Militarrak.jpg

Espai­niar Arma­da Iru­ñean. Alde hemendik!

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak oku­pa­zio inda­rrek Eus­kal Herrian duten pre­sen­tzia sala­tu nahi du, eta zehaz­ki gaur Espai­niar Arma­dak Iru­ñean egin­da­ko era­kus­tal­di tamalgarria.

Kon­fi­na­men­du behar­tua hasi zene­tik guk eta bes­te hain­bat era­gi­le poli­ti­kok, bene­tan apli­ka­tu digu­te­na Sal­bues­pen Egoe­ra bat dela sala­tu izan dugu. Iru­ñean eta azken egu­no­tan Eus­kal Herri­ko txo­ko ezber­di­ne­tan Espai­niar Arma­dak aurre­ra era­man­da­ko ope­ra­zioek zeri­ku­si gutxi dau­ka­te osa­sun kon­tue­kin, eta zeri­ku­si osoa dute lan­gi­le­ria­ren kon­tro­la­re­kin eta bel­du­rra­ren hedapenarekin.

Eus­kal Herria­ren kasuan, gai­ne­ra, bere­bi­zi­ko zama dau­ka gurea oku­pa­zio indar atze­rri­ta­rrek zapal­du­ta­ko herria iza­tea. Azpi­ma­rratze­koa da herri zapal­dua­ren kon­tzien­tzia edu­kitzea ezin­bes­te­koa dela oku­patzai­leei aurre egi­te­ko orduan, eta hain zuzen ere horre­ga­tik, gurea herri borro­ka­la­ria dela­ko, saiatzen ari dira haien bote­re mili­ta­rra era­kutsi nahian. Eus­kal Herrian inpo­sa­tu­ta­ko muga­ren bi aldee­tan espai­niar­tze eta fran­tses­te pro­ze­sua indar­tze­ko saia­ke­ra baten aurrean gaude.

Inpe­rioak, oli­gar­kia eta bur­ge­sia dato­rre­na­ren aurrean bir­ko­ka­tu nahian dabil­tza, herri zapal­duen eta lan­gi­le­ria esplo­ta­tua­ren edo­zein matxi­na­da saio armen bidez sun­tsitze­ko. Ez die­gu oku­pa­zio inda­rrei inola­ko zile­gi­ta­su­nik onar­tzen Eus­kal Herrian jar­du­te­ko, eta are gutxia­go lan­gi­le­ria­ren aur­ka jotzeko.

Honen aurrean Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak anto­latze­ko eta borro­ka­ra­ko deia egi­ten du. Inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa eta amnistia!

Eus­kal Herria, 2020ko api­ri­la­ren 3a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *