu­ko mili­tan­te­ei gutun zer­ti­fi­ka­tuz, bai­na ez zen inor agertu.

Bitar­tean, gurea dena defen­datze­ko dau­ka­gun zile­gi­ta­su­na geu­re egin­da, ikas­le mugi­men­du­ko hain­bat era­gi­le­re­kin bate­ra egoitza era­bil­tzen jarrai­tu genuen, 2018 – 2019 ikas­tur­te amaie­ra arte. Ikas­tur­tea amaitzea­re­kin bate­ra ordea, udan Ikas­le Mugi­men­dua­ren jar­du­na gutxitzen dela jaki­tun Sor­tuk egoitza­ko sarrai­la alda­tu zuen. Hala, mutu­rre­raino era­man zuten euren jokal­di irre­gu­la­rra: egoitza eta ber­ta­ko mate­ria­la lapur­tu zigun ikas­le mugi­men­dua­ri eta egoitza­tik kan­po­ra­tu gin­tuen. Mugi­men­du horren larri­ta­su­nak atze­tik dagoen boron­da­te kon­tzien­tea age­rian jarri bes­te­rik ez du egiten.

Gau­zak horre­la, ikas­tur­tea hasi zene­tik, ikas­le mugi­men­duak, azken urtee­tan ez beze­la, ezin du bere jar­dun poli­ti­ko eta sin­di­ka­la aurre­ra era­ma­te­ko egoitza­ren era­bil­pe­na egin. Horren aurrean hain­ba­te­tan adie­ra­zi dugu Bil­bo­ko Erron­da kale­ko egoitza behar beha­rrez­koa dela Ikas­le Aber­tza­leon­tzat zein ikas­le mugi­men­du­ko bes­te hain­bat era­gi­leen­tzat gure jar­du­na aurre­ra era­ma­te­ko. Horre­ga­tik, modu publi­koan, biga­rre­nez, Sor­tu Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko bile­ra bate­ra dei­tu genuen bere mugi­men­duen berri eman eta ara­zoa­ri ate­ra­bi­dea ema­te­ko hel­bu­rua­re­kin. Beraien burua irre­gu­lar­ki Eus­kal Ikas­leen Era­kun­de­ko zuzen­da­ritza gisa­ra izen­da­tu zuten Sor­tu­ko mili­tan­te­ak ez ziren ager­tu bile­ra­ra, eta Sor­tu­ren par­te­tik ara­zoa kon­pon­tze­ko boron­da­te fal­ta nabar­men gera­tu zen.

Egoe­ra­ri ate­ra­bi­dea ema­te­ko ez digu­te bes­te auke­ra­rik utzi. Berretsi egi­ten dugu gure zile­gi­ta­su­na. Sor­tu­ri egoitza­ren era­bi­le­ra eta jabetza IA eta ikas­le mugi­men­dua­ri ber­matze­ko egin beha­rre­ko mugi­men­duak egin ditzan exi­gitzen dio­gu, berriz ere.

Ikas­le Abertzaleak

2019/​11/​17 7

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Un comentario

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *