Pre­so Poli­ti­koa­ren Nazioar­te­ko Egu­na | Amnis­tia Ta Askatasuna

Gaur, Pre­so Poli­ti­koa­ren Nazioar­te­ko Egu­nean, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak hona­koa adie­ra­zi nahi du:

Erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­ko baka­rra edo­ta bere jar­due­ra poli­ti­koa­ga­tik kar­tze­lan bukatze­ko arris­kuan dagoen mili­tan­te baka­rra gel­ditzen den bitar­tean, edo­zein mugi­men­du iraul­tzai­lea­ren bete­beha­rra da amnis­tia alda­rri­katzea eta berau lor­tze­ko bal­din­tzak sor­tze­ko borro­kan jarraitzea.

Mila­ka dira mun­du­ko kar­tze­le­tan zehar dau­den pre­so poli­ti­koak eta, nos­ki, haien artean espai­niar eta fran­tziar kar­tze­le­tan dau­den eus­kal pre­so poli­ti­koak ere. Horre­taz gain, ezin ditu­gu ahaz­tu kar­tze­lan egon ez arren, kar­tze­la­ren ondo­rioz erbes­tean erre­fu­xia­tu­ta dau­de­nak, sarri­tan egoe­ra eko­no­mi­ko eta admi­nis­tra­ti­bo pena­ga­rrie­tan, hamar­ka­dak depor­ta­tu­ta dara­matza­te­nak ahaz­ten ez ditu­gun bezala.

Esa­ten genuen beza­la, amnis­tia­re­na ezin­bes­te­ko alda­rri­ka­pe­na da, bere esa­nahia, guretzat, ter­mino juri­di­koak adie­raz­ten due­na baino askoz gehia­go bai­ta. Amnis­tia­ren alda­rri­ka­pe­na­ren alder­di garran­tzitsue­na bere esa­nahi poli­ti­koa da. Amnis­tia, erre­pre­sa­lia­tu poli­ti­koen aska­ta­su­naz gain, per­tso­na hauek borro­ka­ra bul­tza­tu zituz­ten arra­zoien kon­pon­ke­ta da, hots, aska­ta­sun nazio­na­la eta sozia­la Eus­kal Herria­ren kasuan.

Pre­so poli­ti­koa­ren defi­ni­zioa egi­tea tokatzen da gaur­koan, oso aspal­di­tik dabil­tza­la­ko bur­ge­sia­ren morroiak, Nazioar­te­ko Amnis­tia dei­tu­ta­ko era­kun­de inpe­ria­lis­ta­ren lagun­tzaz, pre­so poli­ti­koa­ren kon­tzep­tua edu­kiz hus­tu nahian. Ama­rru honen bitar­tez, nazioar­te­ko bur­ge­siak esta­tu kapi­ta­lis­ten inpu­ni­ta­tea bilatzen du inola­ko aur­ka­ko­ta­su­nik gabe herriak eta lan­gi­le­ria zapal­tzen jarrai ditza­ten. Eza­rri­ta­ko orde­na­ren aur­ka matxi­natzen den oro­ren borro­ka­ri izae­ra poli­ti­koa ken­tzea­re­kin bate­ra, erre­pre­sioa­ren jus­ti­fi­ka­zioa­ri ateak zabal­tzen diz­kio­te horrela.

Hori dela eta, argi­ta­su­nez esan nahi dugu pre­soa­ri izae­ra poli­ti­koa ema­ten dio­na ez dela, inolaz ere, bio­len­tzia iraul­tzai­lea­ri uko egin iza­na ezta lege­dia­ren bar­nean ari­tu iza­na. Pre­so poli­ti­ko oro da delin­kuen­tea kar­tze­latzen duen esta­tua­ren lege­dia­ren ara­be­ra, dik­ta­du­rek eta sasi-demo­kra­zia uste­le­nek ere legeak badituztelako.

Pre­soa­ri izae­ra mili­tan­tea ema­ten dio­na aska­ta­sun zibil, poli­ti­ko, sozial, eko­no­mi­ko eta kul­tu­ra­len alde­ko borro­ka kolek­ti­boan par­te har­tzea­ren ondo­rioz kar­tze­lan ego­tea da. Pre­so poli­ti­koek uko egin dio­te ete­kin per­tso­na­lei kolek­ti­boa­ren mese­de­tan, eta haien kar­tze­la urtee­kin ari dira zapal­tzai­leen amo­rrua pai­ratzen. Hori dela eta, Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­duak ez du onar­tzen borro­ka mol­dea­ren ara­be­ra pre­so poli­ti­koen artean egin­da­ko bereiz­ke­ta­rik, eta are gutxia­go per­tso­na hauei eza­rri­ta­ko zigo­rrak. Pre­soak kale­ra, amnis­tia osoa!

Eus­kal Herria, 2020ko api­ri­la­ren 17a.

Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugimendua

Jato­rria /​Ori­gen

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *