Mobilizazio eguna Euskal Herrian hezkuntzako murrizketen aurka – LAB Sindikatua
ARGAZKIAK HEMEN Atzo Hezkuntzan ematen ari diren murrizketen aurkako mobilizazio ezberdinak egin ziren Euskal Herrian. Nafarroan greba eguna izan zen eta Donostia, Gasteiz eta Bilbon manifestazioak egin ziren ELA-LAB eta STEE/EILAS sindikatuek deituta «Hezkuntzako langileoi ERASORIK EZ! Kalitatezko hezkuntza eta zerbitzu publikoen alde!» lelopean.