97070533_10216656940685563_8326644678619299840_o

Patxi Rui­zen seni­de eta ger­tu­ko lagu­nen gutu­na /​Car­ta de los ami­gos y fami­lia­res de Patxi Ruiz

[wpdm_​package id=“121746” template=“5c51ba687615d”]

PATXIREN SENIDE ETA GERTUKO LAGUNAK

Ohar honen bitar­tez, Patxi Ruiz Rome­ro eus­kal pre­so poli­ti­koa­ren seni­de eta lagu­nok, zera adie­ra­zi nahi dugu:

  • Une latzak iza­ten ari dira hauek guretza­ko. Espetxe poli­ti­ka kri­mi­na­lak, eta kasu hone­tan Mur­tzia II espetxe­ko zuzen­da­ritza eta medi­kua­ren jarre­ra faxis­tak bul­tza­tu­ta, Patxik bere burua gose eta ega­rri gre­ban jar­tze­ra behar­tu­ta iku­si du. Ordu­tik, erlo­ju­pe­ko las­ter­ke­ta batean aur­kitzen gara, hil ala bizi­koa dena.
  • Gogo­ra­tu nahi dugu, egoe­ra hone­ta­ra iritsi gare­la orain dela hamar urte­tik hona­ko tes­tuin­gu­ruak era­gin­da. Izan ere, Patxi azken hamar urte haue­tan, berak egi­ni­ko ibil­bi­de mili­tan­te guz­tian zehar beza­la, duin­ta­su­na­ren ere­du izan da eta honen ondo­rioz, etsaia eta bes­te ere­mu ezber­din batzue­ta­tik jo pun­tuan jarri dute (horren adi­bi­de gar­biak dira berak publi­ko egi­ni­ko bi idatziak denak ez du balio eta era­kun­de­ko zuzen­da­ritza batzor­dea­ri). Azken hila­be­te haue­tan, Covid-19a­ren kon­tes­tuan, Patxi, bes­te pre­so batzue­kin bate­ra, espetxe­ko patioan elka­rre­ta­ratzeak egi­ten hasi zen. Ber­tan, pre­so guz­tien esku­bi­deen alde egi­ten zuen. Bes­teak bes­te, pre­so gai­xoen eta kon­de­na ia bete­ta duten pre­soen kale­ratzea­ren alde. Eta orain, borro­ka horre­tan, bizitza bera jarri du jokoan.
  • Horre­taz gain, Patxi­ren iritzia eta nahia ERRESPETATZEA eskatzen dugu.
  • Eske­rrik sen­ti­tue­nak eman nahi diz­ki­zue­gu, nola edo hala, Eus­kal Herrian bar­na zein atze­rri­tik, Patxi­ri elkar­ta­su­na adie­ra­zi edo­ta bere borro­ka­re­kin bat egi­ten ari zare­ten guz­tiei. Ani­mo bere­zi­ki, gose gre­ban zein baraual­dian zare­ten lagu­nei eta bai­ta espetxe barruan elkar­ta­su­nez borro­kan jarri zare­ten kide guz­tiei. Zuen guz­tion bul­tza­da gure arna­sa da! – Bukatze­ko, borro­ka honi eus­te­ra ani­matzen zai­tuz­te­gu, era batean edo bes­tean, Patxi­ri zuen elkar­ta­su­na adie­ra­ziz, kalean bere egoe­ra sala­tuz edo­ta bere alda­rri­ka­pe­ne­kin bat egi­nez. Denon inda­rra beha­rrez­koa da borro­ka hau ira­ba­zi­ko badugu. 

PATXI BORROKAN, GU ERE BAI! AMNISTIA!

Patxi Rui­zek lehe­na­go igo­rri­ta­ko gutu­nak erans­ten ditugu

Era­kun­de­ko Zuzen­da­ritza Batzor­dea­ri – Patxi Ruiz Rome­ro, eus­kal pre­so politikoa

Bada den­bo­ra bat, Berrian eta inter­ne­ten argi­ta­ra­tu­ta­ko nire gutu­na dela eta, nire­kin kon­tak­tuan jarri zine­te­la gutun horren argi­ta­ratzea­re­kin Era­kun­dea­ren hiru dizi­pli­na arau apur­tu nitue­la informatzeko:

Ezker Aber­tza­le osoa­ren ildoa­ren kon­tra­ko­ta­su­na mai­la publi­koan adie­raz­tea. Zati­ke­ta saioak babes­tu eta eli­katzea. Era­kun­dea­ren arauen eta bar­ne dizi­pli­na­ren urraketa.

Horre­ga­tik eskatzen zeniz­ki­da­ten azal­pe­nak eta, jaki­na­raz­ten zeni­da­ten, azal­pen horien espe­roan, nire mili­tan­tzia eten­da gel­ditzen zela. Era­ba­ki hau, esan zeni­da­te­na­ren ara­be­ra, EPP­Kren zuzen­da­ritza­ri eta nire ondoan zeu­den mili­tan­te pre­soei jaki­na­ra­zi­ko zenie­ten eta, azke­nik, neu­rri hau publi­ko ez egi­tea eskatzen zenidaten.

Bes­te era batean ezin zenez izan, beha­rrez­ko azal­pe­nak hela­ra­zi niz­ki­zuen, nire par­te­tik nire mili­tan­tzia­ren kau­te­laz­ko ete­nal­dia­ri buruz­ko behin beti­ko eran­tzu­na ema­tea eskatzen nizuen. Eta publi­ko ez egi­tea­ri dago­kio­nez, jaki­na­raz­ten nizuen, egun­go egoe­ran, era­ba­ki hori nire baino ez zela eta kon­tzien­tzia mili­tan­te­ak esa­ten zida­na­re­kin kohe­ren­tzian joka­tu­ko nuela.

Zuzen­da­ritza Batzor­de honen eran­tzu­nik ez duda­nez jaso, gaur publi­ko egi­tea era­ba­ki dut erres­pe­tatzen duzue­la dio­zuen mili­tan­tzia horren par­te bate­ki­ko man­ten­tzen duzuen jarre­ra. Agian, honez­ke­ro, inori ez zaio axo­la izan­go azken urteo­tan ENAMen eta, zehaz­kia­go, Era­kun­dean ger­ta­tu dena, zelan jokatzen ari zare­ten baka­rrik sek­to­re erre­for­mis­ta erres­pe­ta­tuz, eta zer egi­ten ari zatzaiz­kion zuen oina­rriz­ko mili­tan­tzia­ren par­te bati.

Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na, Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Eus­kal Era­kun­de Sozia­lis­ta Iraul­tzai­lea, Eus­kal Herria askatze­ko sor­tu zen, eta bere­zi­kia­go, Eus­kal Herri Lan­gi­lea. Horre­ta­ra­ko defi­ni­tu eta zehaz­tu zituen Eus­kal Iraul­tza­ren lau hel­bu­ruak: inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa, bir­ba­ta­su­na eta berreus­kal­dun­tzea. Gai­non­tze­ko guz­ti-guz­tia, estar­te­gia zein tak­ti­ka, anto­latze-mol­deak, ildo poli­ti­koa, den-dena, lau hel­bu­ru hauek lor­tze­ko tres­na dira. Hots, Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na era­kun­dean dizi­pli­na, ezin­bes­tez, Eus­kal Iraul­tza­ren zer­bitzu­ra dago, eta ez alde­ran­tziz. Eus­kal Herri Lan­gi­lea­ren aska­ta­su­na lor­tze­ko ele­men­tu subor­di­na­tua da.

Hau behin eta berriz egiaz­ta­tu da gure era­kun­dea­ren his­to­ria luzean. Sorre­ra­tik ber­ta­tik, EKI­Ne­ko gaz­te aber­tza­le iraul­tzai­leek ez zuten onar­tu PNVk inpo­sa­tu nahi zien dizi­pli­na itsua, zei­na baitzen ildo poli­ti­ko liki­da­zio­nis­ta baten emaitza.

Gau­za bera ger­ta­tu zen V. Bil­tza­rre­ko garaian, non espai­no­lis­moa­ren eta erre­for­mis­moa­ren men­pe ari zen Bule­go Poli­ti­koa kan­po­ra­tua izan baitzen, Eus­kal Iraul­tza liki­da­tu nahi zue­la­ko. Den­bo­rak eta pra­xiak aski argi fro­ga­tu dute Bule­go Poli­ti­ko haren ildoa nola­ko zen eta nora jo zuen ondoren.

Feno­meno ber­be­ra erre­pi­ka­tu zen Sex­ta­ren garaian. Mili­tan­te aber­tza­le eta sozia­lis­ta iraul­tzai­le batzuek lehen­ta­su­na eman zio­ten Eus­kal Iraul­tza­ri eta, horren bai­tan eta horren zer­bitzuan uler­tu zuten mili­tan­tzia. Horri esker garai­tua izan zen, berriz ere, liki­da­zio­nis­mo espai­no­lis­ta eta erre­for­mis­ta. Dena subor­di­natzen bai­ta inde­pen­den­tzia, sozia­lis­moa, bir­ba­ta­su­na eta berreus­kal­dun­tzea lor­tze­ko estra­te­gia ego­kia man­ten­tzea­ri begi­ra, eta dizi­pli­na horren bai­tan kokatzen da.

Geroa­go, Poli-Milien zati­ke­ta­ren garaian ere, kon­tu jaki­na da PMak gehien­go zaba­la zire­la Era­kun­dean eta, hala ere, dizi­pli­na modu iraul­tzai­le horre­tan uler­tzen zute­la­ko, Mili­ek aurre­ra jo zuten ildo eta estra­te­gia ego­ki baten ingu­ruan. Berriz ere, pra­xiak argi­ro fro­ga­tu zuen nor zegoen zuzen eta nor oker.

Eta gogo­ra­tu behar da Poli-Mili­ek bi zati­ke­ta izan zituz­te­la ondo­ren, Bere­zie­na eta Mili­kie­na, eta bie­tan, berriz ere, dizi­pli­na apli­ka­tu zela mol­de iraul­tzai­le horre­tan, beti Eus­kal Iraul­tza­ren alde­ko tres­na gisa, liki­da­zio­nis­mo eta erre­for­mis­mo guz­tien aurka.

Gaur egun ere his­to­ria erre­pi­katzen da. Gure era­kun­deak Batza­rra egin zuen 2007/​2008 urtee­tan. %80ak boz­ka­tu zuten aber­tza­le iraul­tzai­le poli­ti­ko-mili­ta­rra­ren alde. Oker ez bana­go, Batza­rren pro­ze­sua 2009ko martxoan amai­tu zen.

Hila­be­te horre­tan ber­tan, 2009ko martxoa­ren 16an, lehen­dik isil­pean eta ezku­tuan lanean ari zen frak­zio erre­for­mis­tak pren­tsau­rre­koa eskai­ni zuen, bide, kanal, arau eta dizi­pli­na guz­tien gai­ne­tik sal­to egi­nez. «Estra­te­gia era­gin­ko­rra» alda­rri­ka­tu zuten, Era­kun­deak bere Batza­rrean era­ba­ki­ta­koa ez zela efi­ka­za argi eta gar­bi utziz. Pren­tsau­rre­ko era­bat frak­zio­nal horre­tan Ote­gi, Rodri­guez, Zaba­le­ta, Erki­zia, Kiro­ga, Moreno, Diez eta Etxai­de egon ziren, bes­teak bes­te. Eus­kal Nazio Aska­pe­ne­ra­ko Mugi­men­du­ko frak­zio erre­for­mis­ta­ren aur­kez­pen publi­koa izan zen.

Aza­roa­ren 14an egin zuten age­rral­di fama­tue­na, «Mit­chell» prin­tzi­pioak onar­tuz Ezker Aber­tza­le osoa­ren ize­nean, inola­ko ezta­bai­da­rik gabe. Bene­ta­ko esta­tu-kol­pea. Alfe­rrik da espan­tu­ka aritzea mili­tan­te liki­da­zio­nis­ta horien dizi­pli­na eza eta juku­tria dei­to­ra­tuz, kri­ti­ka­tuz eta kon­de­na­tuz. Alfe­rri­ka­ko lana da, zeren eta lehe­na­go esan dudan beza­la­xe, dizi­pli­na estra­te­gia baten bai­tan subor­di­natzen den osa­gaia bai­ta. Ez da nagu­si bai­na morroi. Beraz, ENAMen bai­tan bi estra­te­gia argi eta gar­bi ager­tu zire­nean, auto­ma­ti­ko­ki bi dizi­pli­na ere sor­tu ziren, ezin­bes­tez eta halabeharrez.

Ondo­ren eto­rri zena kon­tu oso jaki­na da. Dizi­pli­na iraul­tzai­lea bate­re erres­pe­ta­tu ez zute­nak hasi ziren dizi­pli­na eta bata­su­na eskatzen denei, ezker-eskuin eta ozen­ki. Eta nahas­men ika­ra­ga­rria nagu­si­tu zen ENAMen bai­tan, ez baitze­goen argi noren eta zeren alde­ko bata­su­na eta dizi­pli­na eskatzen zen. Erre­for­mis­tek, liki­da­zio­nis­tek eta opor­tu­nis­tek eder­ki balia­tu zuten kon­fu­sio hori, borro­ka arma­tuaz gain, estra­te­gia iraul­tzai­le osoa ere sun­tsitze­ko, kon­tua ez baitzen borro­ka arma­tua bai /​borro­ka arma­tua ez ezta­bai­da itsu eta antzua. Ara­zoa­ren mui­na estra­te­gia iraul­tzai­lea ver­sus estra­te­gia erre­for­mis­ta zen. 20072009 urtee­tan oso mili­tan­te gutxik iku­si zuten ara­zoa. Gaur egun gero eta gehia­gok ikus­ten dugu, eta horren ara­be­ra jokatzen hasi gara.

Honaino iritsi­ta, uste dut gar­bi azal­du duda­la nire jarre­ra mili­tan­tea. Nik dizi­pli­na beti onar­tu dut, Eus­ka­di Ta Aska­ta­su­na­ren estra­te­gia aber­tza­le, inde­pen­den­tis­ta eta sozia­lis­ta iraul­tzai­lea­ren bai­tan. Eta dizi­pli­na horri jarrai­ki, kon­tzien­tzia mili­tan­te horri jarrai­ki, jokatzen ari naiz jokatzen ari nai­zen beza­la. Ez naiz ni dizi­pli­na hautsi due­na, bai­zik eta estra­te­gia erre­for­mis­ta eta liki­da­zio­nis­ta oso-oso­rik eta txin­tik esan gabe iren­tsi duzue­nok. Hor dago gakoa!

20092011 urtee­tan kon­tu hauek guz­tiak era­bat naha­si­ta zeu­den. Kons­pi­ra­zio horren ondo­rioz mili­tan­te askok ez genuen argi ikus­ten gure era­kun­dean bere­zi­ki eta ENAMen oro har ger­tatzen ari zena. Bai­na 2017an gau­de eta orain ez dago aitza­kia­rik. Kon­tuak eta afe­rak gar­bi dau­de. Bi estra­te­gia dira gaur egun, bata erre­for­mis­ta eta bes­te iraul­tzai­lea. Bata liki­da­zio­nis­ta eta bes­tea V. Batza­rra­ren ildo­koa. Bata PNVren men­de­koa, gero eta argia­go, eta bes­tea inde­pen­den­tis­ta eta sozia­lis­ta, Era­kun­dea­ren his­to­ria­re­kin zin­tzo eta kohe­ren­tea. Eta honen guz­tia­ren ondo­rioz, bi dizi­pli­na ere badau­de, bata erre­for­mis­ta eta bes­tea iraultzailea.

Nik, zuek beza­la, nire hau­tua egi­na dut. Pra­xi iraul­tzai­leak era­ba­ki­ko du nork duen arra­zoia eta nork ez. Azken bost urteek, hala ere, argi utzi dute beti­ko hel­bu­ru eta estra­te­gia­ren alde nor garen, eta hurren­go bos­tek are argia­go utzi­ko dute hori. Eus­kal Herri Lan­gi­lea horre­taz ohar­tzen ari da.

Hau esan­da apro­betxa­tu nahi dut ere, EPPK­ko kidea nai­zen hei­nean, EPP­Kren bai­tan ema­ten ari den «bar­ne ezt­bai­dan» par­te ez har­tzea era­ba­ki duda­la esa­te­ko. Honi ez diot zile­gi­ta­su­nik onar­tzen, izan ere inola­ko ezta­bai­da gabe Ger­ni­ka­ko Akor­dioa sinatzen behar­tu gin­tuen Zuzen­da­ritza bere­tik jaiotzen bai­te­la­ko. Eta pre­so poli­ti­koek lega­li­ta­tea­ren bidea (sal­ba dadi­la ahal due­na) onar deza­gun urte­be­te­ko pre­sio poli­ti­ko-media­ti­koa eta gero, nor­bai­tek sinetsi al deza­ke egoe­ra hone­tan, tes­tuin­gu­ru hone­tan, ezta­bai­da bat serioa dela? Posi­blea dela aska­ta­su­nez ezta­bai­datzea uka­pen poli­ti­koa eta baz­ter­ke­ta­ren artean auke­ratze­ra bul­tzatzen gai­tuz­te­nean? EA Ofi­zia­la­ren ardu­ra­du­nek per­tso­nen ahul eta babes­ga­bee­nak bil­tzen dituen kolek­ti­boa­re­kin egin iza­na frak­zio honek ordez­katzen due­na­ren adie­raz­lea da.

Esan­go dida­zue zuen «estra­te­gia­re­kin» bat egi­ten ez duda­nez gero ez dau­ka­la zen­tzu­rik Era­kun­dean mili­tatzen jarraitzeak, ezta EPP­Kren bar­nean jarraitzeak ere, ni neu koka­tu nai­ze­la bie­ta­tik kan­po. Bai­na nik ez dut horre­la ikus­ten, ni ez naiz banan­du eta ez dut onar­tzen nirea ere baden etxe­tik alde egi­tea. Egin eza­zue borro­ka arma­tu oste­ko mar­koan posi­bleak diren auke­ra guz­tien artean era­ba­kitzea ahal­bi­de­tu­ko duen ezta­bai­da jus­tu bat. «Amnis­tia gau­za ezi­na dela» argu­diatzen duzue bai­na, ordea, inde­pen­den­tzia posi­blea dela iriz­ten duzue (sozia­lis­moa­ri buruz aspal­di hitz egi­ten ez duzue­la!). Uler­tzen ez diren baiez­ta­pe­nak dau­de. Ezta­bai­da jus­tua egin eza­zue eta mili­tan­tziak era­ba­ki dezala.

«Desobe­ditze­ko gai­ta­su­nak eka­rri bazuen giza­kien his­to­ria­ren hasie­ra, ger­ta lite­kee­na da obe­dien­tziak ekar­tzea haren bukae­ra.» (Erich Fromm)

Patxi Ruiz Rome­ro – Eus­kal pre­so politikoa

2017ko api­ri­la­ren 27an

Denak ez du balio

Patxi Ruiz, Eus­kal Pre­so Politikoa

Nire hitzek gai­non­tze­ko mili­tan­te poli­ti­koen hitzek baino gehia­go edo gutxia­go balio behar­ko ez luke­te­nean, ni beza­la kon­de­na betetzen egon ala ez, publi­ko­ki hitza­ren era­bi­le­ra egi­tea beha­rrez­koa ikus­ten dut, Ezker Aber­tza­le ofi­zia­la­ren zuzen­da­ritza Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua­ri egi­ten ari zaion jazar­pen poli­ti­koa salatzeko.

Egoe­ra oro­ko­rraz eta batez ere ihes­la­ri zein pre­sook pai­ra­tu deza­ke­gun babes­ga­be­ta­su­naz kez­ka­tu­rik, ezta­bai­da tes­tuin­gu­ru baten ondo­rioz, une jakin batean bil­tzea eta AMNISTIA beza­la­ko alda­rri zile­gi baten alde mili­tatzea zein anto­latzea era­ba­ki duten hamar­ka mili­tan­te­ren­ga­na­ko jazar­pen eta gutxies­pen poli­ti­ko­rik ez.

Mugi­men­du honen zein berau osatzen duten mili­tan­teen aur­ka dagoen “sor­gin ehi­za” antze­ko hori amai­tu dadin eskatzen dut.

Bes­te­tik eta Kolek­ti­bo­ko kide nai­zen alde­tik, beha­rrez­koa ikus­ten dut Ezker Aber­tza­le ofi­zia­la­ren zuzen­da­ritza azken urte haue­tan Kolek­ti­boa­ri ezar­tzen ari zaiz­kion inpo­si­zioak salatzea, “Ger­ni­ka­ko Akor­dioa­ri” egin­da­ko atxi­ki­men­du behar­tu­tik hasi­ta, zein azken urteo­tan buru­tu­ta­ko foro ezber­di­nei geroa­go eman­da­ko atxi­ki­men­du behartuak.

Nire ize­nean soi­lik, adie­ra­zi egin nahi dut ez ditu­da­la balio­ga­rritzat har­tzen, for­me­tan zein edu­kian, iru­zu­rrez­koa eta injus­tua izan den bar­ne ezta­bai­da­ren tes­tuin­gu­ruan Kolek­ti­boak har­tu­ta­ko era­ba­kiak, non gure bar­ne kohe­sioa man­ten­tze­tik urru­ti hemen bizi dugun egiaz­ko errea­li­ta­tea (eta anitza!) dis­tor­tsio­na­tu bes­te­rik egi­ten ez duen. EZ, NIRE IZENEAN EZ Kolek­ti­boa­ren era­bil­pen alder­di­koia­ri, modu publiko/​mediatikoan bere bai­tan egin­da­ko eki­men ezber­di­ne­tan izan dugun par­te har­tze mai­la­ren ingu­ruan gezur egi­ten denean.

Eta Kolek­ti­boa­ren bai­tan lega­li­ta­tea­ren bidea era­bil­tzea­ren ingu­ru­ko ezta­bai­da egin “behar” dugu­nean, EZEZKOA ema­ten diet ezta­bai­da bera bal­din­tza­tu nahi duten eki­men zein dekla­ra­zio poli­ti­koei. Bere­bi­zi­koa da Kolek­ti­boa­ren bai­tan gau­za­tu behar dugun ezta­bai­da, bai­na hau edu­kiz anitza izan behar da, eta kan­po­tik bal­din­tzatzen saia­tu gabe. Atzo arte gure kideak izan dire­nen zein gai­non­tze­ko era­kun­de poli­ti­koen par­te­ko erres­pe­tu­tik gara­tu behar da.

Par­te nai­zen era­kun­dea­ren zuzen­da­ritza poli­ti­koa­ri, erres­pe­tu osoz esa­ten diot EZ. Nire ize­nean ez ditu­zue herri honen seme ala­bak dire­nen artean ere etsaiak izen­da­tu­ko. Amnis­tia­ren Alde­ko eta Erre­pre­sioa­ren Aur­ka­ko Mugi­men­dua ez da Ezker Aber­tza­leak bere oso­ta­su­nean pai­ratzen duen egoe­ra­ren eran­tzu­le. Mugi­men­du hone­tan par­te akti­boa har­tzen duten mili­tan­te­ek zile­gi­ta­sun osoa dau­ka­te gau­zatzen ari diren lan poli­ti­koa aurre­ra eramateko.

Pasa den aben­duan, Pari­se­ko epai­te­gi­ko are­to batean sei kidek ira­ku­rri zuten dekla­ra­zio poli­ti­koa­ri dago­kio­nez, nik ere gutun hori ira­kur­tze­ko auke­ra izan duda­la adie­ra­zi nahi dut, eta ber­tan kideen dekla­ra­zioan egin ziren aku­sa­zio larriak jus­ti­fi­katzen zuten inola­ko argu­dio­rik aur­ki­tu ez nue­la. Inola­ko mani­pu­la­zioei, EZ. Nire hitzek gai­non­tze­ko mili­tan­te poli­ti­koen hitzek baino gehia­go edo gutxia­go balio behar­ko ez luke­te­nean, ni beza­la kon­de­na betetzen egon ala ez, batzen ezta indar­tzen ere EZ gai­tue­na­ren zati bat salatzea beha­rrez­koa egi­ten zitzaidan.

AMNISTIAREN NORABIDEAN… ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA!!!

2016ko uztai­la­ren 6an

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *