Ani­man a res­pon­der a los ata­ques a la juven­tud por medio de la orga­ni­za­ción y la lucha -

oleta

Trás la pri­me­ra mani­fes­ta­ción cele­bra­da duran­te la jor­na­da de ayer en res­pues­ta al des­alo­jo del gaz­tetxe ole­ta, la Asam­blea de jóve­nes de bara­kal­do ha sali­do al paso por medio de una nota de pren­sa cri­ti­can­do la fuer­za fas­cis­ta mos­tra­da por las dife­ren­tes poli­cías que actúan en nues­tra loca­li­dad. Recuer­dan que la juven­tud se mos­tra­rá fir­me en sus con­vic­cio­nes y pro­tes­tas ante este nue­vo ata­que y lla­man a res­pon­der por medio de la orga­ni­za­ción y la lucha. Aquí tenéis la nota de pren­sa ínte­gra. Recor­da­mos que una nue­va mani­fes­ta­ción reco­rre­rá las calles de Bara­kal­do a par­tir de las 20.00 de este mis­mo vier­nes des­de la pla­za Bide Onera.

Atzo, aben­duak 1, goi­ze­ko 7 t´erdiak alde­ra, Bara­kal­do­ko udal­tzain­goa­ren esku­tik, Ole­ta Gaz­tetxea des­alo­ja­tu dute. Gaz­tetxea­ren zen­bait ate, hor­ma eta leihoak haus­ten eta auzo­ki­deen ara­be­ra, bor­tiz­ki sar­tu dira gaz­tetxean, bai erai­kin han­dian bai ondoan dau­den bi etxetxoe­tan. Bara­kal­do­ko Gaz­te Asan­bla­da­ren ize­nean, gaz­teon aur­ka­ko hamai­ka­ga­rren jazar­pen hau sala­tu nahi dugu. Kolo­re des­ber­di­ne­ko poli­ziak, indar era­kus­tal­di faxis­ta bat aur­kez­tu dute herrian, bai gaz­teon lana hautsi
 nahian bai bere jarre­ra harro­putza pla­za­ratzen. Beraz, udal jaun-andre faxis­tok bir­go­go­ra­tu nahi dizue­gu herri hone­ta­ko zein Eus­kal Herri­ko gaz­te­riak, sis­te­ma kapi­ta­lis­ta, zapal­tzai­le eta erre­pre­si­bo honen aurrean tin­ko jar­dun­go due­la. Gaz­te Asan­bla­dak hain­bat aldi­tan adie­ra­zi eta demos­tra­tu duen beza­la, sines­te sen­doa dau­ka gaz­teon beha­rri­za­nei alter­na­ti­ba errea­lak eskaintzeko.

2007ko Martxoa­ren 21ean, auto­ges­tioa­ren eta erre­sis­ten­tzia­ren sin­bo­lo zen Dorretxea birrin­du zeni­gu­ten. Iaz, zehaz­ki, Aben­dua­ren 1ean, San Bizen­te auzoan zegoen Maka­la eta atzo, Ole­ta Gaz­tetxea­ren aur­ka­ko basa­ke­ria pai­ra­tu genuen. Bai­na apur­tu ditu­zuen hor­ma zein kris­tal bakoitze­ko gure proiek­tua­ren inda­rrak gogor­tzen dira. Indar horiek, gai­ne­ra, badu­te beren ondo­rioak: ERANTZUNA. Esan beza­la, batzuek hilik iku­si nahi dituz­ten kaleak bizi­ta­su­nez betetzen ditu­gu, Bara­kal­do­ri ema­ten dio­zuen ustel usai­na Gaz­te Asan­bla­da­ren aska­ta­sun irri­ka­re­kin egi­ten dio­gu aurre eta. Hone­la izan da orain arte eta hone­la izan­go da aurrerantzean.

Bukatze­ko, dei egin nahi die­gu Bara­kal­do­ko eta Eus­kal Herri­ko gaz­teei, bai gaz­teon aur­ka zuze­nean, bai gure proiek­tuen aur­ka­ko (edo­zein izan­da ere) era­soei dago­kien neu­rrian eran­tzun, eta anto­la­kun­tza eta borro­ka­ren bitar­tez erantzutera.

DESALOJORIK EZ!
OLETA GAZTETXEA AURRERA!

MOBILIZAZIOAK:
Osti­ra­la, 3 
11:00etan Pren­tsau­rre­koa (Uda­letxea­ren aurrean)
20:00etan Mani­fes­ta­zioa (Bide Onera)

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *