Ares­ti Zen­tro Sozia­lis­ta des­alo­ja­tu dute

Ohar hau Kon­tsei­lu Sozia­lis­ta Bil­bo­ren ize­nean idaz­ten dugu, gaur goi­zean Ertzain­tzak, Bil­bo­ko Udal­tzain­goak, Bil­bo­ko Epai­te­giek eta enpre­sa jabeak Ares­ti Zen­tro Sozia­lis­ta des­alo­ja­tu iza­na salatze­ko. Ohar honen asmoa ger­ta­ka­rien berri ema­tea, des­alo­joa salatzea, Ares­ti Zen­tro Sozia­lis­ta­ren proiek­tua zer­tan datzan azal­tzea eta arratsal­de­ra­ko mobi­li­za­zioa ira­gar­tzea eta komu­ni­ka­tua erans­tea da.


Gaur, uztai­lak 18, goi­ze­ko 9ak alde­ra, Ertzain­tzak eta Bil­bo­ko Udal­tzain­goak dis­po­si­ti­bo han­di bat jarri dute martxan eta Zen­tro Sozia­lis­ta des­alo­ja­tu dute, atea inda­rrez ire­ki­ta. Aldez aurre­tik jaki­na­raz­pe­nik egin gabe hus­tu dute erai­ki­na, eta egoe­ra salatze­ra hur­bil­du diren per­tso­nei ez die­te azal­pe­nik eman eta hain­bat per­tso­na iden­ti­fi­ka­tu dituzte.


Kon­tsei­lu Sozia­lis­ta Bil­bo­tik irmo­ki salatzen dugu gaur eman­da­ko des­alo­joa. Gaur­ko ger­ta­ka­riak argi adie­raz­ten du enpre­sa­riek beren interes pri­ba­tuak defen­datze­ko eta haien ete­ki­nak ziur­tatze­ko tres­na judi­zial eta erre­pre­si­bo oso bat dute­la, bitar­tean gizar­tea­ren gehien­goa pobretzen ari denean. Era berean, lan­gi­le­ria­ren zer­bitzu­ra dau­den espa­zioen beha­rra alda­rri­katzen dugu, onu­ra eko­no­mi­ko pri­ba­tua ber­matze­ko espa­zioak hutsik man­ten­tzen dituen logi­ka­tik kanpo.

Ares­ti Zen­tro Sozia­lis­tak urte hone­ta­ko urta­rri­la­ren 28an ire­ki zituen ateak, eta ordu­tik eten­ga­be­ko jar­due­ra poli­ti­ko eta sozia­la izan du. Sei hila­be­te haue­tan, doa­ko hain­bat proiek­tu eta jar­due­ra jarri ditu­gu abian Zen­tro Sozialistan:


•Oina­rriz­ko Pro­duk­tuen Bil­te­gia
 • Ahol­ku­la­ritza juri­di­koa eta sin­di­ka­la, lan-arlo­ko eta etxe­bi­zitza-arlo­ko ara­zoei aurre egi­te­ko, Lane­ko Auto­de­fen­t­sa Sareak eta Etxe­bi­zitza Sin­di­ka­tuak, hurre­nez hurren.
 • Kirol jar­due­rak egi­te­ko gim­na­sioa, era­bi­le­ra libre­ra­ko eta boxeo kla­see­ta­ra­ko ire­kia, bes­teak bes­te.
 • Ingu­ru­ko ikas­leen­tza­ko ikas­ke­ta-gela ire­kia.
 • Adin guz­tien­tza­ko kul­tur eta aisial­di eskain­tza, auzo­ko elkar­tee­kin lan­ki­detzan: dan­tza esko­lak, antzer­kia, magia ikus­ki­zu­nak.
 • Gai­ne­ra, Zen­tro Sozia­lis­ta ezin­bes­te­ko espa­zioa izan da Bil­bo­ko Mugi­men­du Sozia­lis­ta­ren eta bil­bo­ko bes­te era­gi­le asko­ren jarduerarako.


Pren­t­sa ohar honen bidez ere gaur­ko dei­tu dugun kon­tzen­tra­zioa­ren berri eman nahi dugu, gaur uztai­lak 18, 18:30ean, Bil­bo­ko epai­te­gien aurrean, Bue­nos Aires kale­ko 6. zenbakian.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *