Ramon Angel Hernandez Gabiola errefuxiatu ohia zendu da Ordizian. 27 urte egon zen Ordiziatik kanpo, lehenengo Uruguain eta beranduago Baionan, Euskal Herrian, baina bere sorterrira itzuli ezinik.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak doluminak helarazi nahi dizkie bere senide eta lagunei, eta hainbeste urtetan borrokan ibilitako militante batekiko begirunea adierazi. Agur eta ohore!
Euskal Herria, 2020ko apirilaren 13a.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.