Tasak merketu, bekak hobetu! Martxoaren 26ean ikasle greba : Ikasle

Tasak mer­ke­tu, bekak hobe­tu! Martxoa­ren 26ean ikas­le gre­ba : Ikas­le Abertzaleak

Gaur Ikas­le Aber­tza­leak anto­la­kun­de­ko hain­bat mili­tan­te bil­du gara hemen dato­rren martxoa­ren 26ean Hego Eus­kal Herri­ko uni­ber­tsi­ta­tean, biga­rren mai­la­ko hez­kun­tzan eta lan­bi­de hezi­ke­tan egun guz­ti­ko ikas­le gre­ba deitze­ko eta Hegoal­de­ko lau hiri­bu­rue­tan egoar­dian egin­go ditu­gun mobi­li­za­zioen berri ema­te­ko. Uni­ber­tsi­ta­te­ko tasak jaitsi eta bekak hobetzea­ren alde­ko ikas­le gre­ba izan­go da martxoa­ren 26koa, borro­ka horre­tan inda­rrak bil­du eta alda­rri­ka­pe­nen gau­za­pe­nean aurre­ra pau­su bat ema­te­ko, hain zuzen ere. Uni­ber­tsi­ta­te­ko tasak mer­ke­tu eta bekak hobetzea­ren alde­ko dina­mi­ka­re­kin hez­kun­tza pro­ze­su osoa­ren doa­ko­ta­su­na­ren alde­ko borro­ka­ri egin­go dio­gu ekar­pe­na, beraz, doa­ko hez­kun­tza­ren alde­ko ikas­le gre­ba ere izan­go da.

Azken hamar­ka­de­tan, kri­si kapi­ta­lis­ta­ren aza­le­raz­tea­re­kin bate­ra, lan­gi­le kla­sea­ren bizi bal­din­tzak oker­tu egin dira. Bur­ge­siak, bere kapi­ta­la­ren aku­mu­la­zioa gel­dotzen doa­la iku­si­rik, esplo­ta­zioa are gehia­go gogor­tu du gal­du­ta­ko ira­ba­ziak berres­ku­ra­tu nahian. Ofen­tsi­ba kapi­ta­lis­ta horren adie­raz­le argiak dira gaur egun nagu­si diren pre­ka­rie­ta­tea, lan­ga­be­zia eta murriz­ke­tak. Fun­tsean, Ongi­za­te Esta­tua dei­tu­ri­koa­ren gale­ra pro­ze­su honen frui­tua da.

Ofen­tsi­ba horrek era­gi­na izan du hez­kun­tzan ere. Gas­teiz, Madril zein Bru­se­la­tik apli­ka­tu diren alda­ke­ta sako­nek uni­ber­tsi­ta­te, lan­bi­de hezi­ke­ta­ko zen­tro eta ins­ti­tu­tuak kapi­ta­la­ren egun­go beha­rre­ta­ra mol­da­tu dituz­te. Erre­for­men bidez gau­za­tu diren neu­rri hauek, LOMCE eta Hezi­be­rri kasu, hez­kun­tza­ren kos­tua han­di­tu dute. Uni­ber­tsi­ta­tean, zehaz­ki, argi eta gar­bi ikus deza­ke­gu pro­ze­su hori: Bolo­nia­ko adie­raz­pe­ne­tik 20 urte pasa diren hone­tan begi­bis­ta­koa da orduan ire­ki zen zikloan eman diren alda­ke­tek uni­ber­tsi­ta­tea­ren eli­ti­za­zioa, mer­kan­ti­li­za­zioa, iker­ke­ta­ren pri­ba­ti­za­zioa eta lan­gi­leen pre­ka­rie­ta­tea bul­tza­tu dituz­te­la, bes­teak bes­te. Pro­ze­su horren ondo­rioz, ikas­le iza­tea geroz eta gares­tia­goa da.

Guz­ti horri aurre egin behar dio­gu lan­gi­leok, eta kasu hone­tan bere­zi­ki ikas­leok; Era­gin­ko­rrak izan­go diren meka­nis­moen bidez ikas­le­ria lan­gi­lea anto­la­tu behar dugu bal­din­tzen oker­tze oro­ko­rra­ri aurre egin eta hez­kun­tza pro­ze­sua lan­gi­leon intere­sen ara­be­ra anto­latze­ko. Horre­ga­tik ari dira sor­tzen lan­gi­leon bizi bal­din­tzen aur­ka­ko era­soen aurrean defen­datze­ko ikas­le auto­de­fen­t­sa sareak biga­rren mai­la­ko hez­kun­tzan eta Uni­ber­tsi­ta­te­ko Indar Bata­su­na (UIB) uni­ber­tsi­ta­tean. Azken horrek uni­ber­tsi­ta­te­ko lan­gi­le­ria­ren borro­ka­ren zuta­be gisa defi­ni­tu du tasa eta beken auzia, eta alda­tu beha­rre­ko 5 pun­tu lehe­netsi ditu, uni­ber­tsi­ta­teak eta gober­nuak sei­na­la­tuz. Tasen gares­titzea, gain­di­tu ez diren ira­kas­gaie­tan berri­ro matri­ku­latze­ko obli­ga­zioa, beke­tan erren­di­men­du aka­de­mi­koa ozto­po iza­tea, kre­di­tu kopu­ru mini­mo batean matri­ku­la­tu beha­rra beka jasotze­ko eta gra­duz aldatzea­ga­tik den­bo­ra batez beka esku­bi­dea gal­tzea dira alda­tu beha­rre­ko lehen­ta­su­nez­ko pun­tu horiek. Ikas­le Aber­tza­leon ustez ere alda­rri­ka­pen horiek erdi­gu­nean jar­tze­ko garaia da. Horre­ga­tik, UIBk beka eta tasen hari­ra gara­tu dituen bost alda­rri­ka­pe­nak indar­tu eta horiek gau­zatze­ko aurre­ra pau­su bat ema­te­ko dei­tu dugu martxoa­ren 26ko ikas­le greba.

Izan ere, azken urtee­tan area­gotzen joan den beka eta tasen pro­ble­ma­ti­ka­ri aurre egi­te­ko garaia iritsi dela uste dugu. Bada­ki­gu tasak mer­ke­tu eta bekak hobetze­ko hel­bu­ruak ez ditu­gu­la gre­ba deial­di hone­kin guz­tiz ase­ko, bai­na dato­zen hila­be­te eta urtee­ta­ko hel­bu­ruak izan­go dire­nei ekar­pe­na egi­te­ra goa­ze­la uler­tzen dugu, Gober­nuak eta EHU zein NUP hai­pa­tu­ta­ko alda­rri­ka­pe­nak nego­ziatze­ra ese­ri dai­te­zen behar­tze­ko pau­su garran­tzitsua izan­go da.

Akats larria egin­go genu­ke, ordea, pro­ble­ma­ti­ka hau uni­ber­tsi­ta­te­ko ikas­leen ara­zoa dela uste­ko bage­nu. Ikas­ke­ta pro­ze­su osoa­ren gares­titzea­ri gal­ga jarri eta doa­ko hez­kun­tza­ren nora­bi­dean aurre­ra­pau­so gisa uler­tzen dugu martxoa­ren 26ko gre­ba deial­dia, horre­ga­tik uste dugu ikas­le guz­tion auzia dela. Lan­gi­le kla­sea­ren sek­to­re des­ber­di­nak inter­pe­latzen dituen pro­ble­ma­ti­ka da hez­kun­tza­ren kos­tuen gares­titzea­ren auzia: ira­kas­le, gar­bitzai­le edo man­te­ni­men­du­ko lan­gi­lee­ta­tik hasi­ta, gura­so, ikas­le eta auto­bus gida­rie­ta­raino. Gai­ne­ra, prin­tzi­pio poli­ti­ko uni­ber­tsal gisa­ra uler­tzen dugu guz­tiok hez­kun­tza­ra­ko auke­ra errea­la iza­tea, beraz, guz­tioi dago­ki­gu honen alde­ko inda­rrak batzea. Horre­ga­tik, Ikas­leoi dago­ki­gu­nean, bata­su­nez jar­du­te­ko apos­tua egin­go dugu nora­bi­de horre­tan: uni­ber­tsi­ta­te, biga­rren mai­la­ko hez­kun­tza eta lan­bi­de hezi­ke­ta­ko ikas­leen inda­rrak batuz martxoa­ren 26ko gre­ba deial­dian eta Hego Eus­kal Herri­ko hiru­bu­rue­ta­ko mani­fes­ta­zioe­tan, hain zuzen.

Martxoa­ren 26ko mobi­li­za­zioe­tan iku­si­ko dugu elkar!

Tasak mer­ke­tu, bekak hobetu!

Ikas­leok kalera!

Sour­ce link 

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *