Agiria:
Patxi Ruiz Romero euskal preso politikoak, Murtzia II espetxean preso dagoenak, gose eta egarri grebari ekin dio. Alarma Egoeran zanpatutako eskubideen aide protesta egiteagatik, zenbait espetxezainek ondorioak jasanaraziko zizkiotela egin zioten mehatxu. Ondorioz, Patxik bere osasuna eta duintasuna defendatzeko, hil ala biziko borroka abiatu du.
Mendekuan oinarritutako erregimen antidemokratiko honek, preso mantentzearekin gutxi ez eta, oraingo honetan, lotuta eta azpiratuta nahi du; mediku arretarik gabe eta bere senitarteko, lagun eta militantzia kideengandik urrun. Ez dezala protestarik egin eta makur dadila txintik esan gabe. Bere burua hil dezan nahi dute!
Borroka honetan minutu bakoitzak haren aurka egiten du. Hori dela eta, benetako antifaxista eta egiazko demokrata orori dei egiten diogu elkartasun aktiboz jokatzera. Espetxezainek Patxiri eginiko mehatxu eta eraso orok gelditu beharra daukate. Ezer txarrik gertatuko balitzaio, espetxe zuzendaritza eta espetxezain erasotzaileak izango lirateke erantzule zuzenak, baita Espetxe Administrazioa eta Barne Ministerioa ere.
Patxi Ruiz Romeroren aurkako mehatxu eta eraso gehiagorik ez!!
Beste estatu krimen bat eragozteko elkartasuna antola dezagun!!
Beren errepresioari batasunez erantzun!!
Amnistia osoa!!
Ceivar
Resisteix
Plataforma Llibertat Pablo Hasel
Assemblea popular Elda-Petrer
Adri et volem a casa!
Movimiento Antirrepresivo de Madrid
Comite d’asturies pola amnistía
Moviment pro amnistia
Rescat