Martxoaren 12an GAZTEIRAULTZA.INFOgazte proiektu komunikatiboa aurkeztu genuen, eta oztopoak oztopo, jaialdiak aurrera egin zuen, giro ezinhobean. Goizean eskubide zibil eta politikoen aldeko Arabako gazte mugimenduaren agerpena, eta arratsaldean lipdub arriskutsu baten grabaketa zapuztu nahi izan zuen Ertzaintzak, baina noski, ez zuen lortu. Egun batzuen buruan, anti-lipdub‑a (ez baita lipdub izango) prest izango dugu (zoritxarreko bisitarekin ta guzti!). GAZTEIRAULTZA.INFOren OHARRA: Martxoak 12ko jaialdia GAZTEIRAULTZA proiektu komunikatiboaren aurkezpena izan zen, eta bertara Arabako gazte mugimenduko kolektibo ezberdinei gonbidapena