Uda­le­rri eus­kal­du­nek ere ezin­go dute eus­ka­raz fun­tzio­na­tu, Espai­nia­ko Kons­ti­tu­zio Epai­te­giak inpo­sa­tu duenez


Uda­le­rri eus­kal­du­nek ere ezin­go dute eus­ka­raz fun­tzio­na­tu, Espai­nia­ko Kons­ti­tu­zio Epai­te­giak inpo­sa­tu due­nez
Madril­go epai­te­gi horrek ebatzi du Ara­ban, Biz­kaian eta Gipuz­koan, era­gi­le eta ordez­ka­ri guz­tiek eus­ka­raz daki­ten uda­le­rrie­tan, admi­nis­tra­zioak eus­ka­raz fun­tzio­natzeak «esku­bi­de lin­guis­ti­koak urratzen» ditue­la. Hori dio, nahiz eta EAE­ko Uda­len Legeak jaso nor­bai­tek ez bada­ki eus­ka­raz, admi­nis­tra­zioa­re­kin harre­ma­na gaz­te­la­niaz egi­te­ko esku­bi­dea due­la. Epai eus­ka­ra­fo­boak bi boto par­ti­ku­lar izan ditu aur­ka, eta azken hila­be­tee­tan ebatzi­ta­ko enega­rre­na da nora­bi­de berean. Batez ere uda­le­rri eus­kal­du­ne­nei era­gin­go die, eus­ka­raz fun­tzio­natze­ko era­ba­kia har­tu dute­nei.

EAE­ko Udal Legea­re­kin ahal­bi­detzen zen eus­ka­ra hiz­kun­tza nagu­sia zen herrie­tan, hau da, herri­ta­rren gehien­go han­diak eus­ka­raz daki­ten UEMA­ko herrie­tan, admi­nis­tra­zioak zen­bait doku­men­ta­zio eus­ka­raz sor­tzea, gaz­te­la­niaz­ko itzul­pe­nik gabe. Hori bai, beti ere esku­bi­dea ema­nez inork pro­pio eskatzen bazuen, gaz­te­la­niaz ere guz­tia jasotze­ko.

2016an onar­tu zen eta 2019an dekre­tua onar­tu zuen Eus­ko Jaur­la­ritzak, hiz­kun­tza ofi­zia­lak uda­le­tan nola era­bi­li arautze­ko. Horren ara­be­ra, aipa­tu herri­rik eus­kal­du­ne­ne­tan, eus­ka­ra lehe­netsi­ko zen ondo­ren­goe­tan: uda­la­ren deial­diak, bile­re­ta­ko gai orde­nak, mozioak, boto par­ti­ku­la­rrak, akor­dio pro­po­sa­me­nak, komi­sio infor­ma­ti­boen txos­te­nak, akor­dioak eta aktak.

Udal Legea onar­tu zenean, Espai­nia­ko Esta­tua­ren Abo­ka­tutzak auzi­tan jarri zituen hain­bat arti­ku­lu, eta horien artean, orain balio­ga­be­tu duten 6.2 arti­ku­lua. 2017an, ordea, akor­dioa lor­tu zuten Espai­nia­ko Gober­nuak eta Eus­ko
Jaur­la­ritzak, legea­ren inter­pre­ta­zioa­ri buruz, eta hor itxi zen kon­tua. Hori eze­re­zean gera­tu da orain.

Vox eskuin mutu­rre­ko alder­diak hele­gi­tea jarri zion dekre­tu horri eta EAE­ko Auzi­te­gi Gore­nak, hele­gi­tee­tan sar­tu aurre­tik, era­ba­ki zuen osoa Espai­nia­ko Kons­ti­tu­zio epai­te­gi­ra igor­tzea dekre­tu osoa, bi hiz­kun­tzen arte­ko desore­ka sor­tzen ote zuen zalan­tzak zitue­la­ko Luis Garri­do buru zuen epai­te­giak.

Asteaz­ken hone­tan Espai­nia­ko Kons­ti­tu­zio Epai­te­giak onar­tu egin du Cesar Tolo­sa Tri­bi­ño magis­tra­tu kon­tser­ba­do­rea txos­ten­gi­le duen epaia (hemen epaia, gaz­te­la­niaz) eta ebatzi du Ara­ba, Biz­kaia eta Gipuz­koan onar­tu­ta­ko lege horrek “bi hiz­kun­tza koo­fi­zia­len artean desore­ka sor­tzen due­la, gaz­te­la­nia­ren era­bi­le­ra azpi­ratzen due­la eus­ka­ra­ren eze­za­gutza­ra”. Cán­di­do Con­de-Pum­pi­do buru duen epai­te­gian, epaia ez da aho batez har­tu. Bi boto par­ti­ku­lar aur­kez­tu dituz­te Lau­ra Díez eta Ramón Sáez epai­leek, eldiario.es-ek jaso due­nez.

Ez da lehen aldia uda­le­rri eus­kal­du­ne­tan eus­ka­ra hutsez fun­tzio­natzea ozto­pa­tu nahi duten epaiak ema­ten dituz­te­la. 1999an, adi­bi­dez, Espai­nia­ko Auzi­te­gi Gore­nak legez kan­po jo zuen Hegoal­de­ko uda­lek eus­ka­ra hutsez jar­du­tea.

Orduan, Aizar­na­za­bal­go Uda­lak 1992an onar­tu­ta­ko orde­nan­tza­ren hari­ra kale­ra­tu zuten epaia. Ber­tan esa­ten zen eus­ka­ra hutsean aritzea «dis­kri­mi­natzai­lea» zela. Errol­da­ren ara­be­ra, ordea, 544 biz­tan­le­tik 541 eus­kal­du­nak ziren, eta hiru soi­lik erdal­du­nak. Per­tso­na horiek seku­la kexa­tu ez bazi­ren ere –idatziak uler­tze­ko eran bidal­tzen zitzaiz­kien edo tra­mi­ta­zioak gaz­te­la­niaz egi­te­ko auke­ra ber­matzen zitzaien – , Espai­nia­ko Auzi­te­gi Gore­na tar­tean sar­tu zen gaz­te­la­nia inpo­satze­ko herri­rik eus­kal­du­ne­ne­tan ere.

Ordu­tik, UEMA­ko uda­lak saia­tu izan dira gaz­te­la­niaz beha­rrean eus­ka­raz fun­tzio­natze­ko bide juri­di­koak topatzen. Ala­bai­na, azken hila­be­tee­tan epai eus­ka­ra­fo­bo uga­ri ebatzi dituz­te epai­te­giek eta bes­te­ren artean, eus­kal­gin­tza­ko era­gi­le nagu­siak bate­ratzen dituen Kon­tsei­luak sala­tu izan du olda­rral­di judi­zial bat pai­ratzen ari dire­la eus­kal­du­nak. «Olda­rral­di judi­zia­la­ren soka amai­ga­bean kol­pe han­di bat eus­ka­ra­ren nor­ma­li­za­zioa­ri, eus­kal­du­non esku­bi­deei, herri­ta­rren eta era­kun­deen era­ba­ki­me­na­ri, eki­ta­tean oina­rri­tu­ta­ko elkar­bi­zitza­ri. Aza­roa­ren 4an denok Bil­bo­ra!», adie­ra­zi du sare sozia­le­tan Idu­rre Eski­sa­bel buruak.

ARGIA.eus

https://​www​.argia​.eus/​a​l​b​i​s​t​e​a​/​e​a​e​k​o​-​u​d​a​l​e​r​r​i​-​e​u​s​k​a​l​d​u​n​e​t​a​n​-​a​d​m​i​n​i​s​t​r​a​z​i​o​a​k​-​e​u​s​k​a​r​a​-​h​u​t​s​e​z​-​f​u​n​t​z​i​o​n​a​t​z​e​a​-​b​e​r​m​a​t​z​e​n​-​z​u​e​n​-​l​e​g​e​a​-​b​e​r​t​a​n​-​b​e​h​e​r​a​-​m​a​d​r​i​l​dik

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *