photo5873038370924507889

Itaiak (ema­ku­me sozia­lis­ten sarea) bat egi­ten du 30ko gre­ba deialdiarekin

Tabla de contenidos

Ira­ku­ker­ta honen bitar­tez ITAIA-ko kideok urta­rri­la­ren 30ean buru­tu­ko den Gre­ba Oro­ko­rre­ra batzen gare­la adie­ra­zi nahi dugu. Lan­gi­leon bizi bal­din­tzak eten­ga­be oke­rre­ra doaz bizi dugun kri­si tes­tuin­gu­ruan. Zer esa­nik ez, sis­te­ma kapi­ta­lis­tan sub­jek­tu azpi­ra­tuok bizi dugun egoe­ra orain­dik ere lazgarriagoaz.

Ema­ku­me lan­gi­leok, eko­no­mi­ko­ki deba­lua­tu­ri­ko eta kul­tu­ral­ki zapal­du­ta­ko sub­jek­tuak gara. Hori egun bizi dugun lan­gi­leon kon­tra­ko ofen­tsi­ba berrian kokatzen badu­gu, alde bate­tik, esplo­ta­zio gero eta kua­li­fi­ka­tua­go baten bik­ti­ma gare­la atze­man deza­ke­gu: lan par­tzia­lak, kon­tra­tu­rik gabe, egoe­ra mise­ra­blee­tan… eta gai­ne­ra, hori fami­lian inpo­sa­tuak izan zaiz­ki­gun lane­kin bate­ra­ga­rri egin beha­rrean gau­de. Bes­te­tik, pro­le­ta­ri­za­zio pro­ze­suak bio­len­tzia matxis­ta­ren gora­ka­da­ra­ko bal­din­tzak sor­tu ditue­la ikus gene­za­ke. Gai­ne­ra, iso­la­men­du sozia­lak, lan kar­gak eta sozia­li­za­zio azpi­ra­tuak, poli­ti­ko­ki subor­di­na­tu­rik man­ten­tzen gaitu.

Egoe­ra horren aurrean, beha­rrez­koa eta urgen­tziaz­koa ikus­ten dugu oro­ko­rrean lan­gi­le kla­sea­ren eta kon­kre­tu­ki ema­ku­me lan­gi­leon lan eta bizi bal­din­tzen hobe­kun­tzen alde­ko alda­rriak inoiz baino gehia­go kon­tuan iza­tea. Horien artean hurren­goak azpi­ma­rra­tu nahi genituzke:

  • Lan ber­di­na­ren­ga­tik sol­da­ta ber­di­na lemaz hara­ta­go, sol­da­ta arra­ka­la­ren aurrean, per­tso­na guz­tien­tza­ko bizi bal­din­tza ber­di­nak exijitzen ditugu.
  • Erre­pro­duk­zio­ra­ko beha­rrez­koak diren eta mer­kan­ti­li­za­tu gabe dau­den lanen sozia­li­za­zio kolek­ti­boa alda­rri­katzen dugu.
  • Bio­len­tzia matxis­ta­ren aurrean figu­ra dizi­pli­na­rioak sei­na­la­tu eta haue­kin amaitze­ko meka­nis­mo era­gin­ko­rren sorre­ra gal­de­gi­ten dugu.

Hala ere, alda­rri horiek lor­tze­ko pro­po­satzen diren bideo­rriak dira garran­tzia har­tzen dute­nak. Horre­ga­tik, guk estra­te­gia pro­le­ta­rioa­ren alde­ko apus­tua egi­ten dugu: domi­na­zio for­ma oro gain­ditze­ko hel­bu­rua duen proiek­tu estra­te­gi­koa­ren alde, hots, Eus­kal Esta­tu Sozia­lis­ta­ren alde.

Hori gara­tu ahal iza­te­ko, bere­bi­zi­koa deritzo­gu lan­gi­leon inde­pen­den­tzia poli­ti­koa oina­rri iza­tea, gure intere­sen alde borro­katze­ko ber­me baka­rra dela argi gera­tu bai­ta. Horre­ga­tik, gene­ro zapal­kun­tza ere, bote­re bur­ge­sa­ri for­ma anta­go­ni­koan lan­du beha­rre­ko lan ildoa dugu, ema­ku­me lan­gi­leon beha­rrak oina­rri iza­nik. Era berean, kapi­ta­lak lan­gi­leon bai­tan sor­tzen dituen mai­la­katze sozia­len aurrean, kla­se bata­su­na berres­ten dugu.

Hau posi­ble izan dadin, beha­rrez­koa dugu pro­le­tar­goa eta kon­kre­tu­ki ema­ku­me lan­gi­lea akti­bo mili­tan­te bila­katzea eta beraz, garran­tzi bere­zia du gaur­koan, horre­ta­ra­ko gai­ta­su­na izan­go duen anto­la­kun­tza eta mobi­li­za­zio ere­dua erdies­tea. Beraz, alda­rri zerren­dak egi­te­tik hara­ta­go, horiek gau­za­ga­rri bihur­tze­ko pro­ze­su kon­kre­tuak defi­nitzea­ri ekin behar dio­gu, horrek eskatzen dituen tres­nak sor­tzea lehenetsiz.

Hori dela eta, ITAIA-ko kideok gre­ba oro­ko­rre­ra batu eta hurren­go mobi­li­za­zioe­ta­ra dei egi­ten dugu:

Donos­tia: 11:15etan aulariopetik 

Bil­bo: 11:45etan La Casillatik

Gas­teiz: 11 :30etan Rafa plazatik

Iru­ñea: 12:00etan San Fran­tzis­ko plazatik

Twitter
Facebook
Telegram

Artikulua gustoko al duzu? / ¿Te ha gustado este artículo?

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *