Martxoaren 3 eta 8a ezinbesteko datak dira euskal langile klasearen borrokaren historian. Munduko eta Euskal Herriko langile klasearen indarra eta adorea irudikatzen dituzten bi borroka irduikatzen baitituzte.
Martxoaren hirugarren egunean 1976ean Gasteizen aurrekaririk ez zuen eta milaka langile mobilizatzeko gai izan borroka oroitu eta omentzen da. Hiriko lantegiak gutxinaka eta banan banan batzeko gai eta giro iraultzaile bat sortzeko gai izan zen borroka hura. Langile klasearen bere kabuzko antolaketan eta asanblada eta batasunean oinarrituriko borroka. Garai latza izan zen, ia garai hartan , eta errepresiorik gogorrenari aurre eginez borroka aurrera eraman zuten langileena bezainbeste. Borroka bat, non sistemak bere zutaberik sendoenak ere dardarka ikusita, borroka hura odolaren indarra eta usain San Francisco de Asis elizaren atarirano ermanez amaitu zuen.,bertan aurrera eramaten ari zen asanbladako langileei arrazoirik gabe tiro eginez eta Pedro María Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda erahilaz. Ondoren gertaturiko istiluetan Basauri eta Tarragonan beste bi langile erahilaz. Betiko orgia langile klasearen heroientzat.
Martxoaren 8a, emakume sozialisten internazionalak, egun hura emakume langilearen aldarri eta borroka eguna bezala ezarri zuen. Estatu batuetako lantegi textil batean emandako sutean hildako 123 emakumeen memoriak eta Clara Zetkin edo Rosa Luxemburgok utzitako ondareak, ezin digu egun honen klase izaera ahaztuarazi. Interklasismoak ez du emakumea kapitalismoaren kateetatik askatuko, emakume langileok, gure borroka, gure klase sozialaren askapenerako borrokaren zati banaezin bezala ulertu behar dugu.
Bi data hauek gu itotzen, explotatzen, amaierarik zitaleraino etekinen baloreak lehenesten saiatzen den sistema honen aurkako borroka oroitzen du. Etxegabetzeak, kaleratzeak, lantegietan emandako heriotzak,errepresioa eta emakumeek asignatuta daukaten rola, etekin ekonomikoen aldeko logikan besterik ezin dira ulertu. Logiko horren barruan,hau da, kapitalismoaren barruan ez da euskal langile klasearen egoera hobetu eta konpontzeko modurik.
Klase antolaketa, diskurtso eta ideologiaz homitu beharra dugu. Kontzientzia barneratu, aurretik emandako borroketatik ikasi, klase bezala indartzen lagunduko diguten baliabideak sortu bajar ditugu. Gasteizeko langileak antolatu eta egoera gogorrenetan antolatu ziren langileen testigua jaso behar dugu, sistemak miseria eta explotaziotik irteerarik ez digula eskainiko ulertuz. Kapitalismoarekiko hausturaren aide egin beharko dugu apostu, bere merkatu logikekin hautsi, hori egin ezean, gobemu eta parlamentariek ezarritako miseria kudeatzeko aukera besterik ez baltugu izango.
Elkartasun eta omenaldirik beroena Martxoaren 3an burututako borroka eta bertan eroritakoei, langile emakumeen defentsa eta klase batasuna.
Gora langile klasearen borroka!
Euskal Herrian, 2020ko martxoaren 3an
Eraiki