EWylXzeWsAwx2wy

Jazar­pe­na­ri bidea itxi, aska­ta­sun poli­ti­koak borro­ka­tu /​Pare­mos el abu­so poli­cial, luche­mos por las liber­ta­des políticas

[wpdm_​package id=“118725” template=“5c51ba687615d”]

Maiatza­ren bata dugu gaur­koa, Lan­gi­le­ria­ren Nazioar­te­ko Egu­na. Batzuek gure kon­de­na ospa­ki­zun bihur­tu nahi izan duten hone­tan, zan­patzen gai­tuz­ten kateak arras­ta­ka dara­matza­gu­nok bada­ki­gu gaur­koa borro­ka egu­na bes­te­rik ezin dela izan, etxean gil­tza­pe­tu­ta gauz­ka­ten arren. Hori horre­la, gaur­ko egu­nez lan­gi­le­ria­ren egoe­ra oro­ko­rra sala­tu, eta haren gain­di­pe­ne­ra­ko bidean zimen­duak jar­tze­ko beha­rrean berres­tea dagokigu.

Eus­kal Herri­ko bes­te hain­bat era­gi­lek egin beza­la, dina­mi­ka hone­tan ere esan izan dugu bur­ge­siak osa­sun-kri­sial­dia­ren aitza­kia­pean are gehia­go gogor­tu due­la lan­gi­le kla­sea­ren kon­tra­ko ofen­tsi­ba. Zen­tzu horre­tan, osa­sun-larrial­diak ate-joka zegoen kri­si egoe­ra ger­tu­ra­tu du, lan­gi­le­ria­ren lan eta bizi bal­din­tzen kas­kar­tzean sakon­duz. Ofen­tsi­ba eko­no­mi­koa iza­teaz gain, poli­ti­koa ere bada; eta mun­du mai­la­ko oli­gar­kiak jokal­di maka­broa disei­na­tu du, gugan obe­dien­tzia inpo­sa­tu bitar­tean, geu­re ger­tu­koen mise­ria arratsal­de­ro etxe­tik txa­lotzea arau bihurtzeraino.

Lega­li­ta­tea­ren pean gure mugi­men­duak digi­tal­ki zela­tatzea­ri ekin dio­te; indar poli­zia­lak hel­tzen ez diren espa­zioe­tan gure arte­ko bigi­lan­tzia eza­rri dute; kalee­tan gal­de­ka­tu, umi­lia­tu eta jaza­rri egi­ten gai­tuz­te, herrial­de batzue­tan kale­ra ate­ratzea­ga­tik gu erail­tze­raino. Azken finean, ofen­tsi­ba honen guz­tia­ren aur­pe­gi­rik bor­tzitze­ne­ta­ko bat da jazar­pen poli­zia­la; hau da, erre­pre­sio inda­rrek bur­ge­sia­ren beso arma­tu gisa gure­kin nahi dute­na egi­te­ko inpu­ni­ta­tea. Horrez gain, dator­ki­gu­na­ren aurrean gu poli­ti­ko­ki are eta gehia­go ahul­tze­ko asmoz, lehen urriak ziren aska­ta­sun poli­ti­koak balio­ga­be­tu diz­ki­gu­te; eta «nor­mal­ta­sun berria­ren» disei­nuan alder­di poli­ti­ko bakoitzak haren sina­du­ra jarri nahi duen hone­tan, ez da inor min­tzo bil­tze­ko edo­ta mani­fes­tatze­ko esku­bi­deez, esaterako.

Pro­le­tal­goa­ren aur­ka­ko ofen­tsi­ba ete­te­ko gai­ta­su­na izan nahi badu­gu, ezin­bes­te­koa zai­gu anto­la­kun­tza poli­ti­ko­ra­ko bal­din­tzak esku­ratzea. Lehen lerro­ko behar hau, ordea, ez digu bur­ge­siak opa­ri­tu­ko; eta beraz, lan­gi­le­ria­ren etor­ki­zu­na hain beltz age­ri zai­gun maiatza­ren lehen hone­tan egin deza­ke­gun ekar­pe­nik one­na sal­bues­pen egoe­ra­ren setioa haus­te­ko eta gure hel­bu­ru poli­ti­koen alde borro­katze­ko anto­latzea da.

2020ko maiatza­ren 1a

JAZARPENARI BIDEA ITXI

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *