txikijarki

Jar­ki: «Nues­tro obje­ti­vo es con­for­mar de una mane­ra cons­truc­ti­va la nue­va alter­na­ti­va política»

Tabla de contenidos
Hace unos meses, pre­via­men­te al Guda­ri Egu­na, apa­re­cie­ron por nume­ro­sos pue­blos de Eus­kal Herria car­te­les de una orga­ni­za­ción que has­ta el momen­to prac­ti­ca­men­te nadie cono­cía. Fue­ron los pri­me­ros pasos de Jar­ki, los cuá­les con­ti­nua­ron des­pués con la cele­bra­ción de su pri­me­ra con­vo­ca­to­ria públi­ca: una mani­fes­ta­ción en Duran­go el 6 de diciem­bre.
Duran­te estos meses no son pocas las per­so­nas en Eus­kal Herria que se han pre­gun­ta­do quie­nes son y cuál es su idea­rio y su pro­pues­ta. Des­de La Hai­ne hemos podi­do man­te­ner una exten­sa entre­vis­ta sobre esta y otras cues­tio­nes con esta nue­va orga­ni­za­ción.
Os deja­mos con ella, en eus­ka­ra y en castellano. 

Noiz eta nola sor­tu zen JARKI eta zein­tzuk dira zuen hel­bu­ruak anto­la­kun­de poli­ti­ko bezala?

JARKI 2017ko martxoa­ren 18an sor­tu zen. Behin bere oina­rri ideo­lo­gi­koak fin­ka­tu­ta, anto­la­kun­deak lehe­nen­go bi urteak saretzen eta egi­tu­ratzen eman zituen, batik bat. Hone­kin bate­ra, JARKI, etor­ki­zu­nean jorra­tu­ko zituen dina­mi­kak iden­ti­fi­katzen, defi­nitzen eta ezta­bai­datzen egon zen, aurre­ko urtean publi­ko egi­te­ko era­ba­kia har­tu zue­la­rik. JARKI anto­la­kun­dea­ren hel­bu­ru estra­te­gi­ko maxi­moak hona­ko hauek dira:

  • Ara­ba, Biz­kaia, Gipuz­koa, Lapur­di, Nafa­rroa Behe­ra, Nafa­rroa Garaia eta Zube­roa bar­ne­bil­tzen dituen esta­tu inde­pen­dien­te eta sozia­lis­ta­ren eraikuntza.

  • Eus­kal lan­gi­le­ria­ren bote­rean, kla­se gataz­ka­ren gain­ditzean eta pro­duk­zio balia­bi­deen sozia­li­za­zioan oina­rri­tu­ri­ko gizar­tea­ren eraikuntza.

  • Ema­ku­me lan­gi­leon zapal­kun­tza for­ma guz­tien gainditzea.

  • Eus­kal Herria­ren birbatzea.

  • Eus­kal Herria­ren berreuskalduntzea.

Zein­tzuk dira zuen ekin­tza­ra­ko ardatzak, Eus­kal Herria­ren­tza­ko inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moaz haratago?

Hel­bu­ru estra­te­gi­ko maxi­moak erdies­te­ko eta egun­go tes­tuin­gu­rua­ri so egi­nez, hona­ko ezau­ga­rriei eran­tzun behar diren prak­ti­ka poli­ti­koa gara­tu nahi du JARKI‑k:

  • Nor­ma­li­za­zio pro­ze­sua­ren bai­tan ema­ten ari den des­mo­bi­li­za­zioa eta des­ak­ti­ba­zioa iraultzea.

  • Pro­ze­su iraul­tzai­lea­ren akti­ba­zioa sustatzea.

  • Des­ideo­lo­gi­za­zioa­ri aurre egi­nez, Eus­kal Herri­ko lan­gi­le kla­seak kon­tzien­tzia hartzea.

  • Borro­ka­ren zer­ga­tiak, beha­rra eta zile­gi­ta­su­na aldarrikatzea

  • Dis­kur­tso poli­ti­ko kohe­ren­te bat mar­ka­tu eta garatzea.

  • Sek­ta­ris­mo­tik alden­duz, Eus­kal Herri Lan­gi­lea gor­puz­tu eta borro­ka­ra engaiatzea.

  • Borro­ka espa­rruak luze­ta­ra­ko pers­pek­ti­ba eta pla­ni­fi­ka­zio baten bai­tan lan­duz, pers­pek­ti­ba estra­te­gi­ko­pe­ko lan ildo bilakatzea.

  • Etor­ki­zu­nean alter­na­ti­ba iraul­tzai­lea­ren gor­puz­tea ahal­bi­de­tu­ko duen erre­fe­ren­tea­ren eraikuntza.

Horre­ta­ra­ko, JARKI anto­la­kun­de iraul­tzai­leak sei lan-espa­rru­tan kokatzen du bere egitekoa:

  • Auto­de­ter­mi­na­zioa eta kla­se erai­kun­tza nazionala.

  • Lan­gi­le sek­to­reen antolakuntza.

  • Alter­na­ti­ba iraul­tzai­lea­ren proiek­tu poli­ti­koa­ren defentsa.

  • Herri mugi­men­dua­ren sustapena.

  • Etsaia­ren erre­pre­sioa eta zapal­kun­tza­ren aurrean eman beha­rre­ko erantzuna.

  • Alter­na­ti­ba iraul­tzai­lea erai­kitze­ko bidean gai­ne­ra­ko era­gi­lee­ki­ko harremanak.

Hau guz­tia izae­ra inte­gra­le­ko alter­na­ti­ba iraul­tzai­le baten gor­puz­tea ahal­bi­de­tu­ko duten bal­din­tzak sor­tze­ra doa bideratuta.

Zein­tzuk izan dira zuen lehe­nen­go ekin­tza eta deialdiak?

JAR­KI-ren lehe­nen­go kan­pai­na komu­ni­ka­ti­boa 2019ko Guda­ri Egu­na­ren hari­ra buru­tu zen, aurre­ko urte­ko abuz­tua­ren 1ean izan zue­la­rik hasie­ra. Kan­pai­na honen bitar­tez, anto­la­kun­deak bere lehe­nen­go pau­so publi­koak eman zituen. Guda­ri egu­na beza­la­ko data­ren hau­ta­pe­na ez zen ausaz­ko kon­tua izan, izan ere, anto­la­kun­dea­ren prin­tzi­pioak eta egi­ka­ria hobe­kien bar­ne­bil­tzen dituen data dela uler­tzen dugu, bere sin­bo­lo­gia, borro­ka eta kon­pro­mi­soa­ren iru­diak supo­satzen due­na­ren­ga­tik. Asmo horre­kin, anto­la­kun­deak bi hila­be­te­tan zehar luza­tu zen lan­ke­ta ideo­lo­gi­koa buru­tu zuen Guda­ri Egu­na­ren hari­ra, irai­la­ren bukae­ran eki­tal­di poli­ti­ko pri­ba­tu bat anto­la­tu zuelarik.

Hone­kin bate­ra, JARKI‑k bere lehe­nen­go mani­fes­ta­zio publi­koa egin zuen aben­dua­ren 6an, Duran­gon, Espai­nia­ko kons­ti­tu­zioa­ren aur­ka. Mani­fes­ta­zio hau, jen­de kopu­ru apa­la bil­du arren, pau­so kua­li­ta­ti­bo bat izan zen gure iritziz, inola­ko erre­fe­ren­tzial­ta­sun eta ibil­bi­de­rik gabe­ko anto­la­kun­dea izan­da, mani­fes­ta­zioak hitze­ta­tik hara­ta­go ekin­tze­ta­ra iga­rotzea supo­satzen zuen hei­nean. Hala ere, anto­la­kun­dea pano­ra­ma poli­ti­koan orain­dik lekua har­tze­ko pro­ze­suan mur­gil­du­ta dagoe­la jaki­tun izan­da, 2020ko urte hasie­ran, JARKI‑k sozia­li­za­zio kan­pai­na bat jarri zuen martxan, hau kalean para­me­tro komu­ni­ka­ti­boe­tan garatzeaz gain, pre­sen­tzia duen eskual­de ezber­di­ne­tan aur­kez­pen pri­ba­tuak buru­tuz. Bukatze­ko, anto­la­kun­deak martxoa­ren 8aren hari­ra kan­pai­na komu­ni­ka­ti­boa egin du Eus­kal Herrian zehar, ema­ku­me lan­gi­lea­ren egu­na­ren kla­se izae­ra azpi­ma­rratze­ko asmoarekin.

Eus­kal Herri­ko zaz­pi herrial­dee­tan duzue presentzia?

Ez. Une hone­tan, anto­la­kun­deak Eus­kal Herri­ko bost herrial­dee­tan du pre­sen­tzia, momen­tuz Ipar Eus­kal Herrian bere gai­ta­su­na oso apa­la dela­rik. Hala ere, kon­tuan har­tu behar da anto­la­kun­dea orain­dik ere egi­tu­ratze eta hedatze fasean dagoe­la eta izae­ra nazio­na­le­ko anto­la­kun­dea iza­tea due­la helburu.

Zer ira­kur­ke­ta egi­ten duzue ENAMen his­to­ria­ren eta ETA­ren borro­ka arma­tua­ren amaie­ra­ra era­man zuen pro­ze­sua­ren inguruan?

JARKI sor­tu berria den anto­la­kun­dea izan­da eta Ezker Aber­tza­lea­ren par­te ez denez gero, ez dago­kio ira­kur­ke­ta hori egi­tea. Hau egi­tea era­sa­ten dien era­gi­leei eta, batez ere, bere oina­rri sozia­la­ri dago­kie, gogoan edu­kiz betie­re, anto­la­kun­de poli­ti­koek herria­re­ki­ko eran­tzu­ki­zun bat dute­la eta herria­ri dago­kio­la azken finean epaitzea. Hone­kin lotu­ta, kon­tzien­te izan behar gara fase poli­ti­ko bat itxi dela eta herri lan­gi­lea­ri dago­kio­la zabal­du beha­rre­ko fase poli­ti­ko berria para­me­tro iraul­tzai­lee­tan ema­tea, ata­ka horre­tan kokatzen due­la­rik JARKI‑k bere sorrera.

ETA­ren disol­batzea­re­kin amai­tu zen pro­ze­sua­re­kin bate­ra, Ezker Aber­tza­leak «Zutik Eus­kal Herria» doku­men­tuan isla­tu zen alda­ke­ta estra­te­gi­koa buru­tu zuen, 10 urte bete­ko ditue­na orain. Zein iritzi duzue alda­ke­ta estra­te­gi­ko horri eta Sor­tu alder­dia­ren eta EH Bil­du koa­li­zioa­ren jar­dun poli­ti­koa­ri dagokienez?

Aurre­ko gal­de­ra­re­kin jarrai­tuz, JARKI alda­ke­ta estra­te­gi­ko hura Eus­kal Herri­ko tes­tuin­gu­ru poli­ti­koan sorra­ra­zi­ta­ko hutsu­neen hari­ra sor­tu dela deritzo­gu. Izan ere, hutsu­ne hauei para­me­tro iraul­tzai­lee­tan eran­tzun behar zaio­la uste dugu. Aurre­ko kon­fron­ta­zio ziklo­ko akto­re nagu­sia zen Ezker Aber­tza­lea gaur egun para­me­tro iraul­tzai­lee­tan agor­tu­ta dagoe­la pen­tsatzen bai­tu­gu, ildo ins­ti­tu­zio­na­lean era inte­gra­lean mur­gil­du dela­rik. Hala ere, kri­ti­ke­ta­tik hara­ta­go, gar­bi dau­ka­gu Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren gaur egun­go etsai nagu­siak espai­niar eta fran­tziar esta­tu bur­ge­sak eta eus­kal bur­ge­sia dire­la. Hori dela eta, ez gara tema­tu­ko Ezker Aber­tza­lea zein gure espek­tro pol­ti­koa par­te­katzen duten gai­ne­ra­ko tal­dee­ki­ko tal­kan edo­ta nor­gehia­go­kan, gure hel­bu­rua herri lan­gi­lea­ren intere­sei eran­tzun­go dien alter­na­ti­ba poli­ti­ko berria era erai­kitzai­lean osatzea baita.

Zein­tzuk dira zuen jarre­ra eta pro­po­sa­me­nak eus­kal pre­so poli­ti­koek bizi duten egoe­ra­ren aurrean?

JAR­KI-ren hel­bu­ruen artean kokatzen da amnis­tia, herri honen aska­ta­su­na ezin dela­ko Eus­kal Herria­ren alde borro­ka­tu izan duten mili­tan­te barik erai­ki. Amnis­tia pre­soen aska­ta­su­naz hara­ta­go doan alda­rri­ka­pen poli­ti­koa eta izae­ra estra­te­gi­ko­ko kon­tzep­tua da, balo­reen alda­ke­tan kokatzen dena. Izan ere, gizar­tea­ren balo­re alda­ke­ta erra­di­kal beza­la uler­tzen dugu, non aska­ta­su­na­ren alde borro­ka­tu izan duten mili­tan­teen hau­tua­ren zile­gi­ta­su­na onar­tua izan­go den, bere momen­tuan har­tu­ta­ko bidea herria­ren kon­tzien­tzian zile­gi bihur­tze­ra­koan soi­lik erdietsi­ko bai­ta amnis­tia. Hori dela eta, pre­soen alde­ko borro­ka proiek­tu inte­gral eta estra­te­gia oro­kor baten bai­tan eman dai­te­ke baka­rrik. Horren­bes­tez, eta auzia behar beza­la jorratze­ko, une hone­tan anto­la­kun­dea pre­so poli­ti­koa­ren figu­ra­ren ingu­ru­ko bar­ne-ezta­bai­da burutzen ari da, etor­ki­zu­nean bere jar­du­na zehaz­tu eta fin­katze alde­ra, betie­re argi izan­da, herri lan­gi­lea izan­go dela amnis­tia erdietsi­ko due­na ins­ti­tu­zio bur­ge­se­ta­tik haratago.

Plan­te­atzen duzue epe ertain edo luzean ins­ti­tu­zioe­tan era apur­tzai­le batean par­te har­tzea edo guz­tiz albo­ratzen duzuen bidea da?

Alter­na­ti­ba iraul­tzai­lea­ren erai­kun­tza pro­ze­sua­ren lehen has­ta­pen haue­tan, par­te har­tze ins­ti­tu­zio­na­la egin dai­te­keen akatsik han­die­na da. Gaur egun egin beha­rre­ko azken gau­za ins­ti­tu­zio bur­ge­se­tan par­te har­tze nor­ma­li­za­tua iza­tea da. Izan ere, sor­tu behar den erre­fe­ren­tea mar­ko bur­ge­se­ta­tik kan­po egon behar da, haue­kin apur­tu behar due­la­rik. Era berean, JARKI‑k hurren­go 10 – 15 urte­ta­ra­ko alter­na­ti­ba iraul­tzai­lea erai­kitze­ko bideo­rria fin­ka­tu­ta dau­ka, ber­tan par­la­men­ta­ris­moa jaso gabe dagoe­la­rik. Honek ez du esan nahi etor­ki­zun batean eta mili­tan­tziak horre­la era­ba­ki­ko balu, apur­ke­ta para­me­troe­ta­ko par­te har­tze ins­ti­tu­zio­na­la­ri atea ixten dio­gu­nik, hau aurre­ra era­man beha­rre­ko borro­ka espa­rru ezber­din bat gehia­go beza­la uler­tzen bai­tu­gu. Bai­na argi edu­ki behar dugu, anto­la­kun­deak ez due­la inoiz posi­zio poli­ti­koa fin­ka­tu­ko, kri­ti­ka hutsean oina­rri­tuz eta hauei alter­na­ti­ba bat eskai­ni gabe.

Azken urtee­tan zen­bait anto­la­kun­de sor­tu dira Ezker Aber­tza­le­tik kan­po. Uste duzue posi­ble litza­te­kee­la bes­te tal­dee­kin har­tu-ema­na edu­kitzea epe ertain edo luzean?

JARKI prest dago beti mun­du guz­tia­re­kin hitz egi­te­ko, gar­den­ta­su­na eta zin­tzo­ta­su­na oina­rri. Hone­kin bate­ra, era­ba­te­ko pres­tu­ta­su­na dau­ka­gu aurre­tik aipa­tu­ta­ko hel­bu­ru estra­te­gi­koak par­te­katzen dituz­ten era­gi­lee­kin izae­ra estra­te­gi­ko­ko alian­tzak ados­te­ko. Era berean, mai­la tak­ti­ko­ko elkar­la­na aurre­ra era­ma­te­ko prest gau­de bes­te anto­la­kun­dee­kin, era zin­tzoan fin­ka­tu­ta­ko akor­dio eta dina­mi­ka kon­kre­tuei dago­kie­nez, hauek erres­pe­tatzen diren bitar­tean. Argi izan­da, azken hauek bata­su­na­ri lagun­du behar dio­te­la eta Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren hobe­beha­rrez gau­za­tu behar direla.

Lan­gi­le mugi­men­duak Eus­kal Herrian his­to­ri­ko­ki indar han­dia edu­ki du. Zer egoe­ra­tan ikus­ten duzue gaur egun?

Eus­kal Herri Lan­gi­lea era objek­ti­boan exis­titzen da, hau Eus­kal Herri­ko lan­gi­leez osa­tu­ta dagoe­la­rik. Eus­kal Herri Lan­gi­lea, sub­jek­tu gisa era­tu gabe, bere lan-inda­rra sal­tze­ra behar­tu­ta dagoe­nez gero eta pai­ratzen duen esplo­ta­zio eta zapal­kun­tza dela eta, iraul­tza anto­latze­ko poten­tzial­ta­sun osoa duten lan­gi­leez dago osa­tu­ta. Gau­zak horre­la, aurre­ra era­man beha­rre­ko pro­ze­su iraul­tzai­lea, Eus­kal Herrian bere lan-inda­rra sal­du eta aska­pen nazio­nal eta sozia­la­ren alde anto­latzen diren lan­gi­leek buru­tu behar dute. Hori dela eta, une hone­tan Eus­kal Herri mai­lan lan­gi­le kla­seak pai­ratzen duen des­ideo­lo­gi­za­zio, des­mo­bi­li­za­zio eta kon­tzien­tzia fal­ta dela eta, ez dugu uste sub­jek­tua exis­titzen denik, nahiz eta hau eratze­ko bal­din­tzak dauden.

Azke­nal­dian inda­rra har­tu duen bes­te mugi­men­du bat mugi­men­du femi­nis­ta izan da, hete­ro­ge­neoa dena eta sek­to­re eta dis­kur­tso ezber­di­nak ditue­na. Zein da zuen plan­te­amen­dua ema­ku­me lan­gi­lea­ren zapal­kun­tza­ren aurrean?

Gizar­te kapi­ta­lis­tak bere egin du ema­ku­meen eta gizo­nen arte­ko zapal­kun­tza harre­ma­na area­gotzen duen sexu-gene­ro gataz­ka. Kapi­ta­lak ema­ku­me lan­gi­lea ere­mu pro­duk­ti­boan esplo­tatzen du, sol­da­ta­pe­ko lan­gi­lea den hei­nean. Horrez gain, kapi­ta­lis­moa­ren­tzat ezin­bes­te­ko bal­din­tza da lan-inda­rra sal­du­ko duen lan­gi­le kla­sea­ren pre­sen­tzia eta berres­ku­ra­pe­na ber­matzea, hauek pro­duk­zio pro­ze­suan par­te har­tze­ko eta esplo­ta­zioa­ren bitar­tez gain­ba­lioa erauz­te­ko, eta soi­lik ema­ku­me lan­gi­leak ber­ma deza­ke kla­se gizar­tea bera man­ten­du­ko duen lan-inda­rra­ren bir­pro­duk­zioa. Hori dela eta, argi edu­ki behar dugu ema­ku­me lan­gi­lea­ren zapal­kun­tza­ren itu­rria kapi­ta­lis­moa dela eta afe­ra hau ez dela sexuen arte­ko gataz­kan koka­tu behar kla­se borro­ka­ren bai­tan bai­zik. Beraz, borro­ka femi­nis­ta ezin dugu era iso­la­tuan jorra­tu, beha­rrez­koa bai­ta kla­se ikus­pun­tua­re­kin uztartzea.

Hala ere, gaur egun, femi­nis­mo bur­ge­sa­ren dis­kur­tso hege­mo­ni­koak, egun­go gizar­te gara­tu eta aurre­ra­koian sexuen artean behar bes­te­ko pare­ki­de­ta­sun mai­la lor dai­te­kee­la sinetsa­ra­zi du. Horren era­gi­nez, ema­ku­mea­ren aska­pe­na gizar­te kapi­ta­lis­ta­ren bai­tan lor­tu­ko dena­ren ustea nagu­si­tu da, kapi­ta­lak eta ins­ti­tu­zioek borro­ka femi­nis­ta ins­tru­men­ta­li­za­tu dute­la­rik. Honen emaitza ema­ku­me guz­tien arte­ko bata­su­na lehe­nes­tea izan da, kla­seen arte­ko ezber­din­ta­su­nak alde bate­ra utziz. Hor­taz, argi dugu Eus­kal Herri­ko lan­gi­le kla­se­tik soi­lik lor­tu­ko dela egoe­ra iraultzea.

Esta­tu espai­nia­rrean, azken urtee­tan esta­tu osoa­ren mai­lan erre­pre­sioa eta esku­bi­deen eta aska­ta­su­na­ren murriz­ke­tak area­gotzea eman da, eskuin mutu­rre­ko tal­deen gora­ka­da­re­kin bate­ra. Nola ana­li­zatzen duzue egoe­ra hau?

Eus­kal Herriak espai­niar esta­tua­ren alde­tik urte luzez atxi­lo­ke­tak, tor­tu­rak, erail­ke­tak, espetxe­ratzeak, ile­ga­li­za­zioak, etab. pai­ra­tu ditue­nez gero, ez dugu uste erre­pre­sioa area­go­tu denik. Aitzi­tik, azken honen jazar­pen for­mak egun­go Eus­kal Herria­ren errea­li­ta­te­ra mol­da­tu baino ez dira egin. Hori dela eta, esta­tuak orain­dik ere bio­len­tzia­ren mono­po­li­oa man­ten­tzen du bere intere­sak defen­datze­ra­ko orduan, hone­ta­ra jotze­ko inola­ko ara­zo­rik ez duelarik.

Eskuin mutu­rre­ko tal­deei dago­kie­nez, kon­tuan har­tu behar dugu espai­nia­rren men­pe­ko Eus­kal Herria­ren zatia EAJ-PNV beza­la­ko alder­di batek gober­natzen due­la. Iku­si­ta hau ber­ta­ko bur­ge­sia eta erre­ji­men fran­kis­ta­ren ondo­ren­goa den espai­niar esta­tua­ren intere­sen babes­lea dela, eskuin mutu­rra­ren gora­ka­daz hitz egi­tea, azken honek alde egin ez zuen hei­nean, sis­te­ma­ko gai­ne­ra­ko alder­dien zuri­ke­ta jar­due­ra bat egi­tea dela pen­tsatzen dugu. Izan ere, eskuin mutu­rra eta tal­de faxis­tak, kapi­ta­lak kri­si garaian lan­gi­le kla­sea­ren artean gataz­ka eta bana­ke­ta sorra­raz­te­ko baliatzen dituen tres­nak dira.

Eta Eus­kal Herria zapal­tzen duen bes­te esta­tua­ren ingu­ruan, esta­tu fran­tse­sa, zer uste duzue honek bizi duen egoe­ra poli­ti­koa­ren ingu­ruan eta nola era­gi­ten du honek Ipar Eus­kal Herrian?

Gar­bi dau­ka­gu esta­tu fran­tse­sak beti­ko esta­tu zen­tra­lis­ta eta jako­bi­noa iza­ten jarraitzen due­la, nahiz eta Fran­tzia­ko beti­ko eskui­nak eta libe­ra­lak izae­ra admi­nis­tra­ti­bo­ko zen­bait alda­ke­ta buru­tu, esta­tuak jo ta su darrai fran­tziar oli­gar­kia­ren intere­sak inpo­satze­ra­ko orduan. Gai­ne­ra, fran­tziar esta­tuak kudea­tu­ta­ko Eus­kal Herri­ko zatia­ren asi­mi­la­zio kul­tu­ra­la eten beha­rrean area­go­tu egin da, esta­tu jako­bi­noak lan-inda­rra­ren homo­ge­nei­za­zioa eta zir­ku­la­zio askea ber­matze­ko nahia­ren baitan.

Zer ira­kur­ke­ta egi­ten duzue orain­dik ire­ki­ta dagoen herri kata­la­na­ren pro­ze­su inde­pen­den­tis­ta­ren inguruan?

Pro­ze­su bakoitza­ren ardu­ra herri bakoitza­ri dago­kio. Hala ere, kata­lu­niar pro­ze­sua ins­ti­tu­zio­na­lis­mo bur­ge­sek eza­rri­ta­ko mugen era­kus­le da, izan ere, ins­ti­tu­zioek pro­ze­sua­ren zuzen­da­ritza man­ten­tzea lor­tu dute, indar iraul­tzai­leek hau euren­ga­natze­ko gai izan ez dire­la­rik. Gai­ne­ra, gaur egun espai­niar esta­tuak «bana­tu eta garai­tu» poli­ti­kaz baliatzen ari da pro­ze­su inde­pen­den­tis­ta zapuz­tu eta bere ele­men­tuen zati­ke­ta eta nor­gehia­go­ka sus­tatze­ko, Espai­niak eza­rri­ta­ko ins­ti­tu­zioe­ta­ko bote­re koten tru­ke. Hone­ga­tik guz­tia­ga­tik, une hone­tan Kata­lu­nia impass egoe­ra batean aur­kitzen dela uste dugu.

Mai­la inter­na­zio­na­lean eta geo­po­li­ti­koan, zein da zuen jarre­ra inpe­ria­lis­moa­ren era­soen eta kapi­ta­lis­moa­ren heda­pen inter­na­zio­na­la­ren aurrean?

Ez dugu uste kapi­ta­lis­moa heda­tu denik, Sobie­tar Bata­su­na­ren gain­behe­ra­tik mun­duan hege­mo­ni­koa bai­ta hau. Posi­zio­na­men­dua­ri dago­kio­nez, uste dugu, une hone­tan inpe­ria­lis­moa­ren adie­raz­le nagu­sie­na Ame­ri­ka­ko Esta­tu Batuak dire­la, zei­nak nahiz eta hege­mo­nia gain­behe­ra batean aur­kitzen diren, gain­behe­ra honi aurre egi­te­ko eta euren bote­rea man­ten­tze­ko estra­te­gia bat eza­rri duten, inba­sioe­tan eta era­so eko­no­mi­koe­tan oina­rri­tu­ta. Horre­ga­tik, inter­na­zio­na­lis­ta beza­la, inpe­ria­lis­moa­ren era­soen aurrean kokatzen den edo­zein era­gi­le­ren alde ager­tu behar dela pen­tsatzen dugu, betie­re, era­gi­le hauek herrial­de bakoitze­ko lan­gi­le kla­sea­ren intere­sen aur­ka ez doa­zen bitar­tean eta idea­li­za­zioe­tan ero­ri barik, herri bakoitza­ren tes­tuin­gu­rua ain­tza­kotzat hartuz.

Zer­bait gehia­go gehi­tu nahi al duzue gure irakurleentzat?

Une hone­tan, Eus­kal Herri Lan­gi­leak ata­ka his­to­ri­ko batean aur­kitzen du bere burua. Ziklo his­to­ri­ko bat itxi da eta gure ardu­ra da Eus­kal Herrian ire­kitzen ari den ziklo berria para­me­tro iraul­tzai­lee­tan garatzea lan­gi­le kla­sea­ren gida­ritza­pean. Hor­taz, iraul­tza aurre­ra era­man behar duen sub­jek­tu iraul­tzai­lea gor­puz­te­ko beha­rrez­koa da akti­ba­zioa, mobi­li­za­zioa eta, batez ere, herri lan­gi­lea­ren intere­sei eran­tzu­ten die­ten anto­la­kun­tza mar­koe­tan engaiatzea edo par­te har­tzea, estra­te­gia eta proiek­tu poli­ti­ko aman­ko­mun baten pean. Inda­rrak batuz eta zin­tzo­ta­su­nean eta gar­den­ta­su­nean oina­rri­tu­ta­ko dina­mi­ka mili­tan­tea aurre­ra era­ma­nez. Herri lan­gi­lea­ren alter­na­ti­ba, honek sor­tu­ta­ko bote­re espa­zioe­ta­tik abia­tu­ta erai­ki ahal­ko bai­ta bakarrik.

@Boro_LH

2020ko martxoa­ren 12etan

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *