Captura de pantalla 2025-03-20 173709

Nazio aska­pe­na; arra­za­ke­ria­ren eta faxis­moa­ren kon­tra­ko anti­do­to bakarra

Tabla de contenidos
No se ha encontrado ningún encabezado en esta página.

Diru­die­nez, Eus­kal Herrian migra­zioa ara­zo bila­ka­tu da azken bi hamar­ka­de­tan. Atze­rri­ta­rrez josi omen dira gure lurrak. Gure kul­tu­ra arris­kuan omen dago feno­meno «berri» honen ondo­rio. Lapu­rre­tak, bortxa­ke­tak, lis­ka­rrak… uga­ritzen ari dira gure herri eta auzoe­tan. Segur­ta­sun eza­ri nola aurre egin lehen­ta­sun bila­ka­tu da ins­ti­tu­zioe­ta­ko egin­beha­rre­tan, bai­ta poli­zia­ren sare­ka­de­tan ere. Esko­lak segre­ga­tu dira eta ospi­ta­leak kopa­tu. Bizi­ki­detza ara­zo guz­ti hauek migra­zioa­ren ara­zo zuze­nak omen dira jen­dar­tea­ren gehiengoarentzat.

Eus­kal Herriak his­to­ria garai­ki­dean fase ezber­di­nak bizi izan ditu migra­zioa­ri dago­kio­nean. Batzue­tan har­tzai­le eta bes­te batzue­tan anpa­ra­tu, lurral­de­ko eko­no­mia­ren gora­behe­rak behar­tu­ta. Batez ere, bi garai egon dira bere­zi­ki lotuak migra­zio pro­ze­su esan­gu­ratsuei, non gure herria­ren itsu­ra eral­da­tu duten goi­tik bera. Biak ala biak indus­tria­li­za­zio pro­ze­suei lotu­ta­koak eta lan­da ere­mu­tik hiri­ra­ko exodoa­re­kin lotu­ta­koak. XIX. Men­de bukae­ra­koa lehe­nen­goa, behin gerra kar­lis­tak gal­du­ta Biz­kai­ko Bil­bo ingu­ruak indus­tria­li­za­tu zire­nean aurre­tik foruek man­ten­du­ta­ko lur komu­na­lak pri­ba­ti­za­tu eta modu basa­tian ustia­tu zire­nean mila­ka lan­gi­le­ren izer­di eta odo­la­ren biz­kar. Biga­rre­na berriz, 50. hamar­ka­da­tik aurre­ra fran­kis­mo betean gure herria­ren bar­neal­dea indus­tria­li­za­tu zenean kan­po inber­tsioak (Miche­lin, Volks­wa­gen, Mercedes…)bertan ins­ta­la­tu zire­nean. Ain izan zen bor­titza alda­ke­ta non 200.000 etxe­bi­zitza­tik gora erai­ki ziren Hego Eus­kal Herrian garai har­tan indus­triak behar zuen lan inda­rra ber­ma­tu ahal iza­te­ko. Lan­da ere­mu­tik hirie­ta­ra joan­da­ko eus­kal­du­nez gain, 100.000ka izan ziren garai har­tan eus­kal herri­ra iritsi­ta­ko migratuak.

Garai haie­tan, gaur beza­la, lehen parra­foan azal­du­ta­ko egoe­rak eta pen­tsa­mol­deak erre­pi­katzen ziren. Feno­meno «berri» horiei eran­tzu­te­ko har­tu­ta­ko nora­bi­de erreak­zio­na­rio beza­la. Hala ere, egon ziren bes­te­la jar­dun zuten inda­rrak ere. Ikus­pe­gi aber­tza­le eta sozia­lis­te­ta­tik eran­tzun bate­ra­tua ema­te­ko nahia izan zute­nak. Hor­tik datoz, 30. Hamar­ka­dan Alder­di komu­nis­ta­ko eus­kal ada­rrak edo ta 60. hamar­ka­dan ETAk gehia­go teo­ri­za­tu zuen Eus­kal Herrian lan eta bizi dena Eus­kal­du­na dela, beti ere, ber­ta­ko hiz­kun­tza eta kul­tu­ra baz­ter­tzen ez duen bitar­tean, edo ta gai­non­tze­ko herri­ta­rrak zapal­tze­ko asmo­rik ez duenean(burgesia espai­nol eta fran­tse­sen edo inter­na­zio­na­la­ren par­te diren horiek ez bai­ti­ra eus­kal herria­ren parte).

Alta, atzean gera­tu dire­la ema­ten du alda­rri hauek. Gu eta bes­teen haus­tu­ra, aza­la­ren kolo­rea­ren ezber­din­ta­su­na­re­kin bate­ra han­ditzen doa egun. Arra­za­li­za­tuak kan­po­tar bila­ka­tu ditu­gu, hemen jaio badi­ra ere, eta kan­poan jaio­ta­koak ber­ta­ko­tu ditu­gu gure aza­la­ren kolo­re­koak badi­ra eta fran­kie­raz edo gaz­te­le­raz (eus­ka­ra ez da hain ezin­bes­te­koa, horre­ga­tik, ez da hel­duen alfa­be­tatzea­ren uni­ber­tsal­ta­su­na ber­matzen) hitz egi­ten badu­te. Hain da han­dia haus­tu­ra, non egi­tu­ra poli­ti­ko, sin­di­kal eta sozia­le­tan arra­zia­li­za­tuen kupoa betetzen saiatzen den pro­gre­sia per­for­matze­ko. Ez dugu guta­su­nik, soi­lik «haien» esku­bi­deak defen­datze­ko behar moral pater­na­lis­ta. Hain dago bar­ne­ra­tua arra­za­ke­ria ez dela gai ber­din­ta­su­ne­tik aritzeko.

Bur­ge­siak eta bere apa­ra­tu ins­ti­tu­zio­nal, media­ti­ko, erre­pre­si­bo eta sozial guz­tiak bana­ke­ta hori indar­tze­ko dau­de egi­tu­ra­tu­ta. Lan mun­duan, esko­le­tan edo ta admi­nis­tra­zioan, bana­ke­ta hori indar­tzen ari dira gure artean banatze­ko. Lana­ren bana­ke­ta sozia­la aza­la­ren kolo­rea­ren ara­be­ra ere banatzen dute, ema­ku­me lan­gi­le arra­za­li­za­tu asko­ren egoe­ra iza­nik oke­rre­na. Erre­ser­ba­ko guda­ros­te indus­tria­la betetzen duten mila­ka lan­gi­le­ren patua, momen­tu­ko lan inda­rra­ren beha­rrei zuzen­ki lotu­ta dago. Bida­soan dugu flu­xu horren ixte­ko gil­tza­ren adi­bi­de gar­bia. Bai­na, egu­ne­ro­koan ikus­ten ditu­gu migra­tuen eta arra­za­li­za­tuen kon­tra­ko sare­ka­dak gure ingu­ruan, asko­tan inter­pe­la­tuak sen­ti­tu gabe.

Bene­ta­ko etsaiak iden­ti­fi­ka­tu gabe, zai­la dugu bene­ta­ko guta­sun bat erai­kitzea. Bai­na horre­ta­ra­ko, ezin­bes­te­koa da guta­sun hori prak­ti­ka erreal bate­tik erai­kitzea. Arra­za­ke­ria­ren kon­tra, migra­tuen esku­bi­deen alde edo ta lan bal­din­tza eta etxe­bi­zitza­ren alde­ko borro­ka par­tzia­lek balio deza­ke­te haien (bur­ge­sia) fren­te ezber­di­nen aurrean eran­tzu­te­ko. Bai­na Guta­su­na sor­tze­ko bur­ge­sia­ren ere­du arra­zis­ta­ri eta atze­ra­koia­ri aurre egi­te­ko proiek­tu poli­ti­ko bat erai­kitzea ezin­bes­te­koa da. Bes­te­la, aurre­ko kri­si garaiek era­kutsi digu­ten beza­la, bur­ge­sia­ren olda­rral­dia­ri irmo­ta­su­nez aurre egi­ten ez badio­gu, faxis­moak hedatze­ko beha­rrez­koak dituen osa­gaiak eli­ka­tu­ko ditu­gu. Bizi­rau­te­ko beha­rrez­koak ditu­gun ele­men­tuak (lana, etxe­bi­zitza, segur­ta­su­na, hez­kun­tza, osa­su­na…) zalan­tzan dau­den momen­tu hone­tan, ber­matze­ko borro­kak abia­ra­zi gabe, etsaia­ren saree­tan harra­pa­tu­ta gera­tu­ko dira orain­dik ogi papu­rrak esku­ratze­ko gai­ta­su­na duten horiak. Gutxi horien esku­bi­deen defen­t­sa egi­teak soi­lik, lan­gi­leen arte­ko gerra zabal­tzea ekar­tzen du, kan­po­ra­tuak geratzen garen per­tso­nen kon­tra­ko era­soa bider­ka­tuz. Jen­dar­te bur­ge­sa­ren inge­nia­ria erre­pre­si­bo guz­tia zapal­duak gehia­go zapal­tze­ra bide­ratzen da gero eta gehiago.

Eus­kal Herria den beza­la­ko nazio zapal­du batean, kon­trae­san hauek orain­dik eta modu sofis­ti­ka­tua­goan aza­le­ratzen dira. Erai­kun­tzan dagoen nazioa izan­da, bere nazio­ta­su­na erre­pro­du­zitze­ko zail­ta­su­nak uga­ritzen dira bur­ge­siak lan­gi­leen arte­ko bana­ke­ta indu­zi­tu horren hari­ra. Proiek­tu nazio­nal espai­nol eta fran­tse­sak, eus­kal egi­tu­ra nazio­na­len kon­tra­ko isil­pe­ko (eta ez hain isil­pe­ko) gerra iraun­ko­rra dara­bil, iden­ti­ta­te nazio­nal ezber­di­na duten per­tso­nak eus­kal kul­tu­ra­ren kon­tra­ko arie­te beza­la era­bi­liz. Bortxatzen gai­tuz­ten esta­tuen inte­gra­zio behar­tuak, toki­ko errea­li­ta­tean pro­ze­su eratzai­le horren kon­tra posi­zio­natze­ra era­ma­ten ditu herri­tar asko. Nazio-Esta­tu hauen kon­tra­ko borro­kak soi­lik batu­ko gai­tu ordea, kla­se borro­ka­ren bitar­tez, eus­kal nazio baten erai­kun­tza­ren pro­ze­suan. Esta­tu bur­ges espai­nol eta fran­tse­sen nazio­na­lis­mo erreak­zio­na­rioa­ren kon­tra soi­lik erai­ki dai­te­keen nazioa da gure nazioa. Eus­kal Herrian bizi eta lan egi­ten dugun, eus­kal herri lan­gi­leok, dugu soi­lik, jato­rriz­ko eta hel­mu­ga­ko lan­gi­le nazioa erai­kitze­ko bide horre­tan era­gi­te­ko auke­ra. Hala ez bada, ez bai­tu lor­tu­ko logi­ka bur­ges horie­ta­tik askatzea, bai­zik eta horie­tan sakon­du eta horien zer­bitzu­ra ego­te­ra muga­tu­ko da, bi esta­tuen apen­di­ze kul­tu­ral­ki exoti­ko beza­la, jato­rriz­ko herrie­tan bizi den zapal­ke­tak erre­pro­du­zitzen jarrai­tu­ko duen bezala.

Eus­kal Herria, hemen lan eta bizi garen per­tso­nok osatzen badu­gu, gure intere­sen alde borro­katzen baga­ra, guta­sun bat sor deza­ke­gu pen­tsa­men­du erreak­zio­na­rio­tik kan­po. Gure borro­ka par­ti­ku­la­rra erreak­zio bur­ge­sa­ren kon­tra­ko borro­ka nazio­nal bila­ka­tu deza­ke­gu. Jato­rri eta aza­la­ren kolo­re­tik hara­ta­go, gure bizi­mo­dua gure intere­sen alde anto­la­tuz mun­du­ko aska­pen pro­ze­sua­ri gure aletxoa jarri ahal dio­gu. Bai­na horre­ta­ra­ko ezin­bes­te­koa da proiek­tu poli­ti­ko inde­pen­den­tis­ta sozia­lis­ta­re­ki­ko atxi­ki­men­dua. Hor­tik baka­rrik ahal­ko die­gu aurre egin gure egu­ne­ro­ko­ta­su­nean bizi ditu­gun ara­zoei. Gu, arra­za­ke­ria­ren kon­tra eta eus­ka­ra­ren alde gau­de; segre­ga­zioa­ren kon­tra eta hez­kun­tza sis­te­ma pro­pio baten alde; makro proiek­tuen kon­tra eta lurra­ren defen­tsa­ren eta komu­na­ren alde; pobre­zia­ren kon­tra eta etxe­bi­zitza esku­bi­dea­ren alde; luku­rre­ria­ren kon­tra eta abe­ras­ta­su­na­ren bana­ke­ta­ren alde; jabe­go pri­ba­tua­ren kon­tra eta era­bi­le­ra balioa­ren alde; faxis­moa­ren kon­tra eta eus­kal herri lan­gi­lea­ren alde; NATO­ren eta men­de­bal­de­ko herrial­de inpe­ria­lis­ten kon­tra eta nazio zapal­duen aska­pen borro­ken alde; proiek­tu espai­nol eta fran­tses erreak­zio­na­rioen kon­tra eta Eus­kal Herri inde­pen­den­te eta sozia­lis­ta­ren alde! Denak kabi­tu gai­tez­ke ber­tan; ez bar­ka­tu, zapal­tzen gai­tuz­ten haiek ez!

Xabier Lasa Arrizabalaga

2025ko martxoa­ren 15

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *