Gas­teiz­ko Udal Poli­ziak gaz­te bati eman­da­ko jipoia­ren aurrean

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak Sal­bues­pen Egoe­ra­ren bai­tan poli­zia ezber­di­nak aurre­ra era­ma­ten ari diren erre­pre­sio dina­mi­ka sala­tu du hasie­ra­tik. Poli­zia­ren gehie­gi­ke­riak ohi­koak ziren lehe­na­go ere, bai­na orain­goan tes­tuin­gu­ru ego­kia sor­tu dute gehie­gi­ke­ria horiek jen­de asko­ren oni­ritzia lor deza­ten. Gizar­te bel­dur­tuek ustez­ko segur­ta­su­na jar­tzen dute beti aska­ta­su­na­ren gai­ne­tik, eta Esta­tuak egoe­ra baliatzen ari dira bel­du­rra zabal­tze­ko eta esku­bi­deak ezer ezean uzteko.

Orain­goan Gas­teiz­ko udal poli­ziak izan dira 19 urte­ko gaz­te baten etxean sar­tu, jipoi­tu eta atxi­lo­tu dute­nak, leiho­tik arrautzak bota ziz­kie­la­koan. Gaz­teak ustez bota­ta­ko arrautze­tan arre­ta jar­tzeak, ordea, horre­la­ko erreak­zio baten atzean egon dai­te­keen ben­ta­ko arra­zoia ezku­tatzea dakar.

Kon­fi­na­men­du honek, bes­te gau­za batzuen artean, kar­tze­la arin­du bat bihur­tu da, batez ere, balia­bi­de gutxien dituen jen­dea­ren­tzat. Ez da gau­za bera 50 m²-ko pisu ala txa­let batean bizitzea; ez da gau­za bera kon­fi­na­men­dua pasatze­ko diru-koltxoia iza­tea edo ziur­ga­be­ta­sun eten­ga­bean bizitzea. Edo­no­la ere, argi dagoe­na da egoe­ra honek frus­tra­zioak era­gi­ten ditue­la, eta sis­te­ma ez dela gai pan­de­mia­ri modu ego­ki batean aurre egi­te­ko, ez gai­xoak artatze­ko orduan, ezta osa­sun­tsu dagoen jen­dea tra­tatze­ko orduan ere.

Edo­zein kasu­tan, poli­zia­ren joka­bi­de hau ezin da jus­ti­fi­ka­tu psi­ko­pa­ta baten ikus­pun­tu­tik ez bada. Gaz­tea jipoitzean age­rian uzten duten gau­za baka­rra, horren­bes­te jen­dek poli­zia­re­ki­ko gorro­toa iza­tea­ren arra­zoia da. Bizi dugu­na beza­la­ko egoe­ra gogor batean, enpa­tiaz eran­tzun beha­rrean, indar­ke­riaz eta harro­puz­ke­riaz jokatzen ari da poli­zia Eus­kal Herri­ko txo­ko ezberdinetan.

Zalan­tza­rik gabe poli­zia sis­te­ma­ren arma­da urba­noa dela eta bere fun­tzioa, oraintxe bere­zi­ki, herria dizi­pli­natzea eta obe­dien­tzian eta sumi­sioan hez­tea dela, dato­zen urtee­tan ger­ta­tu­ko den tal­ka sozia­la­ren aurrean “artal­dea” ardi­te­gian bil­du­ta eta zin­tzo mantentzeko.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aurre­ko Mugi­men­duak elkar­ta­su­na adie­ra­zi nahi die Gas­teiz­ko gaz­te honi zein poli­zia­ren gehie­gi­ke­riak pai­ratzen ari den orori.

Eus­kal Herria, 2020ko api­ri­la­ren 23a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua.

Azaleko argazki berbera

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *