Israe­lek berri­ro zigor­tu du elkar­ta­sun inter­na­zio­na­la Askapena

Ariadna JovePales­ti­nar herriak pai­ratzen duen jazar­pe­nean aurre­ra­pau­su berri bat eman du Israe­lek, nazioar­te­ko elkar­ta­su­na ixi­la­raz­tea­re­na. Pales­ti­nan ger­tatzen dena mun­duan zehar zabal­tzea­ri uztea nahi du Israe­lek, horre­la pales­ti­na­rren kon­tra­ko esku­bi­de urra­ke­tak leku­ko­rik gabe egin ahal iza­te­ko. Aska­pe­na­ko bri­ga­dis­tek ger­tu­tik eza­gu­tu dute Israe­lek nazioar­te­ko elkar­ta­su­na­ren aur­ka­ko jar­due­rak (mate­ria­la­ren kon­fis­ka­zioa, Tel Avi­ve­ko aire­por­tu­tik kanporatzeak, …).

Azke­nal­dian, dena den, nazioar­te­ko elkar­ta­su­na adie­raz­ten dituz­ten kideen kon­tra­ko jazar­pe­na area­go­tu du Israe­lek. Oslo­ko Akor­dioak adie­raz­ten dute­na­ren aur­ka, Israe­lek Inter­na­tio­nal Soli­da­rity Move­ment (ISM) tal­de­ko bi kide, Ariad­na Jove eta Brid­get­te Chap­pell, atxi­lo­tu berri du gauez Ramallah‑n. Doku­men­ta­zioa irre­gu­la­rra zute­la izan zen atxi­lo­ke­ta burutze­ko aitza­kia, nahiz eta Israe­lek Zis­jor­da­nian hori zain­tze­ko esku­me­nik ez izan. Hone­kin bate­ra, Israel legez kan­po erai­kitzen ari den Apartheid Harre­sia­ren aur­ka­ko mobi­li­za­zioe­tan par­tehar­tzea egoz­ten die. Labur­bil­duz, Israe­lek zigor­tu nahi due­na pales­ti­na­rren alde­ko elkar­ta­su­na da.
Jeru­sa­le­me­ko Xeij Jarrah auzoan Israel erai­kitzen ari den legez kan­po­ko kolo­nia sio­nis­ten aur­ka­ko mobi­li­za­zioe­tan par­tehar­tzea­ga­tik ISM­ko kide Ryan Olan­der ere atxi­lo­tu zuten. Kan­po­ra­tua iza­tea­re­kin mehatxa­tu zuten eta hila­be­tea pasa­tu behar izan zuen espetxean. Harre­sia­ren aur­ka­ko «Stop The Wall» tal­de­ko Jamal Juma ere espetxe­tik pasa da legez kan­po­ko egi­tas­mo honen aur­ka­ko mobi­li­za­zioe­tan par­tehar­tzea­ga­tik.
Finean, erre­pre­sio honen atze­tik, Israel nazioar­tean Pales­ti­na­ren alde hedatzen ari den elkar­ta­su­na­ren aurrean, boi­ko­ta­ren eki­me­nean gau­zatzen dena, gero eta urdu­ria­go eta iso­la­tua­go dagoe­la era­kutsi du.

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Twitter
Facebook
Telegram

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *