algecirasera-martxa.jpg

Abe­rri Egu­na 2020 | Amnis­tia Ta Askatasuna

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak Eus­kal Herria­ren inde­pen­den­tzia alda­rri­ka­tu nahi du gaur­ko Abe­rri Egu­nean, urte osoan zehar egi­ten duen beza­la. Bi Esta­tuk zapal­du­ta­ko herria da gurea. Espai­nia­ko eta Fran­tzia­ko Esta­tuek inpo­sa­tu­ta­ko muga arti­fi­zia­lak badau­ka bes­te ondo­rio larri bat: eus­ka­ra des­age­rra­raz­tea­re­kin bate­ra, bi hiz­kun­tza ezber­din ezar­tzen diz­ki­gu­te alde bie­ta­ko eus­kal herri­ta­rren arte­ko ezin uler­tzea bul­tzatze­ko, eta bi kul­tu­ra arrotz ezber­di­nen inpo­si­zioa­ren bidez Eus­kal Herria­ren asi­mi­la­zioa bilatzen dute.

Soi­lik inde­pen­den­tziak, soi­lik esta­tu pro­pioa edu­kitzeak, ber­ma deza­ke gure herria­ren bizi­rau­pe­na. Bes­tal­de, bene­ta­ko inde­pen­den­tzia lor­tze­ko ez da nahi­koa esta­tu pro­pioa edu­kitzea bal­din eta esta­tu hori inpe­ria­lis­moa­ren morroia bal­din bada. Ez dugu nahi mun­du­ko oli­gar­kiak gida­tu­ta­ko era­ba­kien men­pe dagoen esta­tua. Ez dugu nahi bes­te herri batzuk zan­patzen dituen esta­tu bat. Ez dugu nahi gutxi batzuen interes eko­no­mi­koen mese­de­tan herria mise­ria­ra kon­de­natzen duen esta­tu bat, Eus­kal Herri inde­pen­den­te eta sozia­lis­ta baizik.

Gaur­koa beza­la­ko egun batean ezin ditu­gu ahaz­tu Eus­kal Herria­ren inde­pen­den­tzia eta sozia­lis­moa­ren alde borro­ka egi­tea­ga­tik orain­dik kar­tze­lan, depor­ta­zioan edo erbes­tean dau­den mili­tan­te poli­ti­koak, ezta borro­ka horre­tan ero­ri­ta­ko guda­riak ere. Jarrai deza­gun hel­bu­ru hauen alde lanean. Inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa eta amnistia!

Eus­kal Herria, 2020ko api­ri­la­ren 12a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *